«Denboraldi honetatik balorazio positiboa atera dugu», Galdakao Boleibol Taldea
Galdakao Boleibol TaldeaBINKE / 2020ko uztaila Boleibolak balorazio positiboa egin du Covid-ak markatutako denboralditik Galdakao Boleibol Taldearen testua bere horretan islatu nahi izan du Binkek orrialde honen bitartez, amaitu berri duten denboraldiaren balorazio osoa islatzeko. TESTUA ETA ARGAZKIA: Galdakao Boleibol Taldea Galdakao Boleibol Taldekook, Covid-19ak markatutako eta era deserosoan amaitutzat eman den 2019-2020 denboraldi honetatik balorazio positiboa atera dugu. Taldeek, beraien lehiaketetan bilakaera ezberdina izan dute eta bapatean denboraldia bukatu behar izanak oso triste utzi gaituen arren, hurrengo denboraldia ahalik eta hoberen prestatzeko lan egiten ari gara. Mutilen Senior Taldeari dagokionez, zeinek Lehenengo Maila Nazionalean lehiatzen duen, denboraldia nahiko ona