«Bakuna zein txerto»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2020ko abendua
Baten batek pentsatu leike, bakuna berbea, gazteleratik hartu dogula euskerazko, txerto, eukita. Ba, ez, berba biak daukie euren arrazoia. Aiko. Bakuna, dala-eta, Edward Jenner, Ingalaterrako herri-medikua zan eta XVIII. mendearen azkenerantz, mediku lanetan ebilela, konturatu egin zan sakutadun behiak erasten ebilzan andrak kutsatu egiten zirala, baina immune edo babestuta geratzen zirala pertsonen sakutaren kutsaduratik. Geroagora Louis Pasteur zientzialari ospetsuak, latineko «vacca»-ren eratorritik hartuta, bakuna, izena jarri eutsan. Gure inguruan, bakuna, izena zabal ibili da, harik eta, txerto, nagusitu arte. Txerto berbea, latineko «inserto» aditzetik dator, «insertar», gazteleraz eta, txertatu, euskeraz eta, txerto, bere sustantiboa. Beraz, berba biak datoz latinetik eta erremedio berbererako, hasieran sakutaren kontrarako eta gero beste edozein gaixotasun saihesteko. Eta zergaitik azalpen hau? Ba, gaztelerazko berba bat euskeratu gura dogunean, bere euskal baliokidea jartzen dogu, baina, txerto, beste mailegu bat da. Ondo etorriak berba biak euskerara sendatze bidean. Covid-19-ren bakuna edo txertoa noizko? Bien bitartean, zaindu.