«Balezaleak», Iraitz Zamalloa
Iraitz Zamalloa Benguria
BINKE / 2018ko ekaina
Balezaleak
Bostehun urte baino gehiago dira Euskal Herriko kostaldeko herrietan sainaren eskariak eraginda ordura arte lantzean behin hondartza baten hilda agertzen ziran baleak ehizatzen hasi zirala. Arriskutsua izateaz gain gatxa be bazan balea hiltzea, hainbat txalupak parte hartzen eben arpoikada baten ostean balea nekatu arte jarraitu eta beste bat joteko, guztiz nekatu eta hil arte. Txalupa guztien arteko elkarlanak ahalbidetzen eban balea menperatzea, batentzako arerio handiegia zan baina taldeak sortzen eban indarra eta taldean joateak sentiarazten eutsen babesaz baliatzen ziran balearen bila joateko adorea lortzeko. Gaur egun Euskal Herriko alderdi politikoen txalupek ondino ez dabez indarrak bateratu eta ez dabe balerik ehizatzea lortu. Katalunian hasi dan «procés» honek zeozer erakutsi badeusku abertzale guztiak batera indar handiagoa daukela da eta Puigdemont buruagaz horma joten dabilen irudia zabaltzen saiatu diran arren bere arpiokadak balea zauritu dau eta hurrengo arpoikada jotea errezagoa da orain. Ustekabean Rajoy jausi da. Jakingo ete dogu zaurituta daukagun balea portura ekartzen euskaldunok? Ikasi ete dabe ezer gure politikariek? Ikusiko dogu.