Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XXII. martxa bihar izango da
Bihar, azaroak 25, Bidegorria Galdakaora Orain ekimenaren XXII. martxa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak, Bilbo eta Galdakao batzen dituen bidegorria eskatzeko. Ibilbidea 11:00etan hasiko da hilero moduan, hiriko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Biziz Bizi elkarteak Bilbo eta Galdakao batzen dituen bidegorria eskatzen jarraitzen du. Orain arte hainbat martxa antolatu dituzte aurreko hilabeteetan, eta bihar berriz egingo dute bi herriak batzen dituen ibilbidea.
Bidegorria Galdakaora Orain ekimenaren XXII. martxa 11:00etan irtengo da Bilboko Foru Aldundiaren eraikinetik (Gran Vía kalea, 25), hilero egiten duten moduan.
Etxebarri eta Basauritik igaroko dira, eta azkenik Galdakaora helduko dira, ohi den bezala.