Bueltan da BINKEren eguneroko WhatsApp zerbitzua
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Hiru eguneko etenaldiaren ostean, WhatsAppek bere azken eguneraketan berrezarri egin du difusio taldeen aukera, baita iOs sistema operatiboan ere. Beraz, gaurtik aurrera bueltan dira eguneroko arratsalde-iluntzeetako albisteen laburpen mezuak!
Duela urte eta erdi inguru WhatsApp zerbitzua abiatu zuen BINKEk, batez ere sare sozialak jorratzen ez dituzten herritarrei gure herrietako albisteak helarazteko helburuz. WhatsApp zerbitzuan alta emandakoek, 200 lagun inguru, gauero eguneko albisteen laburpena titularrekin labur-labur jasotzen zuten, mezu bakarrean.
Orain dela hiru egun ordea, zerbitzu hau bertan behera geratu zen, WhatstAppen sistemaren eguneraketak bertan behera utzi zituelako difusio taldeak eta hauen bitartez bidaltzen zuen BINKEk egunero albisteen laburpena.
Etenaldi honen ostean, WhatsAppek bere azken eguneraketan berrezarri egin du difusio taldeen aukera, baita iOs sistema operatiboan ere. Beraz, gaurtik aurrera bueltan dira eguneroko arratsalde-iluntzeetako albisteen laburpen mezuak.
Sistemaren azken eguneratze honetan, zabalkunde taldeen zerrendak ere eguneratu behar izan ditu BINKEk. Hortaz, lan horretan gerta daiteke bidean harpidedun batzuk galdu eta harpidetza eskatu ez duten beste batzuk zerrendan sartu izana.
Hala bada, BINKEren telefono orokorrean (680743211) horren berri emateko eskaera egiten du hedabide honek, alta edo baja eskatzeko.