Kabitik

Innotecs elkartearen Asanblada Orokorra FP Andra Mari-n

2024-05-15
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari Innotecs elkartearen aurtengo Asanblada Orokorra Galdakaon egin da maiatzaren 13an eta 14an, FP Andra Mari ikastetxean hain zuzen ere, «Humanity & Technology Race» lelopean. INNOTECS Europako Berrikuntza eta Teknologiako Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea da. Galdakaon egin den Asanblada Orokorrean Europako herrialde desberdinetako 60 ordezkarik hartu dute parte, besteak beste, Alemania, Italia, Herbehereak, Norvegia, eta abarretik etorritakoak. Goizetan FP Andra Mari ikastetxea bisitatu eta Asanbladaren hainbat ekitaldi egin dituzte. Arratsaldetan, berriz, gure inguruko toki ezagun batzuk bisitatu dituzte. Ikastetxe guztietako ordezkariek aprobetxatu dute egonaldia euren arteko hartu-emanak egiteko, teknologia berritzeko eta garatzeko egindakoa partekatzeko, eta

Bengoetxeko ikasleak ostalaritza eskolan

2024-04-18
TESTUA ETA ARGAZKIA: Belen Cosgaya eta Alazne Pérez de Heredia, Bengoetxe BHIko ikasleak. Orain dela hilabete batzuk, ostalaritza eskolako ikasle batzuk Bengoetxe institutora etorri ziren galdera batzuk egitera. Emaitza horiek erronka bat egiteko erabili zituzten, “Tupper osasungarria” izenekoa. Otsailaren 20an, 3.DBHko Bengoetxeko ikasleak ostalaritza eskolara joan ginen, instalazioak ikustera eta prestatu ziguten janaria dastatzera, hori baitzen beraien erronka. Ostalaritza eskola, Bengoetxen dago kokatuta, gure institututik 5 minutura. Iritsi ginenean, instalazio guztiak ikusi genituen eta haien azalpenak entzun genituen. Dena ikusi eta gero, ikasten duten geletara eraman gintuzten eta prestatu zituzten platerrak eskaini zizkiguten. Ikasleok bi taldetan banatu gintuzten. Lehenengo taldekoek

situs togel

situs toto