Pochetas kuadrila @pochetasactivasBINKE / 2021eko otsaila «Txortan egiteko, mendia; harea eta pochetak… bateragarritasun gutxi!» GALDERAK: Volando Boys kuadrila @volandoboys99 Nondik dator Pochetas izena? Bereizten gaituen originaltasunaren oinarritik abiatuta, kuadrilaren izena gure izenen inizialen batura da, kasualitate hutsa bai. Zelan definituko zenukete zuen burua? Intentsitate handikoa, ironiaz beterikoa, alaia, oso jatorra eta noski, parrandazale amorratua da gure kuadrila. Laburbilduz, etxera eramateko neskatxak gara! Txosnak edo diskotekak? Zein da zuen estiloa? Orokorrean txosnak nahiago ditugu, baina nor engainatu nahian gabiltza, musika, giro eta konpainia galantarekin parrandan pasatzen dugu bizitza. Zein plan duzue uda honetarako? Ideia asko ditugu, baina aukera gutxi; Urkulluk onartzen