Alicia Gómez eta Javier Ramírez: «Gure soldata parekatzea eskatzen dugu»

2021-12-20
Langile grebaBINKE / 2021eko abendua «Gure soldata parekatzea eskatzen dugu» TESTUA: Unai Sarriugarte LasarteARGAZKIA: Jon Gomez Garai Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Labeako ospitalean dago. Bertako langileak arduratzen dira EAE-ko osasun-sare osoa giza ehunez eta odolez hornitzeaz, baina euren soldata ez da Osakidetzako maila bereko langileen parekoa. Greba egunak bizi berritan batu gara bertako langile diren bi galdakoztarrekin. Abenduaren 9an eta 10ean Galdakaon kokatuta dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek (TGEEZ) greba egunak deitu zituzten —horren berri eman zuen Binkek bere sareetan—. Hauen bidez, soldataren % 4ko osagarria ordaintzea eskatzen diote Osakidetzari, euren soldata ospitaleko eta lehen

Amaia Morente: «Tanzanian badakite gaztelaniaz gain beste hizkuntza bat baduguna»

2021-12-20
Amaia Morente Fariñas, Zanzibarko galdakoztarraBINKE / 2021eko abendua «Tanzanian badakite gaztelaniaz gain beste hizkuntza bat baduguna» Sortzez: Galdakaokoa.Gaur egun: Zanzibarren (Tanzanian) orain gutxira arte, Usansolon egun.Jaiotza urtea: 1994.Ikasketak: Gizarte langilea.Zertan dabil: boluntario, eskola bat margotzen, konpontzen eta ingelesa irakasten. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Uste dut Covid egoerak eragin handia izan zuela. Konfinamenduak, beste faktore batzuen artean, aukera eman zidan neure buruari galdetzeko nire bizitzan egiten ari nintzenak benetan pozten ninduen ala ez. Ohituta gaude eguneroko gauzetan pentsatzen eta sentimendu sakonenei ez diegu behar duten garrantzia ematen. Honetan arreta jarri nuenean, Afrikara joateko ametsa berreskuratu eta eskola batera boluntario

Jonu kantautorea: «Itxialdian izandako hainbat hausnarketa bildu ditut»

2021-12-20
Jonu, kantautoreaBINKE / 2021eko abendua «Itxialdian izandako hainbat hausnarketa bildu ditut» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Jonu kantautoreak disko berria kaleratu du, itxialdiak sortutako hainbat hausnarketa eta bizipenen isla: «Leihotik begira». Bere azken lanaz eta herriko musikagintzaz aritu gara berarekin. Leihotik begira» izeneko diskoa kaleratu berri du Jonu kantautoreak (Deustua, 1972). Koiu talde galdakoztarreko kideak bakarkako ibilbidean ere jarraitzen du, bere alderik intimoenean. Zertan oinarritu duzu disko berria? Hala da, bai. Itxialdian zehar sortutako lana da hau, eta garai horretan izandako hainbat hausnarketa biltzen ditu honek. Gogo handia nuen konposatzeko, eta apurka-apurka oso intimoa eta barrukoa den lan

Estibaliz Yuguero: «Lekuko diseinu-marka txikiak bistarazi nahi ditugu Chic Market-en»

2021-12-13
Estibaliz Yuguero, Chic Market-en sortzaileaBINKE / 2021eko abendua «Lekuko diseinu-marka txikiak bistarazi nahi ditugu Chic Market-en» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Estibaliz Yugueroren artxibotik Estibaliz Yuguero bitxi diseinatzaile galdakoztarrak «Chic Market» azokaren bigarren edizioa antolatu du aurten Bilboko Zazpikaleetan, kide batekin batera. Proiektua hobeto ezagutzerik nahi? Estibaliz Yugero (Galdakao, 1984) eta Adriana Rufrancos (Zalla, 1990) bitxi diseinatzaileak dira. Abenduko hiru asteburutan zehar «Chic Market» izeneko merkatu bat antolatu zuten Bilboko Zazpikaleetan. Bikoteko kide galdakoztarrarekin batu da Binke, proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko. Nondik sortu zenuten ideia? Adriana eta biok Zorrotzaurren ospatu zen merkatu batean ezagutu genuen elkar. Geroztik, inguruko merkatu guztietara hasi

Karmele Gorroño: «Ez dut argi inspirazioa benetan existitzen denik»

2021-11-26
Karmele Gorroño, ilustratzaileaBINKE / 2021eko azaroa «Askatasun osoz lan egiteko aukera eman digute argitaletxeak eta Sarrionandiak» Karmele Gorroño Idirin1987, Galdakao Arte Ederretan lizentziatua da Karmele Gorroño galdakoztarra, 2016tik ilustratzailea ogibidez eta Irrimarra taldeko sortzaile. Goxotasunez nabarmentzen ditu Irrimarrarekin egindako hiru lan: «Altzoko handiaren bilduma», «Kuoi» eta «Badauzkat nire zulotxoan». Baina gainera, Joseba Sarrionandiaren azken lana, «Tristura», irudiz jantzi du eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek argitaratutako lan berria kolore ederrez hornitu ere, lehenengoz. ARGAZKIAK: Jabi RojoTESTUA: Jon Gomez Garai Presentzialki agian ez dugu hilabeteko protagonista bera ikusten, baina bere arima inguratzen gaituzten koloretako irudi askotan dago islatuta, bera baita Irrimarra ilustratzaile

Laura Villanueva: «Ez jatearen obsesio orokortu bat dago gizartean»

2021-11-26
Laura Villanueva, nutrizionistaBINKE / 2021eko azaroa «Ez jatearen obsesio orokortu bat dago gizartean» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Lauraren artxibokoa Laura Villanueva nutrizionista galdakoztarrak milaka jarraitzaile ditu Instagramen, eta bereziki elikaduraren eta dieten tabuak hausten saiatzen da sare honen bidez. Egun Madrilen lanean ari den nutrizionista galdakoztarra da Laura Villanueva (Galdakao, 1996). Gizarteak elikaduraren alorrean dituen ohitura okerrak modu osasuntsu batean heztera bideratzen du bere lana. «Jateari beldurrik izan gabe bizi» diozu zure Instagrameko biografian. Hala da, bai. Urte hauetan konturatu naiz gizartearen eta janariaren arteko lotura guztiz kaltetua dagoela, batez ere horren barneratuta dugun «dietaren kultura» esango nuke dela errudun

Mozkerrak: «Somerako zurrumurruetatik kanpo egotea nahiko gogorra da»

2021-11-26
Mozkerrak kuadrila @mozkerrakBINKE / 2021eko azaroa «Somerako zurrumurruetatik kanpo egotea nahiko gogorra da» GALDERAK: Sukhak kuadrila @sukhak_ Nondik dator izena? Horri buruz, noizean behin «okerrak» garela besterik ez dugu esango, eta geratzen den izenaren beste zatia zuen irudimenerako utziko dugu. Nola deskribatuko zenukete kuadrila? Pertsona arruntez osatutako kuadrila berezia gara. Hau da, nahiz eta bakoitzak bere zaletasunak izan, beti aurkitzen dugu batzen gaituen zeozer. Bestalde, kuadrila nahiko lasaia gara eta horrek gure arteko desadostasunak erraz konpontzen laguntzen gaitu. Nor da gehien ligatzen duena? Danok kopuru berdinean ligatzen dugu baina nonor hautatu beharko bagenu, Uri eta Unai Alba aukeratuko genituzke. Batek egunean

Nagore de la Torre: «Produktu guztiak eskuz egiten ditu Enek»

2021-11-26
Nagore de la Torre, Ene KreazioakBINKE / 2021eko azaroa «Produktu guztiak eskuz egiten ditu Enek» Ateak ireki berri ditu Ene dendak. Usansolon kokatuta dagoen denda berri hau aspalditik izan da abian online plataformetan, ez ordea formatu fisikoan, joan den urrian proiektuaren erantzule nagusi den Nagore de la Torrek (Usansolo, 1997) denda ireki zuen arte. Denda berria, ezta? Bai, Ene denda fisikoaren ateak urrian zabaldu nituen. Hala ere, martxoan hasi nintzen nik ekoiztutako produktuak sare sozialen bidez saltzen eta ezagutzera ematen. Une horretara arte sortutako produktu guztiak nire inguruko pertsonen artean geratzen ziren. Noiztik izan duzu buruan halakorik? Ene proiektua urtarrilean

Borja Artime: «Gu 1 Formularen harrobia garela esatera ausartuko nintzateke»

2021-10-24
Borja Artime, Formula Student-eko ingeniariaBINKE / 2021eko urria «Gure lana zuzenean inspiratuta dago 1 Formulako ekipo profesionaletan» Borja Guillermo Diez Artime1998, Galdakao Gandasegi ikastetxetik Colegio Vizcayara egin zuen salto Borja Artime izenez deitzen duten galdakoztarrak. Hortik EHUra egin zuen, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Industria Elektronikoaren eta Automatikoaren gradua egiteko. Bertan ikasketa-espediente onenaren IDOM saria irabazi zuen Artimek, eta behin amaituta hasi zuen Kontrol, Automatizazio eta Robotikako masterra, gaur egun burutzen ari dena Formula Student-eko parte izatearekin batera. ARGAZKIAK: Jabi RojoTESTUA: Jon Gomez Garai Kontraste polita da, ziztu bizian joango diren ibilgailuen atzean nolako pertsona lasai eta isilak dauden ikustea. Baina beharrezko

Ainhoa Telleria: «Euskaldunak eta galesak oso antzekoak garela esango nuke»

2021-10-24
Ainhoa Telleria Villamor, Galesko galdakoztarraBINKE / 2021eko urria «Euskaldunak eta galesak oso antzekoak garela esango nuke» Sortzez: Galdakaokoa, Plaza Gorri ingurukoa.Gaur egun: Swansean, Galesen, 2021eko irailetik.Jaiotza urtea: 2000.Ikasketak: Deustuko Unibertsitateko Komunikazioa eta Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikazioko Teknologiak.Zertan dabil: gaur egun Erasmusean dabil, ikasketen azken urtean. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Iaz Erasmusa egiteko zorian egon nintzen baina birusa dela eta, azkenean bertan behera geratu zen. Trena pasatu zitzaidala uste nuen, eta horregatik, aurten proposatu zidatenean, ezin izan nuen ezetz esan. Orain edo inoiz ez. Uste dut paregabeko esperientzia dela bizitzan! Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Deigarria egiten

Zerdiñozu: «Galdakao edonork bizi nahiko lukeen herria da; herri perfektua»

2021-10-24
Zerdiñozu kuadrila @zerdinozuBINKE / 2021eko urria «Galdakao edonork bizi nahiko lukeen herria da; herri perfektua» GALDERAK: Lukainkulero kuadrila @lukainkulero Nortzuk zarete eta nondik dator kuadrilaren izena? Galdakaoko gazte talde bat gara. Gehienak txikitan Gandasegin ezagutu genuen elkar, baina beste batzuk denborarekin elkartu dira gurekin. Kuadrilako izenari dagokionez, gutariko batek bere amari errepikatu ohi dizkion bi hitz dira, «ama, ezetz» hitzekin batera. Zein da zuen kuadrilarik gustukoena? Gustukoena aukeratzea zaila da… Galdakaoko kuadrila bakoitzak bere berezitasunak dituelako eta hori da gure iritziz Galdakao ezberdin egiten duena. Hala ere, lasai egon kuadrila, zuek argi eta garbi ranking horretako «top 3»-an zaudete-eta. Galdakaoko

Aitor Zelaia: «Autokonplazentzia handia daukagu hezkuntza sisteman»

2021-10-24
Aitor Zelaia, irakasleaBINKE / 2021eko urria «Autokonplazentzia handia daukagu hezkuntza sisteman» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aitorren artxibokoa Hezkuntza sisteman aldaketak omen datoz. Aitor Zelaia galdakoztarra irakaskuntzan dabil 2015etik eta Filosofia eta Historia irakasle dabil. Berari galdetu dio Binkek hezkuntzan datozen aldaketen inguruan. Polemika piztu du Espainiako Gobernuak hezkuntzaren legean egin gura duen aldaketak. Aldaketetariko bat Filosofia irakasgaian dago, eta horren aitzakian Filosofiako irakasle den Aitor Zelaia (1990, Galdakao) ezagutu dugu. Zer ari da gertatzen espainiar estatuan hezkuntzarekin? Herrialdea demokrazian sartu zenetik zortzigarren Hezkuntza Legea planteatu zen 2020ko abenduan, Celaá-ren LOMLOE legea. Lehenago, 2006ko LOE legea moldatu zuen PPk 2013an Wert
1 8 9 10 11 12 25

situs togel

situs toto