Kingsley Chukwudi: «Familia atzean utzi behar izana zaila egin zitzaidan»

2021-09-24
Kingsley Chukwudi, Nigeriatik etorriaBINKE / 2021eko iraila «Familia atzean utzi behar izana zaila egin zitzaidan» Kingsley Chukwudi Benin Cityn jaio zen (1976, Nigeria). Duela 15 urte jaioterria atzean utzi eta Europatik zehar aukera berriak bilatzen hasi zen. Familiarekin egonkortzeko helburua zela medio Euskal Herrira etorri zen duela pare bat urte eta gurean bizi da geroztik.  Noiz heldu zinen Galdakaora eta zergatik? Hasiera batean Nigeriatik Holandara joan nintzen, geroago Austriara, geroago Valentzian egon nintzen bizitzen eta azkenik Euskal Herrira etorri nintzen. Europan bizitzea oso zaila egin zitzaidan hasieran atzerritarrentzat bertan bizitzeko behar diren dokumentuak lortzea oso zaila delako. Hori dela eta

Sukhak: «Santa Kurtzak baino, San Ferminak ospatu dira aurten»

2021-09-24
Sukhak kuadrila @sukhak_BINKE / 2021eko iraila «Santa Kurtzak baino, San Ferminak ospatu dira aurten» GALDERAK: Kuples kuadrila @kupless_ Zergatik «Sukhak» izena? Izen misteriotsu bat aukeratzea nahiago genuen, gure familiek aingerutxoak izaten jarraitzen garela pentsa dezaten. Beraz, gure izenaren aukerak zentzua gal ez dezan, sekretua mantentzea adostu dugu. Zein da beste kuadrilengandik bereizten zaituzten ezaugarri nagusiena? Tabernan eskatzera nor joango den adosteko ordu erdi ematen badugu, nola jarriko gara ados gai garrantzitsuen inguruan? Hala eta guztiz ere, oso trebeak gara gure arteko desberdintasunak jasaten eta, horregatik ez gara inoiz haserretzen. Hori izango litzateke gure ezaugarririk gustukoena eta gehien harrotzen gaituena. Zuen

GOTx elektrotxaranga: «Hasi barri, proposamenak ez doguz falta izan»

2021-09-24
GOTx elektrotxarangaBINKE / 2021eko iraila «Hasi barri, proposamenak ez doguz falta izan» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Elektrotxaranga berria eta herriko lehenengoa sortu dute Galdakaon: GOTx! Kultur Plazako gazte sortzaileen kontzertuetan eskaini zuen taldeak bere lehenengo saioa, eta lerroartean taldearen lehen elkarrizketa. Duela hilabete inguru eman zuen GOTx elektrotxangak bere sorreraren berri, sare sozialen bidez. Bertako kideetako zenbait askotan ikusi ditugu taula gainean herrian. Primizian elkartu da Binke haiekin, hauxe baita modu formalean egin duten lehen elkarrizketa. Lehenik eta behin, zergatik GOTx? Egia esan, hasieran ez genduan jakin taldeari ze izen jarri, hainbat aukera ezberdin eukin genduzan baina pare

Aitziber Bilbao: «Ia 600 kriminologo gagoz Euskadin erakunde publikoetan ezin lanik egin»

2021-07-16
Aitziber Bilbao, kriminologoa eta EHPIKE-ko presidenteaBINKE / 2021eko uztaila «Espetxeen eskumena guk izatea justizia humanistago bat sortzeko bidea da» Aitziber Bilbao Etxebarria1965, Galdakao EHUren Kriminologia ikasketetako lehenengo promozioko ikasketak eginda ditu Bilbaok Donostian, eta Gazte-zigor justizian eta Justizia Berriztatzailean ikasketak Ginebrako Unibertsitatean. Euskal Herriko Profesional eta Ikasle Kriminologoen Elkarteko presidentea da gaur egun, baita Zubilan Elkarteko sortzaile eta presidentea ere. Azken hau gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak ikertzen, zabaltzen eta praktikatzen dituen elkartea da. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Galdakaoko Lapurdi aparkalekuaren ondoko etxebizitza berrietan geratu gara Euskal Herriko Profesional eta Ikasle Kriminologoen Elkarteko presidentearekin, hain justu aipatutako aparkalekuaren eta

Ibon Hernando: «Goya sarietarako hautagaitza onartu deuskue»

2021-07-16
Ibon Hernando, zinemagileaBINKE / 2021eko uztaila «Goya sarietarako hautagaitza onartu deuskue» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Ibon Hernandoren artxibotik Andaluziako Diversia ikus-entzunezko txapelketaren lehen saria irabazi du Ibon Hernandok (Galdakao, 1990) bere Colada laburmetraiarekin. Urteak daramatza Madrilen bizitzen, telebistarako lanenan. Zorionak lehen postuagatik, Ibon! Laburrean, saritutako laburmetraiaren laburpen txiki bat egiterik bai? María bere auzokideaz maitemindurik —erderaz Colada— dago. Konkistatu gura dau, baina etxeko patioan bakarrik alkartzen dira, arropak —Colada— eskegitzean. Colada-n pertsonaiek ez dabe berbarik egiten, arroparen bitartez komunikazioa sortzea interesgarriagoa iruditu jatalako. Horregaitik, laburmetraiko gainontzeko departamentuek —jantziak, soinua, musika, kolorea, makillajea…— berba egin behar eben, aktoreen dialogo faltahori indartzeko.

Ganyakotarrak: «Ematen du batzuk Someran bizi zaretela»

2021-07-16
Ganyakotarrak kuadrila @ganyakotarrakBINKE / 2021eko uztaila «Ematen du batzuk Someran bizi zaretela» GALDERAK: Zerdiñozu kuadrila @zerdinozu Kuadrila bezala nola deskribatuko zenukete zuen burua? Ezagutzen gaituenak badaki 26 pertsona erabat desberdin garela eta talde batzuetan banatuta gaudela, baina juergan irteterakoan, desagertutakoak izan ezik, oso lotuta gaude eta ez dirudien arren, ezin gara bata bestea gabe bizi. Zein da Someratik gehien gustuko duzuen taberna? Argi dago taberna bakoitza gauza ezberdinetarako erabiltzea gustatzen zaigula: gosaldu, afaldu, trago batzuk hartu… baina, hala ere, ezin dugu esan gure gogokoena 2rrut ez denik, Somerako zerbitzaririk onena gure kuadrilan baitugu. Zergatik Ganyakotarrak? Berrogeialdiko egun normal batean «ganyazko

Uritarrako galdakoztarrak: «Herri osoa taldearekin bat eginda dago»

2021-07-16
Jon Alvarez eta Asier Legarretaetxebarria, Uritarra Futbol Taldeko jokalariakBINKE / 2021eko uztaila «Herri osoa taldearekin bat eginda dago» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Aurreko zenbakian Amorebieta klubeko galdakoztar batek Bigarren Mailara igoera lortu zuela jakinarazi genuen. Oraingoan, Larrabetzuko Uritarra taldearekin Hirugarren Mailara igo berri diren galdakoztar bi. Joan den ekaina ez dute erraz ahaztuko Larrabetzuko herritarrek. Herri txiki honetako futbol taldeak, Uritarrak, lorpen historikoa lortu zuen futboleko Hirugarren Mailara igoz. Eta taldearen parte izan dira aurten Asier Legarretaetxeberria (Galdakao, 1999) eta Jon Alvarez (Galdakao, 1995). Ezer baino lehen, zorionak! Zeintzuk izan dira igoera historiko hau lortzeko gakoak? Eskerrik

Mikel Cortés: «Errespetuak hemen, Korean, Euskal Herrian baino balio handiagoa du»

2021-07-16
Mikel Cortés Medina, Koreako galdakoztarraBINKE / 2021eko uztaila «Errespetuak hemen, Korean, Euskal Herrian baino balio handiagoa du» Sortzez: Galdakaokoa, Zabalea auzokoa.Gaur egun: Seoul Mapo-gun, Korean.Jaiotza urtea: 2000.Ikasketak: Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntza Mondragon Unibertsitatean.Zertan dabil: Bere ikasketekin lotutako proiektuei azken bultzada ematen. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Ikasketek. Ari naizen graduan urtero egiten dugu alde herrialde desberdin batera bigarren lau hilabetean. Bidaia hauen helburua herrialde berritzaileetan bertako kultura, enpresa-sareak eta ekintzailetza ikastea izan ohi da, hala, hauetako bakoitzean gure proiektuak bertan ezarriz. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Hilabete luzez etxetik kanpo bizitzak hamaika aldaketa dakartza ondotik. Familia, lagunak,

Aingeru Garai: «Urte osoa ematen dut eskien gainean, eta asteko sei egunez entrenatu»

2021-06-18
Aingeru Garai, eskiatzaile olinpikoaBINKE / 2021eko ekaina «Nire lehiaketa bakoitzagatik 90.000€ inguru ordaindu beharko nituzke, egin kontu!» Aingeru Garai Fernandez1998, Galdakao Eskiatzaile olinpiko profesionala da Aingeru eta bera ere ez da gai zenbat lehiaketa egin dituen zenbatzeko. Baina, beste askoren artean, maitasunez gogoratzen ditu hauek: Espainiako neguko eski txapelketa absolutua irabazi zuenekoa, mundu mailako gazteen txapelketan 13. geratu zenean edo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuenekoa, esaterako. Lauaxeta Ikastolan ikasi zuen eta gaur egun eskien gainean bizi da, mundu osoa Espainiako Neguko Kirol Federazioarekin bidaiatzen. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aingeru Garairen artxibotik Edonork pentsa dezake: «Udako oporretan pentsatzen ari garanean, gorputza

Jon Irazabal: «Igoeraren gakoa taldearen elkartasuna izan da»

2021-06-18
Jon Irazabal, Amorebieta futbol taldeko jokalariaBINKE / 2021eko ekaina «Igoeraren gakoa taldearen elkartasuna izan da» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Amorebieta futbol taldeak historia egin zuen maiatzaren 23an, Badajoz taldea 0-1 irabazi ostean. Historia egin duen taldeko kide da Jon Irazabal galdakoztarra, eta bera ezagutzeko aukera izan du Binkek. Sinistu gabe elkartu ginen Jon Irazabal (Galdakao, 1996) Amorebieta SD taldeko futbol jokalariarekin. Mirandes taldearekin ere bizi izan zuen futbol ligaren Bigarren Mailara igotzea, baina hau ustekabea izan du. Lana utzi eta futbolari erabat profesional bilakatuko da galdakoztarra, eta berarekin izan gara. Bigarren aldia bigarren mailara igotzen zarena, nola

Aritz Ginea: «App honekin gizarte sedentarioa aldatu gura dugu»

2021-06-18
Aritz Ginea, Welk aplikazioaren sortzaileaBINKE / 2021eko ekaina «App honekin gizarte sedentarioa aldatu gura dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Egungo kirol instalazioek dituzten gabezien inguruan aztertu, eta honi irtenbide bat emateko sortu du, beste kide batzuekin batera, Aritz Ginea galdakoztarrak Wellk aplikazioa. Gimnasioetako aforoak ezagutzeko edo kirola egiteko lagunak aurkitzeko ere erabilgarri da proiektu berria. Unibertsitateko azken urtean zela, kirola eta egungo teknologia berriak uztartu zitzakeen proiektu bat egitea erabaki zuen Aritz Gineak (Galdakao, 1998). Buruan irudikatzen zutenaren lehen zertzeladak idatzi eta honen zirriborro bat egin ostean, denborak aurrera egin ahala hau gorpuztu zuten. Ondotik etorri zen,

Imanol Heras: «Nire aktore lana hasi besterik ez da egin»

2021-06-18
Imanol Heras, aktoreaBINKE / 2021eko ekaina «Nire aktore lana hasi besterik ez da egin» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Pilar Navas Imanol Heras galdakoztarrak, besteak beste, Remix orkestrako abeslari izatetik aktore izatera egin du salto, eta «zuzendari andana» beragatik interesatzen hasi direla esan digu bere lehenengo telesaila Madrilen grabatzen ari den une honetan. Sarri askotan aritu da Galdakaoko jaietan Orquestra Remix taldearekin batera taula gainean Imanol Heras (Galdakao, 1993). Madrilen da egun, bere aktore ibilbidearekin aurrera ekiten, eta orain gutxi hasia da lanean, beste kide batzuekin batera, bere lehen telesailean: «De Madrid al suelo». Ez dugu berarekin egoteko tartea galdu nahi
1 10 11 12 13 14 26

situs togel

situs toto