Gotzon Barandiaran: «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da»

2020-12-23
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da» Sormenek bete du bere lehenengo edizioa, eta balorazio arin bat egiteko batu da Binke Gotzon Barandiaran ekimenaren arduradunarekin. Bere esanetan, Sormeneren helburu nagusia kulturzaleak sortzea da. Sormene amaitu berritan Gotzon Barandiaran (Galdakao, 1974) ekimenaren arduradun artistikoa izan denarekin batu da Binke. Idazlea eta kulturgilea, oro har, baina musikaren munduari ere oso lotuta dago Barandiaran. Ekimen berriaren inguruan jardun gara berarekin. Aurreikuspenak bete dituzue? Aurreikuspenak bete doguz, bai. Guk lau ildotan lan egin gura gendun, eta horri jagokonez bete doguzala esan geinke. Zeintzuk dira lau ildo horrek? Sormena sustatzea, plazak eskaintzea,

Luis Mari Bizkarra: «Ogia dendetan egiteko Estatuko lehenengo laba Usansolora ekarri neban»

2020-11-20
Luis Mari Bizkarra, okinaBINKE / 2020ko azaroa «Kontrakoa emoten badau be, inon baino ogi gutxiago kontsumitzen da gurean» Luis Mari Bizkarra Artetxe1940, Usansolo Bere aita Estebanek transmititutako ogibide baten ostean, Bizkarra okindegi eta gozotegien kate ezagunaren aitzindaria da Luis Mari; Abadiñoko Muntzarazen jaioa baina gaztetxotatik Usansolon errotua —usansolotartzat ere badauka bere burua—. Bere ibilbideak eta ekinak hainbat sari eman dizkio Bizkarrari, besteak beste: 2007an Ibarretxe lehendakariak Euskal Merkataritzako Berrikuntza Saria eman zion, 2015ean Urkullu lehendakariak Ibilbide Profesionalaren Saria eta 2017an Bilbao Dendak elkarteak Denda Enblematikoaren Saria. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Aurkezpen handirik behar ez duen horietarikoa da Bizkarra

Euskaraldiaren Hamabostekoa elkarrizketatu du Binkek

2020-11-20
EuskaraldiaBINKE / 2020ko azaroa Hasi da Euskaraldia! TESTUAK: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Pandemiak baldintzatuta baina hemen da Euskaraldia, iritsi berri den azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte, munduan inoiz egin den ariketa sozialik handiena! Jantzi txapa, eta eman txapa euskaraz! Hainbat hilabete igaro dira Galdakaoko eta Usansoloko herri batzordeak osatu zirenetik. Geroztik, eragileak, udal ordezkariak, boluntarioak… elkarlanean aritu dira azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko den ekimena aurrea eraman ahal izateko. Aurtengo edizioak dituen helburuen artean, entitateen parte hartzea sustatzea eta ariketa modu kolektiboan jorratzea daude. Hori dela eta, herritarren laguntzaren bitartez euskaraz aritzeko leku sinbolikoak sortu dira: Ariguneak.

Unai Gorrotxategi eta Tito (Ganbara): «Trantsizio urtea da hau, eta horrela ulertu behar dugu»

2020-11-20
Unai Gorrotxategi eta Edgar Suarez «Tito», Ganbara tabernaBINKE / 2020ko azaroa «Trantsizio urtea da hau, eta horrela ulertu behar dugu» Hainbat saltsetan eta tabernetan aritu diren zerbitzariak dira Unai Gorrotxategi (Galdakao, 1992) eta Edgar Suarez «Tito» (Galdakao, 1992). Duela urtebete ireki zuten Ganbara taberna, eta egun bizi duten egoera ezagutzeko gerturatu da Binke eurengana. Noiz hartu zenuten Ganbararen kudeaketa? Ganbara 2019an ireki genuen. Egia da ordurako beste hainbat tabernetan lanean ibiliak ginela, eta ogibide honek eskatzen duen lan karga zein den ezagutzen genuela daborduko. Betidanik izan dugu argi ostalaritza dela benetan betetzen gaituena, eta pandemiak estutu bagaitu ere, ez gara

Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

2020-11-20
Zurrut Saskibaloi TaldeaBINKE / 2020ko azaroa «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Emakumezkoek soilik osatzen duten kirol talde bakarretarikoa da Zurrut Saskibaloi Taldea Galdakaon. Elkarrizketa honetan haien sorreraren inguruan aritzearekin batera, ezohikoa izaten ari den denboraldi berri honen inguruan jardun dugu. Noiz sortu zen taldea eta zergatik? Duela urte asko nesken talde bat bazegoen ere, desagertu egin zen, eta 2016an taldea berriro sortzea erabaki genuen. Saskibaloiaz gozatzeko lagun talde bat egitea zen asmoa. Ideia aurrera eraman ahal izateko herriko hainbat merkatariren laguntza ekonomikoa jaso genuen, batez ere Zurrut tabernatik, hortik taldearen izena. Jokatu eta

Erdu Mizkatan: «Orokorrean Somerazale gehiegi daude gure kuadrilan»

2020-11-20
Erdu Mizkatan kuadrila @erduhonaBINKE / 2020ko azaroa «Orokorrean Somerazale gehiegi daude gure kuadrilan» GALDERAK: Trabus kuadrila @trabusss Noiz sortu zen zuen kuadrila? Eta nondik datorkizue izen hori? Betidanik elkar ezagutu izan dugu, baina hasiera batean neskak eta mutilak banatuta geunden. Egun batean, buruak klik egin zigun eta ordutik «tandem» perfektua gara; The Dream team. Bigarren galderari dagokionez, gure izenak ez dauka misterio handirik, kuadrila bakoitzaren izenaren nahasketa baita: Erdu hona eta Zizka-mizkatan. Zuen kuadrila esaldi batean deskribatu beharko bazenute, zein erabiliko zenukete? Esaldi batekin baino, gure burua hainbat ezaugarrirekin deskribatuko genuke. Gutariko bakoitza oso xelebrea da bere baitan, eta guztiak

Markel Ealo eta Aitor Llamazares: «Guganako daukiezan iritziak desmitifikatzen saiatzen gara»

2020-11-20
Markel Ealo eta Aitor Llamazares, Frantziako galdakoztarrakBINKE / 2020ko azaroa «Guganako daukiezan iritziak desmitifikatzen saiatzen gara» Sortzez: Galdakao, Urki eta Zabalgane ingurukoak.Gaur egun: Cosne Cours sur Loire, Frantziako herritxoan.Jaiotza urtea: 1996.Ikasketak: Biak fisioterapian ikasitakoak.Zertan dabiltza: gaur egun berreziketa funtzionaleko zentro batean ari dira fisioterapeuta lanean. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Arrazoi pertsonalek nahiz profesionalek bultzatu gintuela esan ahal dogu: alde batetik, gaztaroa mundua ezagutzeko aukera itzela dalako, eta honegaz hizkuntza barri bat ikasteko eta hobetzeko aukera daukagulako; eta beste alde batetik, Frantzian dagoan fisioterapiaren inguruko kulturaz ikasteko. Dagoaneko egindako lanagaz alderatuta ez dauka zerikusirik; bai baliabideen eta inbertsio aldetik,

Lidia Gonzalez: «Umeen kasuen gorakada nabarmenik ez genduan igarri ikasturte hasieran»

2020-10-23
Lidia Gonzalez, ospitaleko aztarnarien koordinatzaileaBINKE / 2020ko urria «Bide judizialetara jotzera behartuta gagoz berrogeialdien ez-betetzeen susmoa badaukagu» Lidia Gonzalez Zabala1990, Galdakao Galdakoztar askorekin batera Lauaxeta Ikastolan ikasitakoa da Lidia. Batxilergoa bertan amaitu eta EHUren Leioako Erizaintza Unibertsitate Eskolan hasi zuen gaur egun bere ogibide duen ibilbidea. Gonzalez Zabala 2011tik da erizain, baina gaur egun bere jarduna pixka bat aldatu du, txertoak, botikak eta pazienteak tarte batez ahaztu eta telefono, ordenagailu, paper eta bolalumen artean nahasteko: Labeako ospitaleko aztarnarien koordinatzaile da galdakoztarra. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Pandemia batek denon bizimoduak aldatu dituenetik, gure sakelako telefonora sartzen diren dei ezezagun

Zaporeak: «Moriako sukaldearen kostua bikoiztu egin da»

2020-10-23
Aritz Uriarte eta Iraitz Barandiaran, Zaporeak proiektuko kideakBINKE / 2020ko urria «Moriako sukaldearen kostua bikoiztu egin da» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Iraitz Barandiaran eta Aritz Uriarte Lesboseko Moria kanpamenduan Zaporeak proiektuaren bitartez egon den bikote galdakoztarra da. Aurten, errefuxiatuei elikagai duina eskaintzeaz arduratu dira. Zaporeak proiektuak irailaren 25,26 eta 27an janari bilketa erraldoia proposatu zuen Euskal Herri mailan eta Galdakaok ere horretan parte hartu zuen. Horren ardura eraman zuten Iraitz Barandiaran eta Aritz Uriarte galdakoztarrek eta herritarren borondatea agerian geratu zela adierazi diote Binkeri, 5.925 kilo batu baitziren herriko bilketan. Bikote galdakoztarra 2016tik janari banaketak egiten ibili

Fvckgolons: «Kuadrila geroz eta zaharragoak ikusten ditugu Galdakaon»

2020-10-23
Fvckgolons kuadrila @fvckgolonsBINKE / 2020ko urria «Kuadrila geroz eta zaharragoak ikusten ditugu Galdakaon» GALDERAK: Patxiku kuadrila @patxikugaldakao Nondik datorkizue izen hori? Egun batean, Ixai surf egiten ibili zen Firulais kuadrilako txoriburu batekin. Animalien izenak esaten hasi ziren, eta «golondrina» oso barregarria iruditu zitzaienez, horrela gelditu zen gure taldearen izena. Zelan ospatu dituzue Galdakaoko jaiak? Egia esan, gure Galdakaoko jaiak ez dira aspergarriak izan. Jendea barikuetan kalera irten zen, baina gu Bekeako txoko batera joan ginen; Galdakaoko jaiak bertan ospatzera. Horrez gain, larunbatetan bizpahiru kuadrila Someran batzen zirenez, gu ere haiengana hurbiltzen ginen giroa zelakoa zen ikusteko. Asmorik al daukazue Patxikuk

Ganguren: «Pozik gaude lokala margotu izanarekin»

2020-10-23
Ganguren Mendi Taldeak 75 urteBINKE / 2020ko urria «Pozik gaude lokala margotu izanarekin» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko elkarte garrantzitsuenen artean dago Ganguren Mendi Taldea, eta ez 75 urteko ibilbidea ospatzen ari delako bakarrik, bere bizkarrik sendoena ia 3.000 bazkidek osatzen dutelako baizik. Bizi luzea, Ganguren! Galdakaoko mendizaleen erreferentea da Ganguren Mendi Taldea, 1945ean jaio zenaz geroztik. Urtean zehar egiten dituzten txango, ski irteera edo antolatzen dituzten lasterketak medio, aski ezaguna da herritarren artean eta orain, are ezagunagoa elkartearen 75. urteurrenean. Hala ere, pandemiak eragina izan du elkartearen urteko plangintzan, eta horren inguruan hitz egiteko batu da

Andrii Kovalchuk: «Hona iristean hizkuntzak eman zidan beldurrik handiena»

2020-10-23
Andrii Kovalchuk, Ukrainiatik etorriaBINKE / 2020ko urria «Hona iristean hizkuntzak eman zidan beldurrik handiena» Andrii Kovalchuk (1996, Patalievka) Ukrainiako iparraldetik etorri zen Galdakaora. Bere herriak Chernobilekiko zuen gertutasuna izan zen hona etortzeko arrazoirik nagusiena. Egun bere lekua aurkitu du Galdakaoko gazteen artean eta goi-mailako zikloa ikasten ari da. Noiz iritsi zinen gurera eta zergatik? Duela 15 urte iritsi nintzen lehen aldiz Galdakaora, 2005ean hain justu. Chernobiletik gertu jaio nintzen, Ivankiv izeneko herrixka batean, zentral nuklearretik 50 bat kilometrora. Bertan jaio garen haurren osasun egoeraz kezkatzen den elkarte baten eskutik iritsi nintzen hona, beste hainbat haurrekin batera, eta hemen uda igaro
1 13 14 15 16 17 25

situs togel

situs toto