Ane Valencia: «Mairin adin desberdineko emakumeak entzungo ditugu»

2019-12-20
Ane Valencia Laso, Mairi talde feministaBINKE / 2019ko abendua «Mairin adin desberdineko emakumeak entzungo ditugu» Azaroaren 25aren bezperan aurkeztu zen Galdakaon talde feminista berria: Mairi. Aurkezpena Ane Valencia galdakoztar gazteak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gidatu zuten, Gandasegiko aretoan. Talde feminista berria sortu da Galdakaon: Mairi Emakume Feminista Batza, eta bere presidente den Ane Valencia Lasorekin (Galdakao, 1992) berba egin dugu taldearen nondik norakoez. Argazkian, ezkerretik lehena da Valencia, Izaskun Landaida ondoan duela elkarteko hainbat batzordekiderekin batera. Zergatik Mairi izena? Mairi aparteko indarra duen sexu femeninoko jenio bat da, herri sinesmenaren arabera. Mairi Euskal Herrian bizi izan zen gizakirik zaharrena

Orioak: «Ez dugu kiroldegietan sartzeko eskubiderik talde berriok»

2019-12-20
Orioak Saskibaloi TaldeaBINKE / 2019ko abendua «Ez dugu kiroldegietan sartzeko eskubiderik talde berriok» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Orioak taldea Ibaizabal Saskibaloi Taldetik irten eta lehiakortasuna lagun-taldearekin uztartuko duen saskibaloi klub berria sortu dute hainbat gazte galdakoztarrek. Ordea, ez dira hasiera erraza izaten ari, ez omen dutelako —euren hitzetan— kiroldegietan entrenatu eta jokatzeko aukerarik. Ezer baino lehen, zergatik Orioak izena? Istorio luzea da, egia esan. Berez, «oreoak», Bizardunak taldearen abesti baten asko aipatzen den berba da, eta guri asko gustatzen zitzaigun. «Oreoak» hitza gaileten enpresa denez letra bat aldatu behar izan genuen eta, kasualidadez, Orio herrian sortutako ideia izan zenez, horrela

Bego Sagardui: «Gure lana ez da itsasoko narkoen atzetik ibiltzea, gu ez baikara polizia»

2019-12-01
Bego Sagardui, Itsasoko Laguntzako kontrolatzaileaBINKE / 2019ko abendua «Gure lana ez da itsasoko narkoen atzetik ibiltzea, gu ez baikara polizia» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Getxoko Galea lurmuturrean izan dugu urteko azken protagonista nagusiarekin hitzordua, Itsasoko Laguntza zerbitzuko dorrean hain zuzen, kontrolatzaile dabilelako bertan galdakoztarra. Eta hau ere, azaroko emakume arbitroaren antzera, historia egin duen emakumea da: esparru honetan kontrolatzaile lanetan ari den lehenengo emakumea izan delako. Itsasoari so harrapatu dugu. BlueHealth proiekturako lanean ibili ziren neurozientzialariek esan berri dute itsasoa begiratzeak zoriontasuna dakarrela. Zu bai zoriontsua beraz! Bai! (barreka) Itsasora begira beti! Txikitatik izan dut itsasoa gustuko, eta

Errefuxiatu turkiarrak: «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu»

2019-11-01
Mustapha eta Oya Ince, errefuxiatu turkiarrak GaldakaonBINKE / 2019ko azaroa «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Mustapha eta Oya Ince familia orain hamar hilabete iritsi zen Galdakaora, Turkiatik ihesi asilo politikoa eskatuta. Bertan bizi gura dute, baina ondo gizarteratzeko herritarrei laguntza eske etorri dira Binkera, bereziki alabak euskara ikas dezan. Euren etxean hartu gaituzte kafearen bueltan. Galdakaoko Boluntarioen Giza Elkarteak (GBGE) bereziki bertako familia behartsuak edo gizarte-bazterkeria sufritzeko arriskuan daudenak laguntzen egiten du lan. Bertakoei. Hemengoei. Baina, zer da bertakoa ala hemengoa izatea? Zenbat denbora egin behar du munduko herritar batek, gure herrian, herrikidetzat hartzeko?

Arantza Gallastegi: «VAR sistemarekin futbola bidezkoagoa egiten da»

2019-11-01
Arantza Gallastegi, futboleko arbitroaBINKE / 2019ko azaroa «VAR sistemarekin futbola bidezkoagoa egiten da» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Besteak errazegi epaitzen ditugu bizitzan, horren beharrik izan barik ere. Baina, batzuentzat, aurrean duena epaitzea beharra da. Lana. Epaileak dira horrek. Ordea, justiziako epaileez gain, badira arin —edo erraz?— epaitzen ditugun beste epaile batzuk: kirol-epaileak. Horietariko batekin batu gara gu, futboleko arbitro batekin. Eta ez edozelango arbitroarekin, historia egin duen batekin baizik. Zelan deitu behar zaitut: Arantza Gallastegi ala Gallastegi Perez? Galdera ona… Ni Arantza Gallastegi Perez naiz, baina epailearen arropa jartzean Gallastegi Perez. Aspaldi epaileei lehen abizenez soilik ezagutzen zitzaien,

Etorkizuna eraikitzeko etorkin

2019-10-18
EtorkinakBINKE / 2019ko urria Etorkizuna eraikitzeko etorkin TESTUAK: Irati Bediaga RementeriaARGAZKIA: Gotzon Almaraz Aniztasuna eta dibertsitatea nabariak diren gizarte batean bizi garela ebidentzia bat da. Gure kaleetan kultur aniztasuna gero eta zabalagoa da, gero eta gehiago dira arrazoi ezberdinak direla medio beraien aberria atzean utzi eta Euskal Herriko txoko ezberdinetan oraina eta etorkizuna eraikitzen hasten direnak. Guk sarriegi gurera etorri diren horien eskaparatea ikusten dugu: etorkin bat. Baina zer du «etorkin» eskaparateak bere ganbaran? Zein beldur? Zein ilusio? Zein istorio? Eta zer kontatzeko? Galdakaon eta Usansolon ere baditugu munduko hainbat txokotatik etorri diren herritarrak. Beraien «etorkin» eskaparatea gainditu eta bakoitzaren

Galdakao Boleibol Taldea: «Boleibolaren osasuna goraka doanaren seinale izan gaitezke»

2019-10-18
Galdakao Boleibol TaldeaBINKE / 2019ko urria «Boleibolaren osasuna goraka doanaren seinale izan gaitezke» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Boleibol Taldea Lehenengo Maila Nazionalera igotzea lortu zuten; eta hori gutxi balitz, oraintsu Euskadiko txapeldunak izatea ere. Sakrifizioaren eta talde-lanaren adierazgarri garbiena dira, mutilen boleibola ikusezin izatetik goi-mailara eramatea lortu dutelarik. Zorionak! Ezer baino lehen: zorionak! Gustura egindakoarekin? Eskerrik asko! Lehen kontaktua izan da lehiaketekin, oraindik aurredenboraldian baigaude. Hala ere, horrelako garaipen batek satisfazio handia ematen du, bai emaitzagatik baita denboraldirako bide onean gaudenaren seinale delako ere. Pasa den denboraldian, zein izan duzue egoerarik gogorrena? Oso ondo hasi genuen denboraldia

Igor Anton: «Harro sentiaraziko gaituen bidegorri bat sortzen saiatuko gara»

2019-10-01
Igor Anton, txirrindulari ohiaBINKE / 2019ko urria «Harro sentiaraziko gaituen bidegorri bat sortzen saiatuko gara» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Bizikleta» berbaren hasierako «bizi» horren pertsonifikazioa da Igor Anton txirrindulari profesional ohia. Biziak bizi du. «Bizi-kleta» bizi du, eta gaur dena bi gurpildun garraiobideagatik da. Maitasuna isurtzen du honen inguruan berba egiten duen bakoitzean. Ordea, edonor harritu dezake buruan zenbat ideia eta ekarpen dituen deskubritzean. Horietako batzuk ezagutzen saiatu da Binke, baita profesional zen garaiko uneak gogora ekartzen ere, hain justu urtebete egin duenean profesionaletik erretiroa hartu zuenetik. Ona izan da profesionaletan Anton, baina are hobea da Galdakaori eskaini

Miren Odriozola: «Amantalak produktu arrunta badirudi ere, berehala kopiatu ziguten»

2019-09-01
Miren Odriozola, diseinatzaileaBINKE / 2019ko iraila «Amantalak produktu arrunta badirudi ere, berehala kopiatu ziguten» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Krisialdiak adimena zorrozten duela esan omen zuen Albert Einstein zientzialari handiak, eta egia da une gogorretatik ikasiz sortzen direla aukera berriak. Aukera horiek, maiz, norberak bilatu behar izaten ditu, agian inork asmatu ez dituen lanbideak sortzeko. Horretan eredu da hilabeteko protagonista, eta bere afizio batetik sortu du bere egungo ofizioa: amantal bereziak sortzea. Amantalak egitetik bizi daitekela uste al zenuen? Bai, noski! Proiektu batean sartzeko ezinbestekoa da honetan sinistea, eta bertatik bizitzea posible izateko aukera ikusten baduzu, bidea errazagoa da.

Otuz: «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen»

2019-07-19
Otuz musika taldeaBINKE / 2019ko uztaila «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Otuz taldea Ibilbidean halabeharrezko etenaldia egin behar izan badute ere, 2014an sortu zuten Otuz rock musika taldea Aitor, Unai, Markel eta Egoitz laukote galdakoztarrak. Egun, ordea, bueltan dira –aldaketak barne, Joseba berriztarrak hartu baitu Markelen lekua– oholtzetara igotzeko gogotsu. Etenalditxo baten ostean, bueltan zarete berriro… Etenaldia behartua izan zen. Abenduan Markelek —bateria ohiak— taldea utzi behar izan zuen atzerrira joateko. Beste hirurok lehenengo momentutik argi geneukan proiektuarekin jarraitu nahi genuela baina ez zen erraza izango Markel ordezkatzea. Azken finean, txikitako lau lagunen artean

Hamabi Futbol Kluba: «Futbola da eragin gehien daukan kirola»

2019-07-01
Hamabi Futbol Klub euskalduna BINKE / 2019ko uztaila «Futbola da eragin gehien daukan kirola» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Futbola da gurean gehien praktikatzen den kirola. Baina hizkuntzari dagokionez, zelan praktikatzen da? Praktikatu, ikusi eta entzun, ia beti gaztelaniaz. Horrekin amaitzeko sortu berri da Bilboko Hamabi Futbol Kluba, eta bertan badira hainbat galdakoztar. Txikitatik jarraitu ohi dugu kirola, dena delakoa ere, eta txikitatik jolastu ere herriko plazan, jolastetik jokatzera igarotzen garen arte. Oharkabean pasatzen dira aisialdian batekin eta bestearekin egiten ditugun orduak, sarritan ohartu gabe jolasten edo jokatzen ari garen bitartean erabiltzen dugun lanerako erremintek zenbaterako garrantzia duten. Lanerako

Javi Arnaiz: «Gaur egun hiri guztiek nahi dute musika jaialdi propioa»

2019-07-01
Javi Arnaiz, promotore musikalaBINKE / 2019ko uztaila «Gaur egun hiri guztiek nahi dute musika jaialdi propioa» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Munduko musika talde handienen kontzertuak eta hauen nazioarteko birak antolatzen egiten du lan Javi Arnaizek. Baina gainera, Espainiako musika jaialdi handienaren sortzaile eta zuzendaria ere bada galdakoztarra, Madrileko Mad Cool-ena. London eta Madrilen artean egiten ditu asteko egunak, baina asteburuetan Galdakaora bueltatzen saiatzen da, eta horietako tarte batean harrapatu dugu munduko musika promotore handienetakoa. Garai honetan, bereziki, musika jaialdi pila daude gure inguruan. Modan daudela esan daiteke? Egia da musika jaialdiak ekitaldi sozial oso garrantzitsuak bilakatu direla. Baina
1 18 19 20 21 22 25

situs togel

situs toto