Volando Boys: «Gure mailara ez dira heltzen Komandolasbu eta Borraskas kuadrilak»

2020-06-18
Volando Boys kuadrila @volandoboys99BINKE / 2020ko ekaina «Gure mailara ez dira heltzen Komandolasbu eta Borraskas kuadrilak» GALDERAK: Antrotarrak kuadrila @antrotarrak Volando Boys? Nora? Gaur Galdakaon, baina batek daki bihar non egongo garen… Uda dator, eta horrekin batera, gure udako gau zoroak. Hala ere, aurten txosnak eta kontzertuak faltan botako ditugu, eta baita festa ondorengo pintxoak ere. Bideo bat ikusi dugu Instagramen: «Los subencionados». Suposatzen da barregarria izan behar dela? Bueno, bideo horrek gure kuadrilako espiritua eta maila ona islatzen du. Bestalde, mota honetako bideo asko ditugu esku artean, eta laster, gure Instagramean izango dituzue ikusgai; edota baliteke gure Tik Tok-ean

Elkarlaguntza Sarea: «Etxebizitzaren arazoa ere lantzen hasi gara orain»

2020-06-18
«Etxebizitzaren arazoa ere lantzen hasi gara orain» Elkarlaguntza Sarea elikadura subiranotasunean oinarrituta egon bada ere, koronabirusaren krisiak beste esparru eta helburu batzuk lantzera eraman du taldea. Horien inguruan hitz egin du Binkek taldeko kideekin. Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea 2017ko amaieran lehenengo pausuak ematen hasi zen taldea da. Geroztik, komunitatearen ikuspegia landu izan dute, eta horretarako, haien proiektua gehienbat elikadura subiranotasunean oinarritu izan dute. Azken aldian, alokairua ordaintzeko arazoak dituzten familia edo norbanakoekin lanean ibili dira. Berrogeialdian zehar telefonoz kudeatzen ziren kasuak, baina egoera aldatu denez, etxebizitzen arazoari aurre egiteko herrian bertan asanbladak sortu dira. Hitzaldi batean esan zenuten «elikadura subirotasunean oinarrituz,

June Oleaga: «Normaltasunera bueltan Euskaraldian parte hartzeko dei zabala egingo dogu»

2020-05-22
June Oleaga Ereño, Euskaraldiako koordinatzaileaBINKE / 2020ko maiatza «Normaltasunera bueltan Euskaraldian parte hartzeko dei zabala egingo dogu» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Bueltan da Euskaraldia, eta aurten luzeagoa, hedatuagoa eta indartsuagoa izango da. Luzeagoa, 15 egunekoa izango delako —azaroaren 20tik abenduaren 4ra—; hedatuagoa, taldeka ere antolatuko delako; eta indartsuagoa, koordinatzaile propioa izango duelako Galdakaoko Euskaraldiak. Euskara «gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan» aldarrikatzen duen ekimenaz hitz egin dugu June Oleagarekin. Arraroa egin zaizu kamera eta grabagailuaren aurrean jarri behar izatea. Bai! (irribarretsu) Beti herrigintzan baina fokoaren atzean ibilitakoa nazelako. Gurasoek txikitatik herriko alkarte ezberdinetan eta kulturgintzan parte hartzen erakutsi eustien. Ganguren

Ainara García: «Ze emakumek ez dau bizi izan matxismo kasuren bat?»

2020-05-21
Ainara García Goitiandia, idazleaBINKE / 2020ko maiatza «Ze emakumek ez dau bizi izan matxismo kasuren bat?» Liburuaren izenburua idazlearen beraren adierazpen batetik dator, eta intentzio horretatik sortu du Ainara García Goitiandiak bere lehenengo liburua: «Cómeme la flor», matxismoa ezagutu eta akatzeko gida egokia. Binkeren Koarentena Artistikoa «jaialdiaren» baitan deskubritu genuen, besteak beste, Ainara García Goitiandia (1978, Zaratamo) Galdakaorekin oso lotuta dagoen idazle berria. Zure lehenengo liburua. Beraz, ezer baino lehen: pozik «erditzearekin»? Oso. Zelango esperientzia ederra literatura zati bat erditzea, benetan. Eta ze hunkigarria jendeak zeozer ikasi dauala ikustea edo kapituluren bategatik hunkituta edo haserre sentitu dala jakitean. Zuzenbidean lizentziatua

Josean Castaño: «Krisi honetan banketxeak soluzioa izatea gura dugu»

2020-05-21
Josean Castaño, banketxe bateko zuzendari ordeaBINKE / 2020ko maiatza «Krisi honetan banketxeak soluzioa izatea gura dugu» Koronabirusaren Osasun Krisiak sortutako krisi ekonomikoa berbagai dugu egunotan. Horregatik, elkarrizketa honetan gure herriko komertzioek sufritzen duten finantza-ikuspuntua batu gura izan dugu. Galdakaoko banketxe bateko zuzendariordea da Josean Castaño (1974, Basauri) eta Osasun Krisi honek krisi ekonomikoa ekarriko duenaren zalantzarik ez dagoenez, berarekin hitz egin gura izan dugu gure merkatari zein langileen egungo finantza-egoeraz.  Ikuspuntu finantziariotik begiratuta, zein da inguruko komertzioen egoera? Enpresa txiki eta ertainen, mikro enpresen zein autonomoen egoera oso makala da egun. Askori aurreko krisialdiko kreditu edo likidezia-maileguetatik irtetzen ari zirenean

Aitziber Bonilla: «Herritarren babesa izatea ezinbestekoa da guretzat»

2020-05-21
Aitziber Bonilla, Dendari Elkarteko presidenteaBINKE / 2020ko maiatza «Herritarren babesa izatea ezinbestekoa da guretzat» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitziber Bonillaren artxiboa Aitziber Bonilla argazkilaria Dendari Elkarteko presidentea da, eta dendak zabaldu dituzten honetan, bizi duten egoeraz hitz egin dugu berarekin. Herriko zerbitzu eta merkatariak berriz martxan. Zelakoa izan da buelta? Buelta oso gogorra, ekonomikoki salmentak ez diralako mugitzen eta Covid19ari aurre egiteko segurtasun neurriak bete behar izateak gure lana asko zailtzen daualako. Sare Sozialetatik dendarien batasun handia somatu da. Beharrezkoa izan duzue elkarri babestea? Bai, momentu latz honetan inoiz baino gehiago alkartuta gauzak lortu ahal dirala konturatu da jende asko.

Trabukotarrak: «Kuadrila handietan saihestezina da izaeren arteko talka»

2020-05-21
Trabukotarrak kuadrila @trabusssBINKE / 2020ko maiatza «Kuadrila handietan saihestezina da izaeren arteko talka» GALDERAK: Dekantuz kuadrila @dekantuz98 Zuen kuadrilaren izena nondik dator? Laburbilduz, gure kuadrilako norbaitek behin erabili zuen «trabuko» hitzetik dator. Agian egunen baten «Boom»-era joateko aukera sortzen bazaigu, han azalduko dizuegu sakonago! (barreka) Zuen ustez, zein da Galdakaoko beste kuadrilengandik desberdintzen zaituen ezaugarririk aipagarriena? Besteengandik desberdintzen gaituena gure ustez, gure kuadrillan dauden izaera desberdinak dira. Hau da, 19 pertsona izanda, izaera oso ezberdinez osatutako kuadrila bat gara eta horrek berezi egiten gaitu —denetarik aurkitu daiteke—. Nor da kuadrilaren Instagram kontua gehien erabiltzen duena? Galdera honen inguruan asko eztabaidatu

Beñat Armentia eta Iñigo Larrea: «Asko gozatu genuen sortzaile berriak ezagutzen»

2020-05-21
Beñat Armentia eta Iñigo Larrea, Koarentena Artistikoko sortzaileakBINKE / 2020ko maiatza «Asko gozatu genuen sortzaile berriak ezagutzen» TESTUA ETA ARGAZKIA: Binke Konfinamenduan hasi eta berehala sortu zen  ekimen ederra gure herrietan, etxeko orduak arintzeko asmoz: Koarentena Artistikoa, Galdakaoko, Usansoloko eta inguruko artistak batu zituen «jaialdia». Binkeren kolaboratzaile dira Iñigo Larrea eta Beñat Armentia, eta konfinamendua arintzeko, itxialdiaren lehenengo 25 egunetan Koarentena Artistikoa antolatu zuten Binkeren bitartez. Horren inguruan aritu gara eurekin. Nondik etorri zitzaizuen ekimena sortzearen ideia? Espainiar estatuan zein Euskal Herriko hainbat txokotan halakoak egiten zeudela ikusi bezain pronto, iruditu zitzaigun herri mailan egiteko aukera egon bazegoela, eta buelta

Kontxi Belandia: «Alaitasunari esker garai txarrak arinago pasatzen dira»

2020-04-27
Galdakaok eman duen euskaltzalerik ezagun eta maitatuena joan zaigu bart gabaz, Kontxi Belandia (1929-2020). Omenaldi eta agur presentzialik egin ezin den garai honetan, Binkek 2016ko urtarrilean egindako elkarrizketa berreskuratu gura izan du, «Amama Kontxiren» eta herriko euskaltzale guztion omenez. Binke aldizkaria sortu eta berari egin genion lehenengo elkarrizketa nagusia; ezin zitekeen beste modu batera izan. Gugan bego, Amama. ELKARRIZKETA: Kontxi Belandia Lekue, amama euskaltzaleaBINKE / 2016ko urtarrila «Alaitasunari esker garai txarrak arinago pasatzen dira» TESTUA ETA ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Galdakaotik ibili ohi den gutxik ez du ezagutuko emakume hau eta berak ere gutxi utziko ditu bere ondotik pasa eta

Maria Eugenia Gortazar: «Niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik»

2020-03-31
Maria Eugenia Gortazar, enpresariaBINKE / 2020ko martxoa «Niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Munduan zenbat harribitxi mota egon daitezkeen badakizu? Lau gutxienez bai: diamanteak, zafiroak, rubiak eta esmeraldak. Erdibitxiak ere badaude, baina esaldi gutxitan ezin denak laburtu, askotxo dira-eta. Baina hori gutxi balitz, harribitxi bakoitzari ematen diozun ebaki edo leuntzearen arabera beste milioika sortuko dituzu. Eta horretan gutxienez 32 urte daramatza hilabeteko protagonista nagusiak, bitxigintzatik ikasten, sortzen eta saltzen, inguruan daukan bitxirik handiena bera denaz ohartu gabe. Hilabete honetan bera jarri gura izan dugu fokoaren erdigunean, emakume enpresari bezala egin duen ibilbidea

Laura Pinto: «Herri feminista izatea da gure helburua»

2020-03-30
Laura Pinto, Udaleko Berdintasunerako teknikariaBINKE / 2020ko martxoa «Herri feminista izatea da gure helburua» TESTUA: Emakume taldeak, talde feministak eta Binke Oraingoan ez da Binke izan elkarrizketa egin duena, Galdakao eta Usansoloko emakume talde zein talde feministak izan direlako atal honetan Udaleko Laura Pinto Berdintasunerako teknikaria elkarrizketatu dutenak, talde bakoitzak galdera bat eginez. Bost urteko ibilbide laburrean denetarikoak izan dira Binkek argitaratutako edukiak emakumeen inguruan: talde guztien ordezkariak batuta sortutako solasaldiaren erreportajea, hauen iritzi artikuluak, talde feministek argitaratutako artikuluak… Zerbait desberdina egiteko asmoz, orain Galdakaoko eta Usansoloko talde feministak eta emakume taldeak izan dira Laura Pinto Udalaren Berdintasunerako teknikaria elkarrizketatu

Laura Moya: «Boluntarioek ukitzen dutena garbitu behar dute ostean»

2020-03-21
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Laura Moya, elikagaien segurtasunerako teknikariaBINKE / 2020ko martxoa «Boluntarioek ukitzen dutena garbitu behar dute ostean» Zein izaten dabil krisi honetan zure lana? Hazia enpresan elikagaien segurtasunean egiten dugu lan. Formazioak, alergeno eta autokontrol planak burutzen ditugu baina baita elikagaien laginak jaso analisiak egiteko ere. Lan horrekin oso lotuta dago sortu den laguntza sareetako boluntarioek egiten duten lana, horregatik Galdakaoko boluntarioei formazioa eta ahokuak ematen nabil. Edonor izan daiteke boluntario? Covid-19 birusa ez duela bermatuta dagoen bitartean
1 16 17 18 19 20 26

situs togel

situs toto