Atzera begira

Emakumeak, birritan ahaztuak

2021-11-26
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko azaroa Emakumeak, birritan ahaztuak TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Andrak Dinamitan beharrean, 1940 inguruan. Maxam S.A.-k itzitako irudia. Kultur adierazpide ugari batu dira egunotan Sormenen, Galdakaoko sorkuntzen plazan, eta euretako bat memoria izan da, emakumeen memoria hain zuzen be. Hitzordua Sormeneren azkenengo egunean izan zan, domeka arrastiz. Agurtzane Yurrebasoren berbetan gerraostearen gogortasuna eta sufrimenduaren barri izan dogu. Bonbardaketetan amaren ahiztea eta lobea hil jakiezan, eta handik gitxira gizona. «Amak beharrera joan behar izan eban, ez egoan besterik». Bildurra gogoratzen dau Agurtzanek, bildurra eta tristurea.  Historia irabazleek idazten dabela jakina da, beti be gizonen historia. Eta

Artzaintzaren ganadurako Kortak

2021-10-24
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2021eko urria Artzaintzaren ganadurako Kortak TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: MCU-PARES-ARCHV-Planos, dibujos desglosados 482 Abeltzaintza funtsezko oinarria izan da Euskal Herrian, esan dezakegu bere jatorria artzaintzaren ekonomiarekin lotuta egon zela Neolitikoaren transhumantziatik, duela 5.000 urte baino gehiagotik. Horri eusten oso zehatzak izan gara, kontserbaziorako espazio eta ordenantzak sortuz. Artikulu honetan korta edo kortabasoei buruz arituko gara, gurean XII. mendetik dokumentatuta dauden eremuei buruz. «Korta», «kortabaso», «uesea», «uesa» edo «usa» izenekin ezagutzen zen Bizkaian zirkuluan mugatutako lur-eremua, behi-aziendaren bazkarako erabiltzen zena. Denboraren poderioz, gure burdingintzarako beharrezkoa zen ikatza egiteko edota zura aprobetxatzeko ere erabili izan ziren. Gipuzkoan «sarobe»

Obusak Galdakaoko zeru ganean

2021-07-16
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko uztaila Obusak Galdakaoko zeru ganean TESTUA: Galdakao Gogora elkarteaARGAZKIA: «Estampas de la guerra» liburutik Joan dan hilean, bagilaren 15ean, 84 urte tropa frankistak Galdakaon sartu zirana. Martiaren 23an, gogoratuko dozuenez hainbat komunikabidetan horren barri emon zanez, eztanda egin bako obusa topatu eben Mercadilloko zubiaren inguruan, eta handik hilabete batera, beste bat, Ganguren mendiaren tontorretik hur. Beste behin be, argi ikusi geinke nazionalen okupazinoa, hain zuzen be, Nafarroako 1. Brigadak, García Valiño teniente koronelaren agindupean egindakoa, ez zala bape baketsua izan.  Estatu kolpearen aldeko El Diario Vasco egunkariak horrela argitaratu eban 1937ko bagilaren 16an: «Fuerzas

Egurbideen garrantzia gurean

2021-06-18
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2021eko ekaina Egurbideen garrantzia gurean TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Herri-lurren inguruan idatzi neban aurreko batean, eta oraingoan egurbideen inguruan berba egitera nator Binkeren bidez. Aurrekoan be esandako moduan —binke.eus webguneko erreportajeen atalean irakurgai dagoz nik argitaratutako atal guztiak—, Galdakaoren sostengu-ekonomiko nagusia bere mendi zuhaizti komunak ziran; herri-lur eta egurbideen artean banatutakoak. Herri-lurrak herriaren beharrizanak asetzeko baliatzen ziran —aurreko kolaborazioan esan legez— eta egurbideak auzokideen etxeen beharrak asetzeko. Egurbideak —«suegurra», «egurças», «usa» edo «uesa» izenez be deitutakoak—, altuerako herri-lurren magaletan egoten ziran eta gorde egiten ziran sueteetako sugarri lez edo etxeetako obretarako. Estanislao J.

Eskolea kuartel bilakatu zanean

2021-02-19
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko otsaila Eskolea kuartel bilakatu zanean TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Kurtzeko eskola, inauguratu barri Kurtzeko eskolek, edo Gandasegikoek, historia bitxia daukie, eta tartean ustebako bat. 1912an inaugurau eben eskolea, eta handik urte batzutara, 1927ko abuztuan berrizendatu zan. Remigio Gandasegiren abizena hartu eban, Valladoliden artzapezpiku zan galdakoztarraren omenez, hain zuzen be. Baina aldaketarik handiena, zalantza barik, hamar urtera etorri zan, eskolak kuartel bihurtu ziranean, eta militarrez bete ziranean ordura arte umeek erabilitako ikasgelak. Gerra sasoian eraikin asko berrerabili ziran, gure eskolakaz egin zan lez. Izan be, Gandasegi EAE-ANV —Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca— alderdiko ANV 4

Herri-lurrak, herriaren sostengu

2020-10-23
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko urria Herri-lurrak, herriaren sostengu TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Erdi Arotik, Galdakao sortzearekin batera, gure ekonomia eta beharrizanen sostengu nagusiak gure mendi komunalak zein baso zuhaiztiak izan dira. Eta horretan, herri-lurrek—«exidoek»— eta egurbideek garrantzia handia izan dute —Legazpiko haranean «Goiburu» izenez ezaguna—. Lehengoak herriaren gastuei aurre egin ahal izateko eta bigarrenak auzokideen etxeen beharrizainei aurre egiteko. Gaur ordea, lehenengoaz berba egingo dizuet, herri-lurrez, eta bestea bertan idatziko dudan hurrengo aldirako. Herri-lurrak —hau da, herriaren lursail komunalak— normalean haritzez beteta egoten ziren, eta hauen adarrak ikatza egiteko saltzen ziren. Bertatik jasotako etekinak herriak zituen

Herria «askatu» ebeneko jaiak

2020-09-28
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko iraila Herria «askatu» ebeneko jaiak TESTUA: Nagore Ferreira Zamalloa eta Kepa Lizarraga SainzARGAZKIAK: Egitaraua Foru Agiritegiarena eta 1937ko bagilaren 16ko irudia, nazionalek ateratakoa herrira sartzean, Espainiako Liburutegikoa Aurtengo Santakurtzetako jaiak ez doguz zati baten ahaztuko. Bagilean jakin genduan bertan behera geratuko zirela, Covid-19-k eragindako egoerea dala eta. 2020a, beraz, jai bakoa izan da. Orain 82 urte, hain zuzen be, beste arrazoi guztiz diferenteekaitik baina, 1938an, nekez ahaztuteko jaiak egin ebezan be.  Galdakao «askatu» eben lehenengo urteurrena zala eta, egun biko ospakizunak antolatzea otu jakon orduko Udalari. Jaiek ospakizun eta ondo pasetako atxakia baino, bestelako

Ermiten inguruko erromeriak eta lehenengo «unibertsitatea»

2020-06-19
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko ekaina Ermiten inguruko erromeriak eta lehenengo «unibertsitatea» TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Aurtengo jai asko barik geldituko garala emoten dau, batzuk izorratu deuskuz daborduko ditxosozko koronabirusak eta Santakurtzak be ospatu ezin izango doguzala konfirmatu deuskue. Lastima bat alaitasuna gustatzen jakunontzako. Dana dala, eta aurten jai barik lotuko garala jakin badakigu be, ataltxo hau jaietan egiten ziran erromeriak aipatzeko baliatu gurako neuke. Edo hobeto esanda, erromeri gehienak gure herrietako ermitekaz bat egiten eben santuegaz lotuta egoazanez, Galdakaon eta Usansolon daukaguzan edo izan genduzan ermitak gogoratzeko aprobetxatu gura dot. Baina gainera, ermitarik zaharrenaren inguruan be

Gure memoriaren jagoleei, agur

2020-05-22
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko maiatza Gure memoriaren jagoleei, agur TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Josefi Gazteluren familia eta Binke Azkenengo asteotan, konfinamendu sasoi ilun honeetan, gure informatzaile kutun bi joan jakuz, Josefi Gaztelu Izkoa eta Kontxi Belandia Lekue. Eta euren belaunaldiko beste hamaika be joan dira hilabeteotan, gure memoria eta historiaren ale txiki baina ezinbestekoak. Egunotan Josefi eta Kontxigaz izandako barriketaldiak gogoratu doguz Galdakao Gogorako kideok, izan be eurei esker aberastu dogu gure herriaren memoria historikoa, eta baita gu geu be. Orain urte batzuk alkarrizketatu genduzan Josefi eta Epi ahiztak, eurak jaiotako etxean bertan, Aperribain. Gerra sasoian 10 urte

Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin

2020-02-20
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko martxoa Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIAK: Edu Madinaren artxiboa Galdakao bidaiari asko izan dituen elizatea da eta izan da. Bilbo eta Donostia batzen zituen errege-bide zaharra igarotzen zen guretik; Urgoititik Arabara bide desberdina hartzen zen, eta Erletxetako bidegurutzetik Txorierri eta kostarekin. Garai hartako gurdi eta zelabereekin bidaiari asko hemendik igarotzeak zaldiak aldatu, jan-edatekoez hornitu edota gaua igarotzeak zekarren. Horregatik Galdakao ondo hornituta zegoen «salmenta etxe» eta tabernekin. Bizkaiko jaurerriek, 1635. urtean, Bisita Orokorra deitu zitzaion ikuskaritza jaso zuten —Galdakaok tartean—, herriko taberna, mesoi, okindegi, errota eta harategiek arau guztiak jarraitzen

Goizean goizetik etorten zan «El lechero»

2020-01-17
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko urtarrila Goizean goizetik etorten zan «El lechero» TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa Egunero, edo ia egunero, goizeko zazpiretan, etorten zan. Goiztiarra zalako hasi ziren «El lechero» (euskeraz «esneduna») geitzen, haren moduan goizean goizetik agertzen zalako. Condor Legioko azterketa edo miaketa abioia zan, seguruenik Heinkel He 46 edo 70 bat izango zan. «El lechero» ikuskapen hegazkinaren beharretako bat erretratu honen modukoak egitea zan; izan be, arerioen tropak non egozan, aterpeen barri jaso, eta azken baten, espioitza lana egitea zan bere helburua. Irudian, ezkerretik eskoira, Plazakoetxe, Tximelarre eta Zugutzu ikusten dira. Abioia Usargoiti