Ertzaintzak Galdakaon identifikatutako arau-hausteak %11 igo ziren 2022an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Eusko Jaurlaritza
Ertzaintzak 1.191 arau-hauste identifikatu zituen pasa den urtean Galdakaon, Eusko Jaurlaritzak ezagutzera emandako datuen arabera. Honek %11ko igoera dakar 2021eko datuekin alderatuta. Albiste honetan batu ditugu arau-hauste ohikoenak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutzera eman ditu Euskal Poliziak 2022an identifikatutako arau-hausteen datuak. Galdakaoren kasuan 1.191 izan ziren guztira Ertzaintzak identifikatutakoak, 2021an baino %10,9 gehiago.
Euskal Poliziaren txostenaren bidez, arau-hausteen tipologia zehaztu dute ere. Galdakaon jabetzaren aurkako delituak izan ziren ohikoenak, 975 identifikatu zituztela guztira Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.
Segurtasun kolektiboaren aurkako delituei dagokienez, %34 igo ziren Galdakaon 2021ko datuekin konparatuz, 50etik 67ra. Alkoholaren, drogen eta abarren eraginpean gidatzeagatik identifikatutakoak aldiz, %27,6 gehiago izan ziren, 29tik 37ra igo zirela.
Lesio delituak dira beste ohikoenetakoak. Guztira 109 identifikatu zituzten Galdakaon Ertzaintzak eta Udaltzaingoak, 2021ean baino %25,3 gehiago.
Txostenak mila biztanleko delinkuentzia-tasa ezagutzera ematen du ere eta Galdakaoren kasuan pasa den urtetik %45,3 igo dela nabarmendu du. Gaur egun kopurua 1.327koa da.