Familia zaintzaileei zuzendutako hiru jarduera eskainiko ditu Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Dreamstime
Galdakaoko Udalak hiru jarduera antolatuko ditu martxora bitarte, Zainduz programaren baitan. Zaintzaileak diren senitartekoei zuzenduta egongo dira eta aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei zuzendutako Zainduz programa jarri zuen martxan Galdakaoko Udalak eta Gabonen ostean berriz ekingo dio honen baitan antolatzen diren jarduerei.
Zehazki, hiru ekintza antolatuko ditu Udalak martxora bitarte eta hemen batu ditugu bakoitzaren xehetasunak:
· Naroa Azurmendi psikologoak zuzendutako laguntza taldeak
Eguaztenetan, urtarrilaren 17tik martxoaren 20ra: 11:00etatik 12:30era, Izarra adinekoen zentroan
Eguenetan, bi astean behin, urtarrilaren 25etik martxoaren 21era: 11:00etatik 12:30etara, Eperlandan
· ‘Mendekotasuna duten pertsonekin egoera zailak maneiatzea’ formakuntza saioa
Otsailak 19 eta 26: 16:30etik 18:00etara, Izarra adinekoen zentroan
· Bakarkako laguntza Naroa Azurmendi psikologoarekin
Zerbitzu hau Gizarte Ekintzan eskainiko da, aurretiazko hitzordua hartuta 94 401 05 45 telefonoan
Jarduera guzti hauek mendekotasuna duten senitartekoen zaintzaileei zuzenduta daude eta aurretik izena eman behar da 94 401 05 45 telefonoan