Galdakao Igeriketa Taldeak 25 domina lortu zituen Gazteen Neguko Bizkaiko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldearen sareetatik
Asteburuan Gazteen Neguko Bizkaiko Txapelketa lehiatu zen Sestaon eta besteak beste, Galdakao Igeriketa Taldeak parte hartu zuen. Taldeak 25 domina lortu zituen eta hemen batu dugu irabazleen zerrenda.
Sestaoko Las Llanas kiroldegiak Gazteen Neguko Bizkaiko Txapelketa hartu zuen asteburuan eta ehundaka kirolari batu ziren hitzorduan. Besteak beste, azkenaldian sasoian dagoen Galdakao Igeriketa Taldeak parte hartu zuen lehiaketan.
Talde galdakoztarrak 25 domina lortu zituen, 17 urrezkoak, 7 zilarrezkoak eta brontzezko bat. Hemen batu dugu irabazle guztien zerrenda:
Urrezkoak
Ariane Guillen, 100 metro tximeleta, 50 metro tximeleta, 100 metro tximeleta eta 200 metro estiloak
Aitana Arenas, 200 metro braza
Nora Vellido, 200 metro braza, 200 metro estiloak eta 50 metro braza
Laia Aurrekoetxea, 100 metro estiloak eta 100 metro braza
Alazne Di Flaviano, 50 metro libre eta 100 metro libre
Ander Damian, 200 metro estiloak eta 400 metro estiloak
Alazne Di Flaviano, Laia Aurrekoetxea, Aitana Arenas eta Ariane Guillen, 4×200 metro libre
Ariane Guillen, Nora Vellido, Alazne Di Flaviano eta Laia Aurrekoetxea, 4×100 metro libre
Laia Aurrekoetxea, Nora Vellido, Ariane Guillen eta Alazne Di Flaviano, 4×100 estiloak
Zilarrezkoak
Ariane Guillen, Laia Aurrekoetxea, Ander Damian y Eneko Gonzalez, 4×100 metro estiloak
Ander Damian, 100 metro mariposa eta 200 metro libre
Alazne Di Flaviano, 50 metro bizkarra eta 100 metro bizkarra
Nora Vellido, 100 metro braza
Laia Aurrekoetxea, 100 metro libre
Brontzezkoak
Laia Aurrekoetxea, 100 metro tximeleta