Galdakaoko EAJren egoitzan pintaketak egin izana salatu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Egi
Galdakaoko EAJk bere egoitzan jasandako erasoa salatu du. Zehazki, «PNV sionismoaren konplize» dela dioen pintaketa jaso dutela salatu dute jeltzaleek eta «betiko koldarrei errespetua» eskatu diete.
Gernika-Palestina ekimenak deituta, dozenaka herritar batu ziren atzo Usansolon eta Galdakaon, «Palestinaren aldeko elkartasuna eta honen aurkako genozidioa salatzeko».
Testuinguru honetan, Galdakaoko EAJk bere egoitzan jasandako erasoa salatu du. Zehazki. «PNV sionismoaren konplize» dela dioen pintaketa jaso dutela salatu dute jeltzaleek eta erasoa gaitzetsi dute.
«Betiko koldarrei errespetua eskatzen diegu beste behin ere. Herri honen alde lan egiten jarraituko dugu, gizartearentzako ekarpen onenak egi bihurtuz!», adierazi du Galdakaoko EAJk sare sozialetatik.