Galdakaoko Musika Banda Da Capok kontzertua eskainiko du Valentzian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Musika Banda Da Capo
Galdakaoko Musika Banda Da Capok ‘Euskadi eta Valentzia arteko hartu-eman musikala’ ekitaldian parte hartuko du zapatuan, uztailak 8. Societat Musical Unió de Pescadores El Cabanyal elkartearekin batera kontzertua eskainiko du Albuixecheko Musika Eskolan.
Euskal kulturak bat egingo du Valentziako tradizioekin zapatuan, uztailak 8, musikaren bitartez. Societat Musical Unió de Pescadores El Cabanyal elkarteak ‘Euskadi eta Valentzia arteko musika topaketa’ antolatuko du.
Hitzordua Albuixecheko Musika Eskolan izango da 12:00etan eta bertan Galdakaoko Musika Banda Da Capok parte hartuko du.
Galdakoztarrak eta valentziarrak batera arituko dira Albuixecheko Musika Eskolan eta kontzertuak eskainiko dituzte, bakoitzaren tradizioak erakutsiz.