INFOGRAFIA | Hauek dira hauteskundeetarako kontuan hartu beharreko datak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EFE
Bihar argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean maiatzaren 28an antolatuko diren foru- eta udal-hauteskundeetarako deialdia. Bozketa eguna heldu bitartean, kontuan hartu beharreko beste data batzuk ere badaude eta infografia honetan batu ditugu.
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Galdakaoko eta Usansoloko herritarrak ere joango dira bozkatzera egun horretan, bakoitzari dagokion eremuan.
Alderdiak hasi dira jada zerrendak eta proposamenak aurkezten eta bihar publikatuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean hauteskundeetarako deialdia. Bozketa maiatzaren 28an izango da baina aurretik kontuan izan beharreko data batzuk daude.
Plataformek esaterako, Binkek jaso zuen moduan, bihartik hilaren 24ra izango dute sinadurak bilatzeko epea. Hautagai-zerrendak maiatzaren 1ean aldarrikatuko dira modu ofizialean.
Bestalde, alderdiek maiatzaren 12an hasi eta 26an bukatuko dute kanpaina eta 27an bozkatu aurreko hausnarketa eguna izango da.
Infografia honetan batu ditugu udal-hauteskundeetarako kontuan hartu beharreko datak: