Ohiko kolaboratzaileak 

«Zer lotzen diogun euskarari», Gotzon Barandiaran

2021-09-23
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2021eko iraila Zer lotzen diogun euskarari Inposatutakoa, derrigorrezkoa, astuna, aspergarria, arautua, zurruna. Hezkuntza arautuan ikasten ari diren gure herrikide askok euskararen erabilerari zein euskarazko kultur ekoizpenen kontsumoari buruzko azterketa eta inkesta berrienetan errepikatzen dituzten adjektiboak ditugu. Noiz eta Euskal Herriko osoko era guztietako auzitegietatik euskararen aurkako oldarraldia pairatzen ari garen sasoiotan. Zubiren bat erori zaigu, hariren bat moztu digute, katebegiren bat herdoiltzen utzi dugu. Laster beteko da urtea Irene Arraratsek Ez gara euskaldun jaiotzen, egin egiten gara hitzaldian esandako hauetatik: «Guretzat euskaraz ikasten duen edonor euskaldun bilakatzen da, eta berdin zaizkigu zirkustantziak». Bat nator Arraratsen baieztapenarekin

«Ahoz ahoko argazkiak», Nerea Urgoiti

2021-07-16
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2021eko uztaila Ahoz ahoko argazkiak Argazkirik ez badau ez zara egon eta publikau ezean ez dozu kontau» esaten du lagun batek, eta holantxe da, bai. Gaur egun, sare sozialen eta errealitatearen artean sortu dugun marra hain da mehea ikusezin bezain beldurgarri bihurtzen hasi dela. Argazki zahar bat ikusten dugunean ez dugu argazkia ikusten, momentua baizik, izan «klik» hark izoztutako soinu bat, usain bat, barre bat, besarkada bat edota oinaze bat. Baina hori momentuko protagonistek baino ez dute ikusten: argazkiaren errealitatea, eskeletoa eta mamia. Besteok azala baino ez dugu ikusiko, eta sarritan distortsionatua.  Aitaren familian ez daukagu

«Tourmalet galdakoztarra», Joanes Urkixo

2021-07-16
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2021eko uztaila Tourmalet galdakoztarra Zabalean jaio edo hazitakook, garai batean, Galdakaora goitik behera so egiten genuen, artean zabaluneak zeuden garaian. Handik goitik ikusita, dena zen txikerragoa eta horrek halako nagusitasun ustea ematen zigun gu txikerroi. Gu goragokoak izanda, geu baino goragorik ere bazegoela jakitun geunden. Baita, zein handiagoa zaren ere beti handiago bat izango dela. Eta guretzat, adin hartan, herriko handiena, erraldoia, kolosoa, Elexalde zen, Tourmalet galdakoztarra. Elexaldera joatea abentura zen: oinez eginez gero mendirako irtenaldi baten neurria hartzen zuen; bizikletaz ere joango ginen batzuetan, Sagardui galdakoztarra ginelako olgetan, ordea kanposantuaren parean lehertu eta oinez jarraitu

«Euskara eta estatuak», Aitzol Altuna

2021-06-17
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2021eko ekaina Euskara eta estatuak Euskaldunok, gure burua herri txiki bat bezala ikusten dugu beti. Baina, euskaldunok, gure Estatua sortu genuen Erromatar Inperioa V. mendean jaustean, eta 1.000 urtez, amaigabeko borroka batean, mantendu. Baskonia deitu zen, gero, IX. mendeaz geroztik, Nafarroa izango dena. Estatu hori, inperialistek, hainbat zatitan puskatu zuten, eta Estatu ezberdinetan gelditu ginen euskaldunak bananduta, gaur arte.  Bi hizkuntza dauden lekuan, beti, konkista, jazarpena eta inposizioa daukagu, ez baitago berez bi hizkuntza dauzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara. Hizkuntzak ez dira berez desagertzen, inperialistek desagerrarazten dituzte. Gure hizkuntza, espainol eta frantsesen Estatuaren

«Ura, gure altxorrik ederrena», Estibaliz Apellaniz

2021-06-17
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2021eko ekaina Ura, gure altxorrik ederrena Gure Lurra, espaziotik ikusita, «planeta urdina» dela diogu, azaleraren %70 baino gehiago urez estalita daukalako. Hala ere, Lurreko itsasoak ez dira oso sakonak eta, horregatik, ura uste baino ondasun urriagoa da. Denok dakigu ura oinarri-oinarrizko gaia dugula aurrera egiteko, mundu berriak arakatzeko, garapena lortzeko eta bizirauteko. Urik gabe ezin izango ginateke bizi, urak lantzen baitu herriaren izakera; baina, arazoa da, egunetik egunera ur edangarri gutxiago daukagula eskura. Badirudi, ur zikinetako irabazietan murgilduta bizi garela, horrek ondorio galgarririk ekarriko ez duelakoan; baina urak, egiak bezala, beti bideginen jarraitu behar du: «mila

«Eskerrak bideari», Julen Gabiria

2021-05-20
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2021eko maiatza Eskerrak bideari Aurten ikusi dudan kontzerturik onena Ibil Bedi talde nafarrak eman zuen apirilaren 18an, Larrabetzun. Talentu izugarriko gazteak dira: duela bi urte aho zabalik utzi bagintuzten estreinako diskoarekin, oraintsu atera duten bigarrenak are ageriago utzi du zelako maila musikala eta sentsibilitate fina duten. Baina, zuzeneko hartan, beste dohain bat ere azaleratu zuten: egundoko esker ona gertatzen ari zaien guztiarekiko. Kontzertuaren une batean, adibidez, eskatu zuten eskua altxatzeko egun hura baino lehen taldea ezagutzen ez zutenek. Ba ez zuen inork altxatu, eta musikariak elkarri begira geratu ziren, orduan konturatu balira bezala bi urteko

«Korrikarik ez, baina ibilbidea bai», Irati Bediaga

2021-04-16
NeuretikIrati Bediaga Rementeria BINKE / 2021eko apirila Korrikarik ez, baina ibilbidea bai Aurten ez dugu hasiera batean martxorako iragarrita zegoen Korrikarik ospatu. Egia da euskarak kaleak, bizitza eta mugimendua behar dituela gizarte diglosiko honi buelta emateko. Baina aurten ere Covid-aren ondoriozko debekuetatik harago, badaukagu egin beharreko ibilbidea: inkontzientziatik kontzientziara, hortik ekintzetara eta helmuga: erabilera ohitura bihurtzea.  Beldurtuta dagoen euskaldun berri hori animatuko nuke lotsak alde batera uztera, erortzera eta zutuntzen ikastera. Euskara ez da kristalezko diamante delikatua, egunerokotasunean bidean lupetzarekin zikintzea zilegi den makulua baizik. Euskaltegira lanean eskatzen dioten EGA titulua ateratzera soilik doan horri esango nioke gure hizkuntza ez

«Ramon Kuku», Jose Inazio Basterretxea

2021-04-16
Erretratuak Jose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2021eko apirila Ramon Kuku Kukua barrundatu dot mizpira gainean. Udabarriagaz batera azaltzen da adaburuan, eta udagaz batera desagertzen. Behin etorrita, bere bideari ekiten deutso harek. Eta itxura batean, iazko marka hobetzeko bidean dabil aurton; martingala ederrak ekarri ditu-eta txertoaren kontura. Agintariak eta herritarrak zein bere zorriari begira, gehienak burua galduta. Matrakalaria da kukua; eta itzela, bazterrak nahasten. Erramuetan kuku, Sanpedroetan mutu… baina, iazko kukuaren eskutik etorri zana ez da joango aurtengo Sanpedrotan. Egoera eskasotan, Ramon Kuku, txapeldun: atzo, lagunen arteko hartuemonak eteteko baino ez dauela balio musukoak; harainegun, bera adinez nagusia dala eta berari

«Zergatik egiten dute oilarrek kukurruku?», Antton Irusta

2021-03-18
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2021eko martxoa Zergatik egiten dute oilarrek kukurruku? Konturatu zarete oilarrak eguzkia irtetean esnatzen direla eta ilargiak sudurra ateratzen duenean lokartzen direla? Jakin nahi duzue zergatik gertatzen den hori? Duela urte asko zeruan hiru anaia bizi ziren: eguzkia, ilargia eta Kukurruku oilarra. Egun batean eguzkia lanera joan zen eta ilargia eta Kukurruku bakarrik gelditu ziren. Gaua etortzean ilargiak agindu zion Kukurrukuri abereak ekar zitzala ukuilura, baina Kukurrukuk egun osoan lanean jardun zuenez, ezetz esan zion. Ilargia erabat suminduta, bere neba gandorretik heldu eta lurrera jaurti eta zeruko erresumatik kanporatu zuen. Eguzkiak, lanetik heldutakoan, ez zuen Kukurruku anaia

«Euskararen langile autonomoen alde», Gotzon Barandiaran

2021-03-18
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2021eko martxoa Euskararen langile autonomoen alde Euskal Herrian euskaraz argitaratzen duen idazle batek 24.000 liburu saldu beharko lituzke urtero soldata duin bat jasotzeko. Zenbatekoa da zuentzat soldata duina? Atera kontuak. Zenbat liburu saltzen ote ditu gurean gehien saltzen duenak? Zantzoa utziko dizuet: 1.000 ale saltzea emaitza itzela da. Hiru milioi inguruko gure herrian 1.100.000 ei gara kultur edukiak euskaraz jasotzeko gai. Zergatik ote da orduan ameskeria 24.000 liburu saltzea? Argitaletxeetatik jasotzen ditugun egile eskubideen bataz bestekoa aintzat hartuta, idazleok saltzen den liburu bakoitzeko 2€ jasotzen ditugu. Euskal Herrian euskaraz argitaratzen dugun idazleotatik sano gutxi dira literatura

«Faltan botatzekoak faltan botatzen ez ditugunak», Nerea Urgoiti

2021-02-17
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2021eko otsaila Faltan botatzekoak faltan botatzen ez ditugunak Badator laster martxoa berriro. Urtebete dagoeneko, urtebete pandemia batek gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik. Hankaz gora edo buruz behera, ez dakit. Azken egunotan entzuna dugu, etengabe, urtebete pasa ondoren berdin gaudela, ez atzera ez aurrera. Eta kokoteraino gaude, kokoteraino. Asko, Aitziber Garmendia bezala, «kalerako modukoak» gara, etxe zuloan ito egiten garen horietakoak, ito. Faltan botatzen ditugu besarkadak, musukorik gabeko irribarreak eta mugarik gabeko irekialdi perimetralak. Faltan poteoak, herri bazkariak, kontzertuak, jai herrikoiak, bidaiak, asteburu pasak zein kuadrila afariak. Faltan talde kirolak, taldea mugarik gabeko unitate bezala ulertzen

«Eta guretzat, zer?», Joanes Urkixo

2021-02-17
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2021eko otsaila Eta guretzat, zer? Pasa den mendeko 60ko hamarkadaren amaieran, Euskal Herrian kulturaren pizkunde handia bizi izan genuen. Artean, Francoren erregimena bere gorenean zegoen eta Euskal Herritik sor litekeen edozein adierazpen zigortua zuen, bereziki euskal kulturari eta hizkuntzari lotuta zeudenak. Giro hartan, 1969 urteko Galdakaoko jaietan bi gauza adierazgarri jazo ziren: lehena, Regio zinema aretoa jendez gainezka eta kantari haiek guztiak, Estitxu eta Ez Dok Amairuko kideak —Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Iriondo…— entzutearen lilura. Bigarrena, jendetza baten aurrean egindako karrozen desfilea non, euskal gai ezberdinen artean, batek Galdakaoko ikastola irudikatzen baitzuen, etxetxo
1 4 5 6 7 8

situs togel

situs toto