Ohiko kolaboratzaileak 

«Ikasi», Julen Gabiria

2020-06-19
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2020ko ekaina Ikasi Azken hiru hilabeteotan bizi izan dugun egoeran, atentzioa eman dit ikusteak gizarteak zelako ziurtasuna eta konfiantza duen bere buruarengan. Zehazki, deigarria egin zait zenbat aldiz entzun dugun gizarte gisa zerbait ikasiko dugula —hortik ondorioztatzen da, beraz, kolektibo erraldoi baina bateratua garela—. Nik konfiantza handiagoa dut gizakiarengan, banaka edo talde txikietan hartuta, gizartearengan baino. Askoz ere lehenago jarriko nuke eskua sutan gutako bakoitzak bai ikasi duela zerbait, eta pertsona batzuei zerbaitetan hobetzeko ere balioko ziela honek. Esate baterako, baldin eta beste olderen bat baletor, sinisten dut kolektibo txikiek jakingo luketela ikasitakoa baliatzen: edozein

«Gotorlekua infernu bilakatzen denean», Yayone Altuna

2020-06-19
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2020ko ekaina Gotorlekua infernu bilakatzen denean Ekaitz berdina bai, baina ontzi desberdinetan ari gara honi aurre egiten. Konfinamendua osasun publikoa babesteko neurria da, baina pertsonengan duen eragina ez da neutroa izan, ez behintzat genero-ikuspegitik.  «Etxean geratu» lelopean ezarritako osasun-estrategiak, ahaztu egiten du etxea ez dela beti leku segurua neska eta emakumeentzat; izan ere, emakume askok 24 orduz bizi behar izan dute erasotzailearekin, euste lana eta bizirauteko estrategia berriak garatuz eta gainera, hau guztia, bakardade-sentimendu izugarriarekin; adineko emakumeen kasuan, zaurgarritasuna bikoitza da: gizarte matxista batean heziak eta sozializatuak —senarrarekiko obedientzia eta menpekotasuna gailenduz—, norbere osasunari buruzko pertzepzio

«Reset botoia», Jose Inazio Basterretxea

2020-05-22
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2020ko maiatza Reset botoia Upoko tontorra… pago gazteen hosto biziak alde batera, Gorbeiako Gurutzearen distira bestera, eta haizea firin-faran itsasoaren bila. Sei lagun zirkuluan jarrita, aparte samar. Nork bere ogitartekoa. Nork bere ur-botila. Garbitasuna,… Ikusi mendizaleak… Serioa izan da larrialdia gutako bakoitzarentzat. Eta danon hobe beharrez onartu dogu sufrikarioa. Bildurrak, obedientziak eta autokontrolak gidatu dabez herritar gehienon urratsak udabarri korapilo honetan. Serioa izan da larrialdia gizartean. Maila politiko, sanitario eta sozialean, indartsu eskobatu dira hainbat eskubide, aginte hiper-zentralizatuaren izenean. Ezelako beharrizan barik, soldaduak atara deuskuez kaleetara eta plazetara. Lantegiak eta ikastegiak dar-dar batean dagoz.

«Norbere zirrikituak ezagutzen», Irati Bediaga

2020-05-22
NeuretikIrati Bediaga RementeriaBINKE / 2020ko maiatza Norbere zirrikituak ezagutzen Aitorrek atzerrira bidaiatzen du ahal duen guztietan beste kultura batzuen egarriz. Baina ez da inoiz Ipar Euskal Herrian egon. Pastoral eta Maskaradak entzunak ere ez zaizkio egiten.  Ainhoak 14 urte ditu eta bikotekidea du. Ezagutzen du mutilaren zakila nolakoa den eta koitoa praktikatzea zer den. Baina inoiz ez du denbora pasa bere aluari begira, inoiz ez dio bere klitorisari igurtzirik egin. Gorkak psikologiako karrera ohorezko matrikulekin amaituko du. Psikoanalisia, konduktibismoa, kongnitibismoa… denetan sakondu du. Baina oraindik ez daki antzematen zergatik sentitzen den arnasa hartu ezinik, paparra itxita eta negar gurarekin azterketa

«Galdakaoko euskal kulturgileen ekarpenaz», Gotzon Barandiaran

2020-03-20
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2020ko martxoa Galdakaoko euskal kulturgileen ekarpenaz Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu egin dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur kritikaren ekarpenak sakabanatu dira, eta abar. Testuinguru berri horrek modu berezi batean eragin du euskal kultur sorkuntzaren transmisioan, are ahulagoak direlako kultur egiturak eta kultur esparruak euskararentzat. Gaur eta hemen, euskal kulturgintzaren erronka nagusia euskaldunak euren kulturara ekartzea da. Gaur eta hemen euskal kulturgintzaren berariazko erronka kulturzaleak sortzea da: sortzaileak izango diren zaleak

«Maratoi berbaren esangura bitxia», Antton Irusta

2020-03-20
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2020ko martxoa Maratoi berbaren esangura bitxia Autu-mautuan gatoz, irakurle, kontu kontari. Goazen, bada, joanean-joanean. Jakin gura duzu nondik datorren maratoi hitza? Ahor, horra hor. Orain dela 2.500 urte persiarrek armada handi bat osatu zuten eta Maratoneko lautadarantz abiatu ziren. Atenas eta Grezia osoa menperatzeko asmoz.Horregatik, Atenas hiriko zaharrak bildu egin ziren: —Aurre egin behar diegu persiarrei. Bestela, gure zahar eta emakumeek su emango diote gure Atenasi. Persia eta Atenasko armadak Maratoneko lautadan lehiatu ziren. Atesnatar soldadu bakoitzeko bederatzi persiar zeuden. Hala ere, Atenaskoek persiarrak azpiratzea lortu zuten. Persiarrek ihes egin zutenean, Miltziades greziar buruzagiak Filipidesi deitu

«Hitzen zaintza, mingain azkar gutxiago», Nerea Urgoiti

2020-02-21
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2020ko otsaila Hitzen zaintza, mingain azkar gutxiago Hitzak. Hizkuntza baten perlak. Komunikatzeko, hitzak. Idazteko eta irakurtzeko, hitzak. Maitatzeko, sentitzeko, bizitzeko, hitzak. Adierazteko, hitzak. Nortasuna eraikitzeko, hitzak. Aldarrikatzeko, hitzak. Inklusiorako, hitzak. Askatasunerako, hitzak. Baina, min emateko ere, hitzak. Aurrekoan agiri formal bat betetzerakoan hara perla: «Gutxitasun batengatik diru-laguntzarik jasotzen al duzu?». Gutxitasun?!! Ulertu ezinik, orriari buelta eman eta erderaz irakurri behar izan nuen: «Discapacidad». Bai-bai, ez larritu, berriro irakurri, «gutxitasun», nik ere hainbatetan egin behar izan nuen. Hiztegiaren erabilera nazkagarria, itzulpena lotsagarria. Txalotzekoa. Aniztasun funtzionala errealitate natural bat den bitartean, gutxitasun handia nabari da gizartean. Gutxitasuna zaintzan,

«Urte haietan», Joanes Urkixo

2020-02-21
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2020ko otsaila Urte haietan Zabaleako urte haietan, txikerretan, txakurkume bat izan nuen. Gorbeiako elurretatik etorri zen, artile kizkurrezko pilota jaio berri bat baino ez, tarte labur batean nire mundu txikia konpartitzera, zein, garai hartan, etxe osteko zelai sarrietan hedatzen baitzen gehien bat. Erresuma basa hartan burua belar artetik nekez agertzen nuelarik, ni bai umemokoa, bizitzaren aurreneko mirariak ikasi nituen: marigorringoen hegaldi artetsua, mahats basatuen zapore mingotsa, udako sargori isilaren hotsak. Batzuetan, arrastian, etxeko atarian jartzen ginen merienda jatera, Zuri txakurra ogi eta txokolateari so, ni berriz talaia hartatik antzeman zitekeen ikuspegiaz gozatzen: hara Zamakoa bere inurrien

«Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera!», Estibaliz Apellaniz

2020-01-17
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2020ko urtarrila Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera! Aspaldion sarri-sarri entzuten da komunikabideetan «planeta salbatu beharrean gaudela» eta antzeko esaldi arduratsuak. Ai, kokoloak! Salbatzekotan ere, geu gara geure burua salbatu beharko dugunak. Lur planeta, Eguzki Sistema osatzen duten beste gorputz planetarioekin batera orain 4.570 milioi urte eratu zen. Harrezkero gertaera ugari jasan ditu, ohiko aldaketa txikiak zein eraldaketa ikaragarriak. Izatez, Lurraren historia luzea lantzen duen antzerkian, planeta bera «eszenatokia» besterik ez da izan, «aktoreak» izaki bizidunok izan gara, eta agertokia aldatzeko ahalmen izugarria izan dugu. Denboran zeharreko aldaketa horien aurrean «aktore» batzuek, egoera berrira

«Galdakaokoak ziren auzoak», Aitzol Altuna

2020-01-17
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2020ko urtarrila Galdakaokoak ziren auzoak Nafarroako lur zati hau 1200. urtean konkistatu eta gero, Bizkaiko Jauna zen Didako V.a Lopitz Haro gaztelarrak, Galdakaori Artxanda eta Arbolantxako ia lur guztiak kendu zizkion Gudubikolandara arte, 1300. urtean sortu berria zuen Bilbo hiribilduari emateko, ordura arte Begoñako portu txiki eta ziztrin bat. Konkistak eta horrelako erabakiek, Bando Gerren hastapenak dira Bizkaian. Etxebarrin, 1508. urtean San Esteban parrokia eraiki zen, Galdakaotik banatzeko prozesua hasiz. Bertako Legizamon, Arbolantxa eta Etxebarri handiki familiek, zer esan handia izango zuten horretan, ordurako euren oin-etxeak Bilbora jaitsiak baitzuten, Bilbo hiribilduko lehen familia inportanteenak bihurtuz. Bedia
1 6 7 8

situs togel

situs toto