Herritarren iritziak 

«Zur eta lur geratu gara», Jon Kresporen senideak

2022-03-07
IritziaJon Kresporen senide eta lagunakBINKE / 2022ko martxoa Zur eta lur geratu gara TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Kresporen senide eta lagunak Eraman egin dute. Zergatik? Jon gurekin zegoen, egunerokoa familiarekin eta lagunekin partekatzen zuen, egunero lan egiten zuen gure Udalak gizarteratzera bideratutako lanpostu batean, horretarako ezarritako baldintza guztiak errespetatuz. Normaltasuna nagusitzen ari zen, eta agerian uzten zuen gutxi falta zela atzean uzteko iragan gogorra gugandik urrun eta salbuespenezko bizi-baldintzetan. Baina progresio hori, bide hori, urrutitik moztu da. Jon Kreporen euskal presoaren senide eta lagunak gara. Bere garaian 25 urteko kartzela-zigorra jaso zuen, eta dagoeneko 20 urte eman ditu estatuko hainbat

«Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua», Ane Legarreta

2022-03-07
IritziaAne Legarreta MendezBINKE / 2022ko martxoa Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua Eta lan egitea, dudarik gabe. Martxoaren 8a gure egutegietan egun adierazgarria da ESAS sarearentzat eta ez bakarrik egun hau ospatu eta gure eskubideak aldarrikatzera kaleetara aterako garelako. Urte bete igaro da proiektua ezagutzera eman genuenetik, Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak aurrera darrai eta eskuartean ditugu jarduera anitz. Getxoko Muxikebarri aretoan MMusika Zikloa. Martxoaren 5ean eskaini genuen gure lehenengo kontzertua hainbat euskal emakume konpositoreren obrak estreinatuz: Zuriñe F. Gerenabarrena, Eva Ugalde, Inge Conde, Uxue Rincón. Hurrengo kontzertuak apirilak 9 eta maiatzak 15 izango dira. Apirilean Ahaire Eho zeharkako txirula emakumezko

«Nire familiak egunero bizi du gerra», Andrii Kovalchuk

2022-03-06
IritziaAndrii KovalchukBINKE / 2022ko martxoa Nire familiak egunero bizi du gerraren izugarrikeria Galdakaotik idazten dut, nire etxeak ematen didan segurtasunetik eta nire herrialdean, Ukrainan, gertatzen ari den egoerak eragiten didan tentsio eta urduritasunetik; bertan, nire familiak eta lagunek egunero bizi dute gerraren izugarrikeria. Errusiako presidenteak norbere buruei «errepublika popularrak» izendatutako Donetsk eta Luhansk aitortu zituela iragarri ondoren, lehen ezinezkoa zirudiena gauzatzen hasi zen: otsailaren 24ko gauean gerra piztu zen Europako kontinentean. Eta une horretan amesgaizto bat hasi zen, amaierarik ez duela dirudiena. Inbasioa hasi zen fronteetako bat —iparraldekoa— nire familia bizi den herrixkatik kilometro gutxira dago: Pataliivka. Lehen orduak, zalantzaz

«Agur eta ohore, Iñaki», Kepa Urrutikoetxea

2022-02-22
IritziaKepa Urrutikoetxea ArrietaBINKE / 2022ko otsaila Agur eta ohore, Iñaki Adiskide Pilota Elkarteko kide garrantzitsu bezain historikoa izan da urte luzez Iñaki Ibargarai galdakoztarra, domekan bertan zendu zena. Bere omenez berba hauek idatzi gura izan ditu Binkeren bidez Kepa Urrutikoetxea lagunak. Gugan bego, Iñaki. Hil adi, alaba aite» dio A. Oihenarten errefrauetako batek: Hil zaitez eta alabatuko zaituzte. Eta halan izan da, eta ez. Ikusi zaitut omenaldi batzuetan, baina ez merezitako guztietan. Lerro hauek adibideko. Gerizpe luzea utzi duzu herriko pilotan eta kulturan. Zenbat lan, zenbat ordu eman dituzun, eta gehienetan isilpean, agertu barik: hau egin beharko litzateke, honela egin,

«Arkitektura gerturatzen», Peio Urrutikoetxea

2022-02-21
IritziaPeio Urrutikoetxea LopezBINKE / 2022ko otsaila Arkitektura gerturatzen Gaur egun, arkitektura gizarteak urrundu eta ahaztu duen kontzeptu bat dela pentsatu dut azkenaldian; honen inguruko interesa murrizten doalarik, eta agian, jendeak zer den azaltzen jakin ez dakielarik. Lagun bati galdetu nion aurrekoan, ea zer ote zen arkitektura. Ez zuen zehaztasunez erantzuten jakin. Egia esan, kontatu beharrekoa zintzotasunez kontatzeko, orain gutxi arte, nik ere ez nukeela jakingo onartu behar dizuet. Arkitekturarekin dudan lehenengo oroitzapena, argi daukat ordea. Gogoan dut nire herriko lorategirako sarrera. Eskailera hura zeinu berezi bat bezala irudikatzen dut, atseden mundu baten sarrera. Brisa arina, barandaren hotza, inguruko landareen usaina…

«Erantzunaren ardura», Gotzon Barandiaran

2022-02-21
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2022ko otsaila Erantzunaren ardura Euskararen langile autonomook sortu dugun Lanartea intersindikal berriaren bilera batera gindoazen lagun musikaria eta biok. Halako batean, urtea hasi denetik milaka euskal herritar kalera aterarazi dituzten mobilizazioak hartu genituen berbagai. Kalera atera gara, besteak beste, pentsio duinen alde, osasungintza eta hezkuntza publikoaren alde, Covid-19 pasaportearen aurka, burgesiaren diktaduraren kontra, Espainian onartu duten lan-erreformaren aurka. Milaka. Laguna kexu zen, ostera, urtea hasiz geroztik euskararen eta ondorioz euskal hiztunon eskubideon aurkako horrenbeste eraso gertatu arren, ehundaka baino ez garela izan kalean asaldatu garenak. Estatu Frantziarrak Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako irakasleak zigortu ditu brebeta

«Txinatik dator tearen kondaira», Antton Irusta

2022-02-21
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2022ko otsaila Txinatik dator tearen kondaira Gustuko duzu tea, Binkekide? Txinako kondaira duzu ondorengoa.  Antzina, Hodei Zuri printzesa bizi zen Txinan. Luzaro egoten zen Hodei Zuri enperadorearen lorategian paseatzen, eta gogoko zuen loto-loreen eta te-zuhaixken artean ibiltzea. Udako egun batean, Hodei Zuri lorategi ederrean zihoala, konturatu gabe, haizemailea putzura erori eta ur-azalean gelditu zitzaion. Haizemailea hartzeko makurtu zenean, bere irudia ikusi zuen, putzuko ur garbietan, islaturik. Eta bere islaren alboan, bizar zuridun agure baten irudia ere ikusi zuen. — Putzuko jeinua naiz—, esan zion agureak. Hodei Zuri, guztiz lotsaturik eta izuturik, korrika urrundu zen putzutik, haizemailea

«Arean»

2022-02-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2022ko otsaila Arean» berba zaharra dogu. Jatorriz, «handik» esan gura dau, baina Gorbeialdean, «apur bat» zentzuaz darabilgu baiezkorako, eta ezezkorako «arean bez (be ez)».  «Apur» berbeak erabilera ugari dauka, esaterako: «Ogi apurrak edo birrinak; ur apur bat; denpora apur bat; lo apur bat; behar apur bat; apurka-apurka;» etab. baiezkoan eta «apur bapez (bat be ez)» ezezkoan. «Apurtu» aditza be hortik dator, apurrak egin, birrinduz, erdibituz, laurkinduz edo sastuz. Diminutiboan be erabiltzen dogu, esaterako: «Apurtxu bat, apurtxu baten, apurtxu baterako», etab. «pitin edo piti bat» baliokideagaz batera. Euskera batuaren etorreragaz, beste sinonimo batek daragoio nagusitzen eta hauxe

«Zein da gure maitasun eredua?» Momoak taldea

2022-02-14
IritziaMomoak Talde FeministaBINKE / 2022ko otsaila Zein da gure maitasun eredua? Otsailak 14 dugu berriro eskuartean, bonboi eta lorak erregalatzeko eguna, maite zaitut esateko unea eta batez ere maitasuna ospatzeko eguna. Baina, zer maitasun mota ospatzen dugu? Zein da gure maitasun eredua? Gaurko egunean mendez mende gizarteak eraikitako maitasun ereduak bultzatu, goraipatu eta ospatzen dira. Netflixen berriz ere izango ditugu ikusgai maitasun idealeko pelikulak, non mota danetako trabak medio, bi maitaleek euren maitasun istorio perfektua loratzea lortzen duten. Berriz ere bihotz gorriz jantziko dira sistema kapitalista eraikitzen duten enpresa handiak: El Corte Ingles, Zara eta Primark, besteak beste; berbertan dugun

«Bizia salbatu didatenei», Txaro Fernandez

2022-02-08
IritziaTxaro FernándezBINKE / 2022ko otsaila Bizia salbatu didatenei Oraindik oso ahul badago ere, Txaro Fernandez usansolotarrak hitz hauek idatzi gura izan ditu Binkeren bitartez, Covid-ak jota ZIUtik irten berri dagoela, Galdakao-Usansolo Ospitaleko langileei eskerrak emateko: «Mila esker urteak betetzeko bigarren data bat emateagatik». Lerro batzuk ez dira nahikoa Galdakao-Usansolo Ospitalean bizia salbatu didatenei eskerrak emateko. Aspalditik biriketako gaixotasun interstizial batek jota, Covid-a hartzeak ez zuen ezer onik iragartzen, eta pronostikoak bete egin ziren. Gaixotu eta egun batzuetara ospitalera eraman behar izan ninduten. Egunetik egunera okerrera nindoan, eta astebetean Zainketa Intentsiboen Unitatean amaitu nuen, nigatik borrokatu eta aurrera egiteko aukera eman

«Amorrutik haratago», Sabin Arce

2022-01-24
IritziaSabin Arce GonzálezBINKE / 2022ko urtarrila Amorrutik haratago Badira hilak berriak amorruz hartzen ditudala. Edozein egunkari edo telebista saioren aurrean bekainak iluntzen zaizkit munduaren itxura ikusita. Lan mundua gero eta krudelago eta eskubideak gero eta hertsiago. Kaka zaharra. Etorkizuna bezain goibel daukat aurpegia. Beste eraso matxista bat, beste behin Infojobs eta Idealista begira, beste etxegabetze bat, beste kamera bat zentroan, berriro argindarraren prezioa gora, beste langile erail bat, beste kriminalizazio kanpaina bat, gasolinaren beste gorakada bat, beste lagun langabe bat, beste promes antzu bat, berriro errealitate temati eta nazkante berdina. Baina ez dezatela arbolek basoa ezkutatu; guzti honek kapital metaketari

«35 ordu», Asier Intxaurbe

2022-01-24
IritziaAsier Intxaurbe GorostizaBINKE / 2022ko urtarrila 35 ordu Testuinguruaren arabera izango da zerbait handia edo txikia: 35 orduko lanaldiak edo 35 orduko mendi ibilaldiak, esaterako, ordu kopuru handiak dira. Baina 35 orduz astean zehar lan egitera ohituta gaude, eta azterketa garaian astean zehar 40 ordu ikasten egotera. Ez da aldiz gauza bera gertatzen irakasgai guztien kasuan. Ordu asko eskaintzen zaie, adibidez, matematikei, ez ordea Gorputz Hezkuntzari. Aurreko egunean entzun nion estatuko ministerioko arduradunari, proposatutako dekretu berriarekin Gorputz Hezkuntzako ordu kopuruak berriz murrizteko asmoa dutela. Urte osoan soilik 35 ordu, edo, beste modu baten esanda, astean soilik ordu eta erdi. Gaur
1 9 10 11 12 13 30

situs togel

situs toto