Herritarren iritziak 

«Plateruena eta Gestamp», Gotzon Barandiaran

2020-10-23
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2020ko urria Plateruena eta Gestamp Berbaro euskara elkartekoek duela ia 20 urte aurkeztu zioten Durangoko Udalari Plateruenaren egitasmoa. Aurkezteagaz batera, udala herritarron zerbitzurako erakundea denez, babes publikoa ere eskatu zioten udal-gobernuaren ardura zuen alderdi politikoari. Ekimen pribatua zela eta egiteko baina udalarengandik laguntza askorik ez itxaroteko erantzun zieten. Ia 20 urtean errepikatu duten erantzuna. Alderdi berekoek zortzi milioi euro eman zizkioten egoitza nagusia Madrilen duen Gestampi, lantegiak zarratu, langile guztiak kaleratu eta Euskal Herritik alde egingo duen multinazionalari, zeinak ziurrenik ez duen txakur txikirik itzuliko. Hizkuntza, Kultura eta Herria ardatz, zutabe, iparrorratz eta helburu izan ditu

«Nola zabaldu zen garia Euskal Herrian?», Antton Irusta

2020-10-23
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2020ko urria Nola zabaldu zen garia Euskal Herrian? Autu-mautu polita dakargu orain, irakurle, Martintxoren ipuina. Gogoratzen al zara nor zen Martintxo? Amamak sarritan aipatzen zigun, baparri-biparri, Martintxo mutikoaren pasadizoa. Antzina, Muskizko kobazulo batean, basajaunak bizi omen ziren. Han, inguruko mendi gainetako lurrak erabilita, sekulako garitzak biltzen omen zituzten. Beheko lurretan, kristauak bizi omen ziren, eta, oraindik ez omen zuten garirik ereiten, hazirik ez zeukaten-eta. Behin, Martintxo, abarka handiago batzuk jantzita joan omen zen Muskizko kobara, eta, hango gari pilak ikusirik, saltoka zeinek salto handiagoa eman apustu egin zuen basajaunekin. Basajaunak, beren aldetik, erraz saltatu omen ziren.

«Ez gaude erotuta», Naiara Pinedo

2020-10-21
IritziaNaiara Pinedo ParrillaBINKE / 2020ko urria Ez gaude erotuta Espainiar estatuan, 16 urtetik gorako emakumeen %57 izan da ukitzeen, begirada lizunen edo «stalking»-en biktima. Danok dakigu datu hori oso labur geratzen dena. Apustu egingo nuke emakumeon osotasuna sentitu dela inoiz deseroso kaletik joanda: etxera bueltan lagunei bidalitako mezutxoa, gizonez betetako ilara edo talde baten aurretik pasatu beharra, objektu baten gisara sentitzea… Baina, zer gertatzen da datuetan ageri ez den beste %43arekin? Ez dut euren erantzuna zalantzan jarriko, baina bai motiboa. Gizarte patriarkal batean, esleitutako genero-roletan, mendeetako kultura matxistan edo maitasunaren idealizazioan hazteak hain salda lodia egiten du, ezinezko egiten digula

«Diziplina kontzeptua»

2020-10-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko urria Betibe, diziplina beharrezkoa dogu gizakion bizibiderako. Diziplina kontzeptua, guk euskaldunok, «hezi» berbagaz adierazten dogu, pertsonentzat zein animalientzat. Hezi barik dagoanari, hezibakoa, esaten deutsagu. Hezita egoteak horixe eskatzen dau: diziplina. Berba hau, latinetik hartu dogu. Latinez «disco» aditzak, ikasi, esan gura dau euskeraz. Hortik latinez «discipulus», ikasle, euskeraz. Ikaste bide horretarako, hor daukagu latineko «discipulina», «disciplina» gazteleraz eta diziplina, mailegua, euskeraz. Jatorriz, diziplina, latigo-tresna bat zan, hau da, asta bati deutsala kordelezko edo uhalezko tira bat edo gehiago lotuta, gure txibitaren antzera. Tresna horren helburua zera zan, abereak eta zoritxarrez, garai batean, pertsonak be latigazuz

«Kapaz kapako iragazkietan zirrikituak», Nerea Urgoiti

2020-09-28
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2020ko iraila Kapaz kapako iragazkietan zirrikituak Maskarak, musukoak, bozalak. Azkenaldi honetako protagonistak, udako bidai lagunak. Bizi estilo berri bateko normaltasun ikurrak. Batzuk etxeko edozein bazterretan ezkutatzen dira, poltsiko guztien goxotasun epelean, motxila guztietako zirrikitu ilunetan. Beste batzuk ate parean geratzen dira dantzan, paseoan ateratzeko irrikan. Badaude itsasoan bainatu direnak ere, bainu jantzien ahanztura patriketan. Ikusten dira kotxeetako atzerako ispiluetan zintzilik, kaleetan zaindari, baita besoetan modako apaingarri. Ordu mugatuko bizi itxaropen horretan zenbat bizipen eta abentura. Zenbat sekretu maskaren zimurretan barrena idatzita, edo itsatsita. Eman gabeko musuak, pentsamendu debekatuak, garrasi isilak. Begiradarekin irribarre egiteko momentua omen da

«Bisera buruan», Joanes Urkixo

2020-09-28
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2020ko iraila Bisera buruan Umetako argazkiak ikuskatzen ditudan aldiro beti irudi berak ematen dit atentzioa. Sei urte inguru ditut eta bertan irmo agertzen naiz, eskopeta bati sendo eusten, partisanoen zaindari baten antzera eta aurpegiera gupidagabea erakusten. Gaur, berriz, eta aurrenekoz, argazkian janzten dudan txapelari erreparatu diot, eta inguruko argazkietan janzten dudan biseradun txapelari ere bai. Ez dut lehenengoaren oroitzapenik, biserarena ordea bai, eta hori gogoratzean, ez bedi inor harritu, kultur kolonialismoak uste baino sano arinago harrapatu gintuela konturatu naiz. Munduan asko legez, garai hartan Coca Colak zurgintza lantegi bat zeukan Zabalean, gure etxe inguruan. Hantxe egiten

«Aisia baino gehiago», Jon Fraile

2020-09-28
IritziaJon Fraile CastañosBINKE / 2020ko iraila Aisia baino gehiago Brasiletik Filipinetara, Leshoto eta Iranetik pasata, zinemak hainbeste mendetan isilarazita egon diren guzti horiei ahotsa emateko aukera izan du. Mugak gainditzeko kapazitatea, ezezaguna den horretara iristeko aukera eskaintzen digu. Zazpigarren arte honek gure zentzumenak zorroztu eta sentitzen erakusten digu, gure emozioekin esperimentatzera. Amets egiten erakusten digu. Errealitateak eta fantasiak bat egiten duten lekurik bada; kondaira, mito eta historia uztartzen den lekurik bada, hori zinema da. Publizitateak, kontsumoaren irudiek eta simulazioak fagozitatutako mundu batean, errealitatera berriz konektatzeko beharra dago, oinarrietara bueltatzekoa, bizitzaren gauza txiki horiek baloratu eta gure gorputza bibrarazi egiten duten

«Doministiku»

2020-09-28
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko iraila Ezbeharrak gitxien petsetan dogunean agertzen jakuz gure bizitzan eta aurre egiten ahalegintzen gara ahal dogun neurrian. Oraingoan, Covid-19 dalakoak, akordatzakoan harrapatu gaitu eta moduz harrapatu be mundu guztian zehar. Ez da lehenengo pandemia, eta, adituek esaten deuskuenez azkenengoa be ez. Adi eta zuhur ba guztiok, bizia bat baino ez dogu-eta. Historian zehar, era askotako pandemiak egon dira eta euskaldunok, horren testigantza adierazten deuskun esamolde bat gorde dogu, hauxe: «Doministiku». Esamolde hau latinetik hartu dogu. Hasiera batean, eleizgizonen jakulatoria edo otoizlabur hau «Dominus cum te» izan zan, «Jauna zugaz» euskeraz. Geroagora, erabileraren porasuz, silaba-metetesi bidez,

«Apaltasunez burua makurtu beharra», Estibaliz Apellaniz

2020-07-20
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2020ko uztaila Apaltasunez burua makurtu beharra Gaur egun, gure Lurreko izaki bizidun guztien artean, gizakiok beste bat gehiago baino ez gara; baina, Bizitzaren Historian geu gara, ezbairik gabe, Lurreko ekosistema guztietan aldaketarik handienak eragin ditugunak; eta erasoon eraginez, bizigiroen arteko oreka garbia ere hondatzeko zorian jarri dugu, berton bizi diren beste espezieen iraunkortasuna arriskuan jartzeraino. Eboluzioan zehar gure espezieak lortu dituen gaitasunak apartak izan dira eta bereiztu egiten gaituzte beste espezieetatik. Gorabide horretan, harrotasunez puzturik, beste izaki bizidun guztien gainetik ikusten dugu gure burua. Adibide gisa bi aipamen: azken hamarkadetako aurrerapen teknologikoei loturiko bizimoduaren ondorioz, itsasoak

«Galdakanoko zazpi ospitaleak», Aitzol Altuna

2020-07-20
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2020ko uztaila Galdakanoko zazpi ospitaleak Denok ezagutzen dugu Labea auzoko Galdakanoko ospitalea, 1984an jendeari zabaldua. Baina hori ez da gure herriko lehena ez bakarra izan. Ramón Iturrizak, 1793. urtean, Galdakanori buruz esan zuen: «Komuniozko 800 pertsona ditu, hiru burdinola, sei errota, harategia, ospitalea…». Galdakanoko lehen eliza eta Batzar tokia, Ganguren mendian zegoen, Santamañen. Bertan ere, Galdakanoko lehen ospitalea zegoen, Kostaldeko Done Jakue Bidea egiten zuten erromesentzat. Ospitale hauek, erietxe eta aterpe baten lanak egiten zituzten. Baina, erromesentzako ospitalea, Elexaldeko Andra Marira jaitsi zen, XII. mendearen azkenean Nafarroako Gortetik etorritako Galdakanoko Antsok eraikia, erromes berriak bertatik igarotzen

«Gazteon txip aldaketa», Iñigo Larrea

2020-07-17
IritziaIñigo Larrea LabarrietaBINKE / 2020ko uztaila Gazteon txip aldaketa Azkenengo urtean Galdakaoko gazteen artean aldaketa bat gertatu da. Gure jarrerak hobera egin du neurri handi batean eta gaur egun daukagun jokabideaz harro egon beharko ginatekeela uste dut. Kuadrillen artean arnasten den giroa ederra da, eta guztien artean daukagun konfiantzak harreman onak sortzen laguntzen digu. Hori dela eta, tabernetan ikus daitekeen paisaia ezin hobea da. Bestalde, kuadrillen arteko harreman ona oso mesedegarria izan daiteke guretzat eta azken boladan egoera horretaz baliatzen ari garela ematen du. Duela gutxitik talde berriak sortzen joan dira; hala nola, Bagabiz, Momoak, Zizpa… eta horiei esker badirudi

«Labea»

2020-07-14
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko uztaila Gure baserrietan, labea, sano garrantzitsua izan da, gari eta arto errariak labean onduteko zein beste menester batzuetarako, esaterako, labigerra egiteko, gaztaina enbor gazteak beratu ondoren labean berotu eta zumitzak aterateko baita sukaldaritzarako be. Labeak, batzuetan etxe inguruan egoten ziran, baina gehienetan etxeari deutsala. Labesua astero egiten zan. Labea ondo berotu behar izaten zan, ote-egur edo beste egur batzuk erreaz. Labe-ahoa zuritzen hasten zanean, txingerrak bazterretara eroaten ziran, arto-ogiak zein erre eta ipizki bategaz erdigunea garbitu. Labesuaren aurretik, gari zein arto urunagaz orea egiten zan legamina nahastuz erraria jagi edo fermentatzeko. Jagi biko orea zan
1 15 16 17 18 19 30

situs togel

situs toto