Naiara Pinedo Parrilla
BINKE / 2020ko urria

Ez gaude erotuta

Espainiar estatuan, 16 urtetik gorako emakumeen %57 izan da ukitzeen, begirada lizunen edo «stalking»-en biktima.

Danok dakigu datu hori oso labur geratzen dena. Apustu egingo nuke emakumeon osotasuna sentitu dela inoiz deseroso kaletik joanda: etxera bueltan lagunei bidalitako mezutxoa, gizonez betetako ilara edo talde baten aurretik pasatu beharra, objektu baten gisara sentitzea…

Baina, zer gertatzen da datuetan ageri ez den beste %43arekin? Ez dut euren erantzuna zalantzan jarriko, baina bai motiboa. Gizarte patriarkal batean, esleitutako genero-roletan, mendeetako kultura matxistan edo maitasunaren idealizazioan hazteak hain salda lodia egiten du, ezinezko egiten digula batzuetan jarrera matxista horiek identifikatzea. Gainera horrek desikastea dakar, ezarritakoari aurre egitea, dena zalantzan jartzea…

Eta horri aurre egiteko prest dauden emakumeen aurrean, gizon askoren erreakzioa da matxismo hori ukatzea, gutxitzea edo gu erotzat hartzea. Zer egin behar dute orain gure egoera onartzen duten gizonek?

Ba, zure bizitzeko modua biztanleriaren erdiari eskubideak ukatzearen aurrean isilik egotea bada, zure bizitzeko modua ez da zuzena.