Herritarren iritziak 

«Linoa gurean»

2017-07-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko uztaila Gaur, edozein dendatan erosi geinkez linozko soinekoak. Gurean be, ezagutu izan dogu linoaren kultura, linaza, linazasoro toponimo eta abizenak bitarteko. Linoa, udagoieneko San Lino inguruan ereiten zan gurean eta behin San Juanetatik lasterrera ebagi. Lino-landaretik lino-harirako bidea luzea zan. Behin lino heldua ebagi ezkero, ondo sikatzen zan eguzkitan. Hazia garandu eta gero, lino-bedar sikua, ur putzu baten sartzen zan ondo beratuteko. Jarraian barriro sikatu ondo eta jo-jo-jo egiten zan hariak aterateko. Linoa jo-jo ostean, ezpatatu egiten zan eta azalak apartatu hariari. Behin horra ezkero, kardatu egiten zan linoa eta gero fin-fin irun gorueta bidez.

«Arratoiak herrian», Jon Uribarri

2017-07-21
Jon Uribarri AtutxaBINKE / 2017ko uztaila Arratoiak herrian Txikiak dira —edo ez—, lau hankakoak eta hortz zorrotzak dituzte. Arratoiek lur azpian dute bizilekua eta estoldetatik edo erreka bazterretan ibiltzen dira. Ur isurien artean dabiltzan bitartean, jendeak ez ditu ikusten eta ez dute arazorik eragiten baina lur mugimendu bat gertatzen danean —eraikin bat suntsitu edo obraren bat egin— arratoiek ihes egiten dute parke, kale edo etxebizitzetara. Arratoia hiri inguruneei lotutako animalia da, eta herritar bakoitzeko batez beste gutxienez bi arratoi daudela kalkulatzen da. Gainera, hiri eta etxebizitzetan hainbat kalte material eragiten dituzte. Ugaltze tasa handia dute eta izurri horren kontrako borroka

«Bozkatuko dut», Kepa Apellaniz

2017-07-21
Kepa Apellaniz ValleBINKE / 2017ko uztaila Bozkatuko dut Azaroaren 5ean, Galdakon aukera izango dugu bozkatzeko. Ez da bozka arrunt bat gehiago izango, lehenengoz Euskal Herriaren etorkizunari buruz gure erabakia gauzatzeko aukera izango dugulako. Egun horretan, ni ere kalera irtengo naiz eta erabaki honetan parte hartuko dut. Bozkatuko dut, erabakitzeko eskubidea gurea delako, herritar guztiena, eta eskubide demokratikoa denez, askatasun osoz nire bozka emango dut. Bozkatuko dut, guri dagokigulako gure etorkizunari buruz erabakitzea, eta erabaki horretan bakoitzak nahi duena bozka dezakeelako, aldeko zein kontrako. Bozkatuko dut, gurea den eskubide hori gauzatu eta aukera berdina bermatzen duen egoera berri baten alde egingo

«Bagil zein ekain»

2017-06-16
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko ekaina Udabarria itxi eta uda hasten dan hilabetea, bagil zein ekain izenez ezagutzen dogu. Gure hilabeteen izen bakoitzak bere jatorria dauka. Kasu batzuetan ortzi edo zerua izan da kontuan eta beste batzuetan hil horretako uzta. Ekain dala-eta, eguzkira jo dogu. Iparraldean, eguzkiari, ekhi esaten jako eta ekhi+gain>ekain bilakatu da. Eguzkiaren kokapenagaz dauka zerikusia, latineko solstitium>solstizio legez, hau da, udaren hasierako egun-argiagaz. Bagil dala-eta, uztarora jo dogu eta baba+(h)il>bagil bilakatu da. Hil honetan babak batzen dira. Gure babak, babazabalak dira, behar eta gura izan ezkero, berdetan euren zerukatik garandurik, lapikoan egosi eta jateko, eta gainetikoak sikatu

«Emaginak», Jasone de Dios

2017-06-16
Jasone De Dios IdigorasBINKE / 2017ko ekaina Emaginak Emaginoi, hainbat izenekin ezagutzen gaituzte hizkuntza ezberdinetan: comadrona, gazteleraz, midwife ingelesez; hebamme alemanez…Niri gehien gustatzen zaidana sage-femme da, frantsesez emakume jakintsua esan nahi duena. Pasa den maiatzaren 5ean Emaginaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen ofizio honetan ari garen guztiok. Baina, zer dakite herritarrek guri buruz, edota gure betebeharrei buruz? Nik neuk, orain dela bi urte ezingo nukeen galdera hori zehaztasunez erantzun. Gehienbat haurdunaldi, erditze eta erditze-osteko garaiarekin erlazionatzen gaituzte, baina emaginok emakumearen bizitza osoan zehar egoten gara presente, une zoriontsuetan, baita hain politak ez diren beste hainbat egoeratan. Emakumearen euskarri izatea da gure

«Salatu aurretik», Eulogio Milikua

2017-06-16
Eulogio Milikua MendozaBINKE / 2017ko ekaina Duela urte pare bat inguru, Eusko Jaurlaritzak Berria egunkariari murriztutako diru laguntzak salatzeko eskaera heldu zitzaidan. Aurreneko momentuan salaketarekin bat egin nuen baina «senak» itxaroteko esan zidan. Berria egunkaria komunikazio alorreko beste negozio bat den ikuspegitik, zer nolako faborea egiten diogu erakunde publikoen diru-laguntzen menpekotasuna defendatzean? Ez litzateke egokiagoa izango bezero, bazkide edo harpideduna egitea ekonomikoki negozio bideragarria izateko? Zein da euskarari ematen diogun balioa? Sentimentala bakarrik? Duela hilabete batzuk, Binken, Galdakaoko biztanleriaren %65ak euskara jakin edo eta ulertzen duela aipatzen zen eta horietatik %11k euskara darabilela beraien egunerokotasunean. Nolako eragin ekonomikoa izango luke

«Maiatz-loreak eta erleak»

2017-05-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko maiatza Maiatz edo lorail aldean erleak ikusten dira lorerik lore. Erlea eta gizakia beti egon dira alkarren ondoan; batetik, eztiagaitik eta bestetik argizariagaitik. Erlearen inguruan esaera asko gorde da, esaterako: “erle joanak eztirik ez”; “ erleak eztia eta ezpia”; “ maiatz hotz, ez hauts ez bihotz”. Erlauntza, lehenago, etxe edo eta inguruan kokatzen zan eta gehienetan gaztaina-enbor harroetan. Erlearen garrantzia dala-eta, aiko zer gertatzen zan etxeko nagusia hilten zan egunean. Etxagunaren alarguna edo eta etxaguntzarako izendatua, erlauntzara joaten zan parte emoten. Hiru golpe emoten eutsazan erlatokiari eta esan: Erletxuok, erletxuok, eizue argizaria, nagusia hil da

«80 urteko amesgaiztoa», Eunate Barroeta

2017-05-19
Eunate Barroeta VelascoBINKE / 2017ko maiatza 80 urteko amesgaiztoa Goiz haretan ez neban ohetik altzetako asmorik. Baina amak esnatu eta izebaren ortura laguntzera joan behar nebala agindu eustan. Sarritan joaten nintzan, gure izeba zaharraren ortura. Berak, bakarrik, ezin baeutson ortuko lanei aurre egin. Zabalean bizi ginan gu eta izebak Zugutzu aldean eukan ortua. Kalera jeitsi eta Juan Bautista Uriarte kaletik behera abiatu nintzan. Beheraka nindoala, Plazakoetxera heltzean, sirena hotsak entzun ziran. Jendea urduritzen hasia egoan eta inguruan gengozan guztiok Plazakoetxeko babeslekura joan ginan korrika. Ez ginan guztiak sartzen eta askok kanpoan geratu behar izan eben. Zulotik begira, heldu ez zan

«20. Korrika, zorionak!», Janire Egaña

2017-05-19
Janire Egaña ZelaiaBINKE / 2017ko maiatza 20. Korrika, zorionak! Bizitza honetan ezer garrantzitsua bada, egindakoari, gertatutakoari, jasotakoari esker ona adieraztea da. Egunak pasatu diren arren, eta Korrika olatua baretu bada ere, horixe da barru-barrutik 20. edizio hau osatzen ibili zarien guztioi zor eta emon gura dotsueguna AEKren partez. «BATZUK» baino, «ASKO» izan zarie. Euskarak hori eta gehiago ere merezi dau; Aurrerantzean ere, indar eta bultzada horregaz segidu dagigun, euskaraz bizitzeko mundu honek mundu asko batzen dauz-eta, inor baztertu barik, endemas. Zer esanik ez, eskerrik asko Galdakao eta Usansolo herriei: kilometroak erositakoei; Usansoloko Korrika Kulturala osatu zenduenoi; Torrezabaleko Korrika ikuskizuna aurrera

«Bariku zein ostiral»

2017-04-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko apirila Euskal astearen bosgarren eguna era batera baino gehiagotara adierazten da Euskal Herrian. Euskera batuan « ostiral» nagusitu da eta bere esangura « ortzi=zerua eta irar=ilargi» berba konposatutik dator. « Bariku» berba, bizkaieraren eremuan darabilgu zabalen eta Gipuzkoako bizkaieran, Oñati aldean-eta, « egubakoitz». Gure «bariku» berbaren nondik norakoa interesgarria da. Bere jatorria « abari ba(ga)ko» eguna da,» bariaku>bariku», hau da, barau eguna. Barau eta bijilia gordetzearen ohitura, eleiza katolikoaren agindu bat izan zan. Baraua, gitxiago jatea zan eta bijilia okela gorririk jan ez egitea. Hori dala-eta, eleiza katolikoak urte guztiko barikuetarako jarri eban bijilia-eguna. Baina,

«Mikel Azanzari», Iñaki Ibargarai

2017-04-21
Iñaki Ibargarai AranaBINKE / 2017ko apirila Mikel Azanzari Gogoratzen haz, Mikel, lehenengoz 90. hamarkadan batu ginala. Orduan Luis Beroiz handiak eta biok Eguzkibegiko umeak entrenatzen ginduazan eta hi, orduan bere, Txutxi Uribegaz, oingo alkatearen aitagaz, kirol-arduraduna hintzan. Zenbat behar ume bihurri hareek hara eta hona eroaten eta hi enpadu hareetan dana koordinatzen ze nik beti ezagutu haut zer edo ha antolatzen, halanda ze, ostean BIEn sartu hintzan. Gerora Adiskideko batzan sartu eta bertan gengozala Zearrak eta Karmelo Ariznabarretak jokatu juezan partidak antolatu ginduazan Ibilaldia Galdakaora etorri zanean. Baina kirola heuk egitea bere gustuko heuan. Akordako haz Adiskidek helduentzat antolatzen ebazan

«Euskaldun igelak», Marifeli Ugarte

2017-04-21
Marifeli Ugarte ZubiateBINKE / 2017ko apirila Euskaldunok, esan beharrik ez dago, hil edo biziko egoeran egonik, ezinbesteko dogu menderatzen gaituen izaera eta jokabidea ondo ezagutzea. Batzuetan, pertsonok, bizitzako beste esparruetan be, gure burua engainatzeko joera izaten dogu, giza izaera islatzen dauan elezahar honek adierazten dauan moduan: Eskorpioi batek igel bati bere bizkar gainean erreka bat zeharkatzeko laguntza eskatzen dio. Igelak hasieran laguntza ukatzen dio. Beldur zen, bidean eskorpioiak ziztatuko ote zuen. Baina azken honek zin egiten dio igelari, inolaz ere ez duela horrelakorik egingo. Gainera, esaten dio, «azken batean, biok hilko ginateke hori egingo banu». Igelak, argudio hori entzunda, onartu

situs togel

situs toto