N-634 errepidea itxi dute Galdakao parean kamioi batek eta auto batek istripua izan ostean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Suhiltzaileak
Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute N-634 errepidean Galdakao parean Bilboko noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan eta trafikoa Boroako sarbidetik ari dira bideratzen.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute N-634 errepidean Galdakao parean Bilboko noranzkoan. Istripua 7:10 aldera izan da eta honen ondorioz errepidea itxi behar izan dute bi norazkoetan. n
Autoaren gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da eta ospitalean dago. Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura, baita Ertzaintza eta Osasun Zerbitzua ere.
Informazio gehiago jakitean istripuaren xehetasun gehiago emango ditugu.