BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Galdakao eta Bilbo arteko bidegorria eskatzeko martxaren ikasturteko azkena, bihar

      2025-06-27
      0
    • Santakurtzetako pregoilari izateko zortzi hautagaiak aurkeztu dituzte

      2025-06-26
      0
    • GBGEk Valentziako uholdeetan egindako lana aitortu du Eusko Jaurlaritzak

      2025-06-26
      0
    • Osakidetzaren «utzikeriak» Usansoloko ospitaleko larrialdietako krisia areagotu duela salatu du LABek

      2025-06-26
      0
    • Ane Gurtubai galdakoztarra, Euskadiko sprint triatloi txapelduna

      2025-06-25
      0
    • Maximo Moreno parkea eta Ibaizabal ibaiaren ingurua berreskuratzea eskatu dio PSE-EEk Udalari

      2025-06-25
      0
    • Zinegoak jaialdiko zazpi film ikusgai izango dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-25
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

Binke
2025-03-24
668
0

Unai Sanchez, Athletic Clubeko jokalaria
BINKE / 2025eko martxoa

«Kirolak lagun berri asko egiteko aukera eskaini dit»

· Unai Sanchez Mencía
1995, Galdakao

Eguzkibegi Ikastolan egin zituen ikasketak DBH 2. mailara arte eta ondoren Formakuntza Profesionala ikasi zuen Otxarkoagan. Lanbideko hirugarren kurtso profesionala egiten ari da gaur egun eta bitartean hainbat kirol praktikatzen du. Euskadiko Duatloi Inklusiboko txapeldun izan zen bera anaia Enekorekin batera eta futbolean jokatzen du Astrabuduako Futbol Taldean eta Athletic Clubekin Genuine ligan.

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai

Igeriketan, futbolean, arraunean, pianoa jotzen, mendi irteeretan… mila saltsatan murgilduta dago Unai Sanchez galdakoztarra. Down sindromearekin jaio zen baina horrek ez dizkio oztopoak gainditu eta kirolaz eta beste hainbat jardueraz gozatzeko gogoak kendu. Gaur egun Astrabuduako Futbol Taldean jokatzen du, eta aldi berean Athletic Clubekin Genuine ligan. Zurigorriekin asteartetan entrenatzen du Lezaman eta saioetako batean egoteko aukera izan du BINKEk. Han Unai eta bere anaia Enekorekin hitz egin dugu, besteak beste, talde zurigorrian egotearen esperientziaz eta praktikatzen dituen beste kiroletaz. 

Noiz hasi zinen futbolean? Modu jarrai batean duela hiru urte hasi nintzen Astrabuduako Futbol Taldean. Horren aurretik beste kirol batzuk probatu nituen, hockeya esaterako, baina Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioak areto futbolean aritzeko talde bat sortzeko aukera eman zuenean honetan izena eman nuen. Beti jolastu dut futbolera Galdakaon, lagunekin, nire anaiarekin… eta orain bi talde uztartzen ditut: Astrabuduakoa eta Athletic Club Genuine.

Nola sortu zen Athleticen jokatzeko aukera? Bost edo sei talde daude Bizkaia mailan adimen-desgaitasuna duten gazteekin jokatzen dutenak, Astrabuduakoa barne, eta hauetan parte hartzen dutenei Athletic Cluben Genuine taldean jokatzeko aukera eskaintzen zaie. Talde bakoitzeko bost edo sei jokalarik parte hartu dezake denboraldi bakoitzean talde zurigorrian eta aurten Astrabuduako Futbol Taldetik nik izan dut aukera hau, beste lagun batzuekin batera.  Hasieran dudak nituen, Athleticekin asteartetan entrenatzen delako eta nik egun horretan igeriketa nuelako. Baina behin Lezamara heltzean, duda horiek guztiz ezabatu ziren. Athleticen jokatzeko aukera izatea izugarria da niretzat. 

Zelan joan dira Genuine ligan orain arte jokatutako partidak? Genuine ligak lau fase ditu eta taldearen erdia, 16 jokalari, joaten da bakoitzera. Nik adibidez Tarragonan antolatu zen lehen fasean parte hartzeko aukera izan nuen eta niretzat oso esperientzia polita izan zen. Lagunekin bidaiatzea, beste taldeetako jokalariak ezagutzea… Hirugarrenera ere bidaiatuko dut, maiatzean Burgosen antolatuko dena. Gogo handiekin nago. 

Lezaman entrenatzen duzue, berezia izango da zuentzat, ezta? Noski. Niri betidanik gustatu zait Athleticen partidak ikustera joatea, mutilenak zein neskenak, eta haiek entrenatzen duten instalazio berdinetan egoteko aukera izatea oso berezia da guretzat. Athleticeko jokalaria izatea ametsa da niretzat eta oso harro nago. 

Sarritan ikusten dituzue lehen taldeetako jokalariak? Athleticek Garatuz programa jarri zuen martxan eta honen baitan klubaren beste taldeetako jokalariekin entrenatzen dugu batzutan, esperientziak elkarbanatzeko helburuz. Programa honetan lehen taldeetako jokalariek parte hartzen dute ere eta batzutan haien bisitak jasotzen ditugu entrenamenduetan. Yuri Berchiche eta emakumeen taldeko jokalariak etorri dira adibidez. 

Jende berri asko ezagutu duzu proiektu honi esker? Bai! Hasieran lotsa pixka batekin sartu nintzen taldean. Pasa den denboralditik oraingora ez gara berri asko sartu Athleticen Genuine taldean eta hasieran horrek apur bat lotsatu ninduen. Hala ere, nire Astrabuduako lagun batzuekin batera heldu nintzen Lezamara eta horrek egokitzapena nahiko erraztu zuen. Orain oso pozik nago taldean eta lagun asko ditut. 

Athleticez gain, Astrabuduako Futbol Taldean ere aritzen zara. Nola uztartzen dituzu biak? Entrenamendu egun ezberdinak daude talde bietan, beraz, ez dago arazorik zentzu horretan. Gainera, Athleticek parte hartzen duen Genuine liga lau asteburutan baino ez da jokatzen, beraz, Astrabuduakoarekin jokatzeko aukera ematen dit honek. Oso pozik nago bietan.

Beste kirolen bat praktikatzen ere ikusi zaitugu, ezta? Bai, igeriketa egiten dut eta mendi irteeretan ere parte hartzen dut, gutxi gora behera hilabetean behin. Bestalde, arraunean ere aritzen naiz larunbatetan Bilboko beteranoekin eta haiekin batera Oriora joan nintzen duela aste batzuk, 80 trainerako desfilean parte hartzera. Ikaragarria izan zen hainbeste jende nirekin batera ikustea, trainera guztiak han ikustea. 

Zure anaia Enekorekin batera Galdakaon antolatu zen Euskadiko Duatloi Inklusiboko Txapelketa irabazi zenuen. Nolako esperientzia izan zen zuretzat? Nire anaia Enekorekin batera joaten naiz korrika egitera eta Galdakaon antolatu zen Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukera izan nuen. Oso emozionantea izan zen biontzat eta familia osoarentzat. 

Zer da kirolak ematen dizun onena? Athleticen gertatzen den moduan, kirolak jende berri asko ezagutzeko aukera eman dit. Lagun asko ditut futbolean, igeriketan eta beste jardueretan. Gainera, niretzat oso garrantzitsua da errutina bat sortzea eta etengabe mugitzen egotea eta kirola oso aproposa da horretarako. 

Denbora askorik ez duzu izango besterik egiteko baina, kirolaz gain, beste zaletasunen bat duzu? Bai, musika  ere asko gustatzen zait. Musikoterapian parte hartzen dut Galdakaoko Musika Eskolan eta oso pozik nago saio hauetan, asko gustatzen zaizkit. Pianoa ere jotzen dut eta down sindromea duten beste gazteei laguntzen diet instrumentu hau jotzen, nik esperientzia handiagoa dudalako. 

Ez duzu beraz, aspertzeko astirik! Ez! Kirol eta ekintza asko probatu ditut eta egia esan guztiak gustatzen zaizkit. Han eta hemen egotea gustoko dut.  •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

AGINKE | Kirolzale amorratuek eskuratu dituzte kirol ...

Hurrengo albistea

Francisco Fernandez eta Victor Trimiño Bizkaiko PSEren ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Luis Angel Sanchez de Lachina: «Ezin dut irudikatu nire barne mundua begirada eraldatzailerik gabe»

    2024-04-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Euskaraldiaren Hamabostekoa elkarrizketatu du Binkek

    2020-11-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ander Zuluaga: «Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu doguz»

    2021-04-16
    Binke
  • Elkarrizketak

    Anton Miragaya: «Egunero transfobiari aurre egitea da gure erronka nagusia»

    2024-07-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Leire Arnal: «Ez da ikusmen perfektua existitzen»

    2018-05-18
    Binke
  • Elkarrizketak

    Mikel Fernández: «BOS-ek inoiz izan duen zuzendari gonbidatu gazteena izan naiz»

    2021-09-24
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

Galdakaoko Mikologia Jardunaldien 56. edizioa antolatu zuen azaroan Peña Santa Cruz elkarteak eta honen baitan, besteak beste...
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

    Galdakao
    2025-06-27
  • Galdakao eta Bilbo arteko bidegorria eskatzeko martxaren ikasturteko azkena, bihar

    Galdakao
    2025-06-27
  • Santakurtzetako pregoilari izateko zortzi hautagaiak aurkeztu dituzte

    Galdakao
    2025-06-26
  • GBGEk Valentziako uholdeetan egindako lana aitortu du Eusko Jaurlaritzak

    Galdakao
    2025-06-26

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...