Usansoloko XX. Bira antolatuko dute ekainaren 11n
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Burtotza Mendi Taldea
Usansoloko Biraren 20. edizioa ekainaren 11n antolatuko dute. Ibilbide luzea eta laburra egiteko aukera izango da eta izen-ematea egunean bertan egingo da, martxak hasi baino lehen.
Beste urte batez, Usansoloko Bira antolatuko du Burtotza Mendi Taldeak. Aurtengoa 20. edizioa izango da eta ekainaren 11n egingo da, Usansoloko inguruetan ibiltzeko aukera izango dutela parte-hartzaileek.
Ibilbide bi egin ahal izango dira ekainaren 11n. Batetik, luzea, 22 kilometrotakoa, eta bestetik laburra, 10 kilometrotakoa. Lehenengoa 8:00etan hasiko da eta bigarrena 9:30ean.
Bietan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea eta egunean bertan egingo da, martxak hasi baino ordu erdi lehenago.