Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere

2020-11-18
Gazteak eta euskara, ariketa sozialaBINKE / 2020ko azaroa Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Euskaraldiaren aurreko astean, Euskal Herriko hainbat gazte elkartek ariketa sozial bat martxan jarri dute gazteon kontzientziak pizteko eta hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa egiteko asmoz. Ekimena aurrera eramaten Galdakaoko Bagabiz euskara elkarteko gazteak ditugu. Belaunaldi berriek geroz eta euskara gutxiago darabilte, Gaztealdia ekimena sortu dutenen arabera. Gainera, gazteek duten euskararen ezagutzak gora egin du, baina erabileran ez da aldaketa nabarmenik egon. Egoera horrelakoa izanik, Euskal Herriko hainbat eragileen artean proiektu berri bat martxan jartzea erabaki zuten. Proiektu horren izena

Bere 40. liburua argitaratu du Antton Irusta usansolotarrak

2020-10-23
«Mundu bete ipuin» argitalpenaBINKE / 2020ko urria Bere 40. liburua argitaratu du Antton Irusta usansolotarrak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Enrique Morente ilustratzaile galdakoztarrarekin batera kaleratu berri du Antton Irusta usansolotarrak «Mundua bete ipuin» liburu berria, bere 40. liburua, gertaera ezohikoei eta abentura zoragarriei buruz hitz egiteaz gain, galdera bati erantzuten saiatzen diren ipuinez josia. Gaztetxotatik hasi zuen Antton Irusta irakasle usansolotarrak idazle jarduna. Eta bide horretan, dagoeneko, bere 40. liburua aurkeztu berri du: «Mundu bete ipuin», erantzunen liburu bezala bataiatu duena. Edozein argitalpen elementu grafikoz hornitzearen garrantzia beti izan du oso presente Irustak, eta horregatik beste behin, Enrique

Herrietako batzordeak prest, norberaren txanda da Euskaraldian

2020-10-23
Izan Ahobizi edo BelarriprestBINKE / 2020ko urria Herrietako batzordeak prest, norberaren txanda da Euskaraldian TESTUA ETA ARGAZKIA: Iñigo Larrea Labarrieta Bai Galdakaok eta bai Usansolok Euskaraldiko batzorde bana izango dute. Aurtengo edizioak jada martxan darrai eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte izango dugun ekitaldia gero eta hurbilago daukagu. Edizio honetan hainbat berrikuntza aurkeztuko dira eta parte hartze zabala espero da. Galdakaoko Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia pasa den urriaren 13an egin zen, eta bertan, aurtengo Euskaraldiak izango dituen nondik-norakoak zehaztu ziren. Aurten entitateen parte hartzea sustatu da, eta kolektiboaren figurari emango zaio garrantzia. Hori dela eta, Belarriprest eta Ahobizi rolekin batera Ariguneak

Lanzadera Etxebarriko Metrora gerturatzeko eskaera egin dute Fekoor-ek eta Galdakaoko Udalak

2020-10-21
Metroaren auziaBINKE / 2020ko urria Lanzadera Etxebarriko Metrora gerturatzeko eskaera egin dute Fekoor-ek eta Galdakaoko Udalak TESTUA ETA ARGAZKIA: Galdakaoko Udala Gutxitasun fisiko edo organikoak dituztenen beharrak asetzeko, lanzaderaren geralekua Etxebarrira eramateko eskatu dute gaur Fekoor-ek eta Galdakaoko Udalak. Galdakaotik Bilboko Metrorako lanzadera gisa aritzen den A3932 autobus linearen geralekurik onena Etxebarriko intermodala da. Argi dute Galdakaoko Udalak eta Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Fekoor). Egun erabiltzen den Boluetako geralekua ez da irisgarria, eta trabak besterik ez dizkie eragiten erabiltzaileei. Hori dela eta, metroa Galdakaora iritsi bitartean lanzaderaren geralekua Etxebarrira eramateko eskatuz, adierazpen bateratua egin dute

Galdakaoko Dinamitak ikatza ere ekoitzi beharko du | AGINKE!

2020-10-21
Zuhatzuko lantegiak milioi tonako ikatza egiteko eskaria jaso du Olentzero S.L. izeneko enpresa baten bitartez eta bere jarduna aldatuko du datozen hileotan, bereziki Olentzerok Erregeei bidali nahi baitie ikatz kopuru on bat, baina ez Ekialde urrunekoei, hurbilagoko errege batzuei baizik. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Baldosak jartzeko orduan, mezu izkutua al dago? | AGINKE!

2020-10-21
NASAko ikerlarien txosten baten arabera, herrian hain normaltzat ditugun baldosen posizio okerrek zifratutako mezu izkutua dute. Brigadako langileek hainbat test psikotekniko pasa dituzte lengoaia menderatzeko. Ez dira apropos erratzen. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek

2020-10-14
TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek Gero eta esparru gehiagotara iristeko asmoz jaio zen 2015ean Binke, Galdakaoko eta Usansoloko lehenengo aldizkari euskaldun eta herrikoia. Bide horretan leiho berriak zabaltzen dihardu proiektua osatzen duen batzorde herrikoiak. Horren adibide dira, paperetik harago, konfinamenduan estreinatu zen webgune hau edota sare sozialetan duen presentzia. Sare sozialen presentzia hori areagotzeko asmoz dator Binke TikTok Challenge lehiaketa berria! Orain arteko sareetan egoten jarraituko badu ere, orain gazteen artean moda-modan dagoen TikTok bideoen mundura ere salto egin gura du Binkek Instagramen bitartez. Parte hartu gura duen pertsonak edo taldeak hauxe hartu beharko du kontutan: Gehienez 15

Urrian Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro Galdakaon, Musika Bizianen alternatiban

2020-10-07
Andra Mari Dantza TaldeaBINKE / 2020ko urria Urrian Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro Galdakaon, Musika Bizianen alternatiban TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Urtero Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatu ohi duen Musika Bizian jaialdia aurten ezin izango denez ospatu, jaialdi horren batzordeak alternatiba bat prestatu du urrian datozen lau larunbatetarako: Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro. Egitasmo asko bere horretan utzi ditu Covid-19ak eragindako pandemiak. Kasurik onenetan, atzeratu edo egokitu egin dira martxoaz geroztik mundu osoan eskaini behar ziren ekitaldiak. Baina kasurik txarrenean, bertan behera geratu dira. Horietariko bat izan da aurten seigarren edizioa bete behar zuen Musika

Gangurenek bere 75. urteurrena ospatu ahal izango du

2020-09-28
Mendi taldeaBINKE / 2020ko iraila Gangurenek bere 75. urteurrena ospatu ahal izango du TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga Hasieran zaila bazirudien ere, hainbat ekintza, lehiaketa eta ekitaldi antolatu ahal izan ditu Ganguren Mendi Taldeak bere 75. urteurrena ospatzeko. Segurtasun neurriak bermatuz, irailean hasi eta abenduan bukatuko den egitaraua prestatu dute. Ganguren Mendi Taldea 1945an jaio zen. Urteetan zehar egindako lanari esker aski ezagunak bilakatu dira bi urterik behin ospatu ohi diren Hiru gurutzeak eta Mugarriz mugarri lasterketak. Maiztasun handiarekin prestatzen dituzten txangoak, negu aldean egiten dituzten ski irteerak eta halako beste zenbait tarteko, Galdakaoko mendizaleen erreferente izatea lortu du taldeak. Aurten

Antennan grabatu zen diska oparituko du Binkek urrian | AGINKE!

2020-09-28
Herriko euskalzaleen artean bultzada berri bat jasotzeko, eta zortzigarren orrialdeko zozketatik kanpo, Binkek opari bat emango dio irailetik aurrera Binkekide egiten den bazkide berriari. Oparia, herriko musika taldeen kantu bilduma bat izango da Antenna eraikuntzaren inaugurazioan egin zena. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Telepatiarik gabe, Somerako mus txapelketa ez da egingo | AGINKE!

2020-09-28
Mundu mailan hainbat kirol txapelketa bertan behera geratu diren bezala, Galdakaon ere Somerako Nazioarteko Mus Txapelketa ezin izango da ospatu, musukoarekin karten seinuak bikote artean pasatu ezin direlako. Hala ere, Ointxearteko jabeak telepatia ikastaroak antolatu gura ditu kosta ala kosta. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!