BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Komunitateko arazoak konpontzeko bitartekaritza eskainiko du Udalak

Komunitateko arazoak konpontzeko bitartekaritza eskainiko du Udalak

Binke
2022-03-31
633
0

Udal-zerbitzu berria
BINKE / 2022ko martxoa

Komunitateko arazoak konpontzeko bitartekaritza eskainiko du Udalak

TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Binke

Auzokideen artean suertatu daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko, edota espazio publikoaren erabileran egon daitezkeen jarrera desegokietan esku-hartzeko, esaterako, doako bitartekaritza zerbitzua jarri du abian Galdakaoko Udalak. Zer egin laguntza hau behar izanez gero?

Ohikoak dira espazio publikoaren erabilera desegokiari lotutako zein auzokideen arteko eztabaidei lotutako konfrontazioak gurean. Horregatik, aurretik familiei eskaintzeko Galdakaoko Udalak duen bitartekaritza zerbitzuari, komunitateko arazoak modu baketsuan konpontzeko zerbitzua ere gehituko zaio orain.

Udalaren esanetan, «elkarbizitza hobetzen laguntzea helburu» duen zerbitzu honek, kasu mota askotan izango du esku-hartzea, arazo horretan inplikatutakoek hala eskatzen badute, esaterako: bizilagunen komunitate batean auzokideen artean suertatu daitezken arazoak; plaza, kale eta parkeetan izaten diren jarrera desegokiak; banku eta paperontzien zainketa eza; kale edana edota animaliak direla eta sortzen diren liskarrak; etxebizitzetako obrek, zaratek, maskotek… sortu ditzaketen arazoak… eta abar luze bat.

Doako zerbitzu hau erabiltzeko aurretik hitzordua eskatu beharko da horretarako lanean arituko den teknikariarekin, eta galdakoztar zein usansolotar guztientzako egongo da eskura. Horretarako, interesdunak Gizarte Zerbitzuetara deitzea baino ez du —94 401 05 45 telefonora— edo Pontzi Zabala 3 kaleko bulegoetara gerturatuta.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Galdakaon

Hurrengo albistea

ARGAZKIAK | Korrikaren Galdakaoko lekuko guztiak iruditan

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Haurren Kontseilua osatu da lehenengoz Galdakaon

    2022-03-30
    Binke
  • Aktualitatea

    Beste autobus markesina bat jarri dute Juan Bautista Uriarte kalean

    2024-01-24
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Purificación Zabala usansolotarra zoriondu du Udalak, bere 100. urtegunean

    2023-01-30
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Hiri hondakin solidoak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzua hobetuko du Galdakaok

    2025-04-14
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Euskararen Egunean trikipoteoa, bazkaria eta Kalakan Galdakaon

    2022-11-29
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Haurreskoletan aurrematrikulazioa egiteko epea zabalik dago

    2023-04-24
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu