
Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Galdakaon
Euskara
BINKE / 2022ko martxoa
Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Galdakaon
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Binkeren artxibotik
Gaur hasiko da 22. Korrika Amurrion, 16:30ean, eta bihar —tira, gaurko goizaldean bertan— igaroko da Galdakaotik. Hemen batu ditu Binkek ibilbidea, kilometro bakoitzean lekukoa eramango duten taldeak eta aldaketen toki zehatzak.
Orain dela bi aste Binkek argitaratu zuen bezala, 2022ko Korrika apirilaren 1ean pasatuko da Galdakaotik —Etxebarritik etorriko da eta Zornotzarantza joango da— eta apirilaren 6an Usansolotik —Bediatik etorriko da eta Larrabetzurantza joango—.
Gaur ekingo dio Korrikak ibilbideari Amurriotik hasita, 16:30ean, eta bihar —gaurko goizaldean bertan— helduko da Galdakaora 02:20ak aldera. Aperribaitik sartuko da Bengoetxera, gero Urreta zeharkatuko du Bizkai kaletik, erdigunetik pasatuko da eta Olabarritik Kortederrera bidea hartuko du.
Hemen batu du Binkek kilometro bakoitzean ze taldek hartuko duen lekukoa eta non hartuko duen zehazki:
Apirilak 2, 02:18
—132 kilometrotik 147 kilometrora—
132 Olabarrietan: Gure Esku Dago
133 Olabarrietako zubian: CEPA
Bengoetxeko Babes Ofizialeko etxebizitzetan: Coca-Cola
Ostalaritza Eskolan: Ostalaritza Eskola
134 Bengoetxe institutoan: Elexaldeko Guraso Elkartea
135 Urretako lehen errotondan: Andra Mari eta Elexalde institutuak
136 Urretako eskolan: Ikastetxeak
Pintxazoaren ondoren: Udal Euskaltegia
137 Muguru kalean —El Ingles taberna parean—: Galdakaoko Pentsiodunak
Ganekogorta kalean —Telepizza parean—: Erabide
138 Zamakoa kaleko farmazian: Ezker Abertzalea / Sortu
139 Urki kalean —taxien geltokian—: Galdakao Bizirik eta EA.
140 Gipuzkoa kalearen sarreran —Somera, Eroski parean—: Ganguren Mendi Taldea
141 Euskadi kalea eta Juan Bautista Uriarte artean —BBK zaharrean—: EH Bildu
142 Ardanza parkean: Udal langileak
143 Suhiltzaileetan: Momoak eta Zizpa
144 Olabarriko gasolindegi zaharrean: Anbulatorioko langileak
145 Askarriko autobus geltokian: Aginalde
146 Erletxeko errotondan: Geuria
147 Kortederrako gasolindegian —Avia parean—: Gines eta Hego Uribeko AEK