SormeneBINKE / 2020ko abendua Peru Magdalenak 100 haikuz osotutako liburua aurkeztu du Sormenen: «Tantaka» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Asel Luzarragak Euskal Herritik kanpo bizitakoa kontatu ostean, eguneko azken literatur saioak hasiera eman dio Torrezabalen 19:00etan. Bertan, Peru Magdalena Gotzon Barandiaranekin solasean ibili da «Tantaka» obra Sormeneko publikoari aurkezteko. Gaurkoan Gotzon Barandiaranek Peru Magdalena elkarrizketatu du Torrezabalen. Magdalena idazle, bertsolari eta margolari bizkaitarra da. Euskal Herriko literaturan poemekin nagusitu da bere ibilbidean zehar, eta, idazleak berenganatu duen ezaugarri bat, batez ere, poema laburrak idaztea izan da. Bestalde, bertsolaritzaren munduan ibilitakoa da, eta neurrian edo sonoritatean badu bere esperientzia.