BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Sormene
Hasiera›Albisteak›Sormene›Bere bigarren diska aurkeztu du Hatxek Sormenen: «Panpin hautsien dantza»

Bere bigarren diska aurkeztu du Hatxek Sormenen: «Panpin hautsien dantza»

Binke
2020-12-20
552
0

Sormene
BINKE / 2020ko abendua

Bere bigarren diska aurkeztu du Hatxek Sormenen: «Panpin hautsien dantza»

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Azken egunera iritsi da Sormene, euskal kulturaren eta sormenaren plaza berria. Hala ere, asko du eskaintzeko oraindik azken egun honetan, bai goizez zein arratsaldez. Guztira zortzi emanaldi desberdin egongo dira igande honetan zehar, eta Idoia Hernandez «Hatxek» eman dio hasiera egunari.

Gaur, abenduaren 20a aurkeztu du Idoia Hernandez «Hatxek» bere lan berria Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, «Panpin hautsien dantza». Badira hiru urte Hernandezek Hatxe proiektua hasi zuenetik, eta hau da bere bigarren lana, honen aurretik kaleratu zuen 2017an «Lehena», bakarlari gisa eta pianoaren laguntzarekin, guztira 15 kantako bilduma osatuz. Soilik instrumentu honen doinuek betetzen zuten hamaika kantarekin batera, Peru Galbeteren ahotsararekin sortutako beste hiru abestik, eta Oscar Manso gitarrajolearekin batera egindako kanta batek ere osatzen dute aurreko diska.

Lan berri honetan, aldiz,  bakarlari papera atzean utzi eta beste hiru kidek lagundu dute proiektuan, besteak beste, aurreko diskan parte hartu zuen Peru Galbete ahotsean eta gitarran, Jurdana Otxoa bibolinarekin, eta bi hauetaz gain Ilargi Agirre danborrean izan ditu lagun Hatxek, guztira lau kantaz egindako diska kaleratuz. Nabarmentzekoa da lan berri honetan Hatxek berak ere bere ahotsaren bitartez bete dituela kantak. Berak esandakoaren arabera, «abesti komertzialetatik aldendu eta iraupen luzeko abestiak sortu dituzte, askotan collage teknika erabiliz».

Batzuetan errezitatuz, beste kasu batzuetan berriz abestuz, inprobisazioa erabiliz edota soinu desberdinen errekurtsoak erabilpenaren bitartez osatu dute gaur «Panpin hautsien dantza» Galdakaon. Orokorrean doinu ilunak, eta gehienetan erritmo neurtuak erabiltzeaz gain, tarteka neurri zehaztugabeak ere erabili dituzte. Ahotsei dagokienez, tinbre gozo eta agudoak bai Hatxeren eta baita Peruren kasuan, ulertzeko errazak ez ziren hitzez osaturik, eta askotan polifoniez beterik. Aurrera begira, azken boladan kontzertuak emateko aukera eza izan badute ere, hurrengo kontzertua Valentzian izango dutela jakinarazi du laukoteak.

Larunbatarekin jarraitzeko Hatxerekin batera aritu den Peru Galbetek azken hiru urteetan Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako «Nor zara zu?» diska aurkeztuko du. Hau da bakarkako hirugarren diskoa, eta berak jarri dizkio hitzak eta musika.

Gogoratu saio guztiak Binkeren webgunetik jarraitu daitezkeela streaming bidez.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Mutu utzi du Eñaut Elorrietak gaur Sormene, ...

Hurrengo albistea

Peru Galbete donostiarrak «Nor zara zu?» diska ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Sormene

    Ahots bako rock doinuetan aurkeztu du «Athalase» diska Ro taldeak Sormenen

    2020-12-20
    Binke
  • Sormene

    Miren Agur Meabe bigarrenez Sormenen, gaur «Nola gorde errautsa kolkoan» liburu berria aurkezteko

    2020-12-19
    Binke
  • AktualitateaSormene

    EGITARAUA | Udazkeneko Sormene urriaren 30etik azaroaren 5era antolatuko da

    2023-10-18
    Galdakao
  • Sormene

    Greziako erreferentziak dituen «Odisea» diska berria aurkeztu du Sormenen Raust taldeak

    2020-12-20
    Binke
  • Sormene

    Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan

    2021-11-21
    Binke
  • AktualitateaSormene

    ARGAZKIAK | ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana eskaini zuen atzo Sormenek

    2023-11-03
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu