Jon Gomez Garai

«Sormenaren loraldia», Oihane Apellaniz

2020-04-23
Oihane Apellaniz GoienolaBINKE / 2020ko apirila Sormenaren loraldia Egun bizi dugun osasun krisiaren ondorioz, euskal herritarrok eguneroko errutinak eten eta lau horma artean bizitzera ohitu behar izan gara. Egun gutxitan, gizarteak espero duena egiteari utzi eta gure erraiak arakatuz, sormenari leihoak zabaldu dizkiogu. Hala, askok jada ezagun zuten artista elikatzen diharduten bitartean, beste hamaikak barruan geneukan artista ezkutua azaleratu dugu, txikitan gustatzen zitzaigun hura berreskuratuz edota pasio berriak aurkituz, izan eskulanak, marrazketa, musika… Barneko hazi hau ureztatuz, dekadentzian dagoen ahalmena loratu dugu. Zientzialari handi batek behin esan zuen sormena larritasunetik jaiotzen dela eta krisialdian sortzen direla asmamena, aurkikuntzak eta estrategia

«Elkartasuna», Naiara Martinez

2020-04-23
Naiara Martinez RuizBINKE / 2020ko apirila Elkartasuna Emi ordu txikitan deitu eta «noski, zurekin noa» erantzuna telefonoaren bestaldean. Juanfran urteberri-egunean eta «ados, lagunduko zaitut». Bai, mundua eskuzabaltasun pandemia batean murgildurik bizi da. GKE batean lan egiteak gure gizartearen gaineko ikuspegirik gozoena oparitzen dit egunero; 365 egunez 24 orduz besteen behar izanak asetzen laguntzeko prest dauden pertsonaz inguraturik bizitzeko aukera. Ezustean, martxoak 15, domeka. 00:00ak. 6300 kutsatu. 200 hildako. Konfinamendua hastera doa. Milioika pertsona etxean giltzapeturik. Martxoak 16, astelehena. 08:00ak. Lanera. Dei bat: «ez naiz GKE honetako boluntarioa, baina krisi honetan laguntzeko prest nago». Beste bat: «etxerik ez duten pertsonentzako egoerak

Binkek bat egingo du Greba Digitalarekin

2020-04-20
Koronabirusak kulturgintzaren osasuna ere areago kaltetu duBINKE / 2020ko apirila Binkek bat egingo du Greba Digitalarekin Ikusi gaitzazuen desagertuko gara,entzun gaitzazuen isilduko gara Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiei deia egin zitzaien, Sare Sozialen bidez, apirilaren 21 eta 22an Greba Digitala egin dezaten, eta Binkek bat egingo du deialdiarekin, bere atxikimendua www.kulturgintzan.eus helbidean adierazita. Sortzaile, antolatzaile eta bitartekari —herri-mugimendu, erakunde publiko, ekimen pribatu/industria—, hezitzaile —hezkuntza arautuan, ez-arautuan, familian/etxe-giroan—, kulturazale, herrikide… eta komunikabideei ere egin zaie deia. Horregatik, Binkek ere apirilaren 21 eta 22an ez du eduki digitalik sortuko. Nahiz eta 22an banatu behar duen paperean Binkeren apirileko zenbakia, ez

Maria Eugenia Gortazar: «Niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik»

2020-03-31
Maria Eugenia Gortazar, enpresariaBINKE / 2020ko martxoa «Niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Munduan zenbat harribitxi mota egon daitezkeen badakizu? Lau gutxienez bai: diamanteak, zafiroak, rubiak eta esmeraldak. Erdibitxiak ere badaude, baina esaldi gutxitan ezin denak laburtu, askotxo dira-eta. Baina hori gutxi balitz, harribitxi bakoitzari ematen diozun ebaki edo leuntzearen arabera beste milioika sortuko dituzu. Eta horretan gutxienez 32 urte daramatza hilabeteko protagonista nagusiak, bitxigintzatik ikasten, sortzen eta saltzen, inguruan daukan bitxirik handiena bera denaz ohartu gabe. Hilabete honetan bera jarri gura izan dugu fokoaren erdigunean, emakume enpresari bezala egin duen ibilbidea

Laura Pinto: «Herri feminista izatea da gure helburua»

2020-03-30
Laura Pinto, Udaleko Berdintasunerako teknikariaBINKE / 2020ko martxoa «Herri feminista izatea da gure helburua» TESTUA: Emakume taldeak, talde feministak eta Binke Oraingoan ez da Binke izan elkarrizketa egin duena, Galdakao eta Usansoloko emakume talde zein talde feministak izan direlako atal honetan Udaleko Laura Pinto Berdintasunerako teknikaria elkarrizketatu dutenak, talde bakoitzak galdera bat eginez. Bost urteko ibilbide laburrean denetarikoak izan dira Binkek argitaratutako edukiak emakumeen inguruan: talde guztien ordezkariak batuta sortutako solasaldiaren erreportajea, hauen iritzi artikuluak, talde feministek argitaratutako artikuluak… Zerbait desberdina egiteko asmoz, orain Galdakaoko eta Usansoloko talde feministak eta emakume taldeak izan dira Laura Pinto Udalaren Berdintasunerako teknikaria elkarrizketatu

Laura Moya: «Boluntarioek ukitzen dutena garbitu behar dute ostean»

2020-03-21
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Laura Moya, elikagaien segurtasunerako teknikariaBINKE / 2020ko martxoa «Boluntarioek ukitzen dutena garbitu behar dute ostean» Zein izaten dabil krisi honetan zure lana? Hazia enpresan elikagaien segurtasunean egiten dugu lan. Formazioak, alergeno eta autokontrol planak burutzen ditugu baina baita elikagaien laginak jaso analisiak egiteko ere. Lan horrekin oso lotuta dago sortu den laguntza sareetako boluntarioek egiten duten lana, horregatik Galdakaoko boluntarioei formazioa eta ahokuak ematen nabil. Edonor izan daiteke boluntario? Covid-19 birusa ez duela bermatuta dagoen bitartean

Ainhoa Crespo: «Hiruna dei jasotzen ditugu egunean, laguntza eske»

2020-03-21
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Ainhoa Crespo, boluntarioen koordinatzaileaBINKE / 2020ko martxoa «Hiruna dei jasotzen ditugu egunean, laguntza eske» Galdakaoko Boluntarioen Elkarteko kide zara. Zelan bururatu zitzaitzuen ekimena martxan jartzea? Aurten gure elkartean linea berri bat martxan jartzeko prestatzen ari gara. Linea horrek bakarrik bizi diren herritarrak laguntzea izango du helburu, eta ikusita orain jende asko dagoela bakarrik edo beldurtuta, laguntza sarea martxan jartzea erabaki genuen. Zelan ari zarete antolatzen? Sare honek bi zutabe ditu: adineko pertsonei edo mugikortasun arazoak dituztenei

Maribel Jairo: «Lehenengo positiboaren gela garbitzen ibili nintzen»

2020-03-21
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Maribel Jairo, ospitaleko garbitzaileaBINKE / 2020ko martxoa «Lehenengo positiboaren gela garbitzen ibili nintzen» Zuek ez bazenukete lanik egingo… Garbituta ere nahiko kaotikoa izaten bada dena ospitale batean, imajinatu garbitu barik! Gauden egoera honetan gainera… Oso garrantzitsua da, arazoaren oinarria delako dugu ardura handia. Horregatik presioa sentitzen duzu? Ba bai, egia esan. Gela bat desinfektatzera sartzen naizen bakoitzean pentsatzen dut: «Ai ama, ia dena ondo-ondo desinfektatzen dudan, bestela…». Ohikoak ez diren lanak izango dira, ezta? Desinfektatzeko neurririk

Eva Salgado: «Jendea oso hurbil dugu eta batzutan ukitu behar ditugu»

2020-03-21
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Eva Salgado, supermerkatuko langileaBINKE / 2020ko martxoa «Jendea oso hurbil dugu eta batzutan ukitu behar ditugu» Zelan damarazu bizitzen ari garen egoera hau? Orain lasaiago, baina hasieran oso agobiatuta, ez garelako honetarako prestatuta egon. Jende gero eta gehiago hasi zen erosketak egitera tropelean etortzen oraindik alarma ofizialki piztu barik zegoenean, eta erritmo horretara egokitu ezin harrapatu zigun. Orain ere behar baino ordu gehiago ari gara sartzen, eta gure egun libreetan ere asko lanera goaz. Jendea histeria

Estepan Goioaga: «Guztiok ondo egiten badugu, lehenago amaituko da»

2020-03-21
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Estepan Goioaga, udaltzainburuaBINKE / 2020ko martxoa «Guztiok ondo egiten badugu, lehenago amaituko da» Zelan ari zarete antolatzen? Bereziki zaintza lanak egiten, alegia, Espainiako Errege Dekretuak dioena zaintzea eta, beraz, jendea etxetik irtetzen bada zeregin egokietarako bakarrik irtetzea bermatzea. Espainiako Barne Ministroaren aginduak nabaritzen dituzue? Ez. Guk gure ohiko zeregin eta funtzionamenduarekin jarraitzen dugu, eta ez dugu agindu berezirik jaso. Zentzubako asko dabil kaletik? Hasierako egunetan jendearekin eztabaida batzuk genituen, jendea kaletik ibiltzen zelako lehenengo igandean paseoan,

Ainhoa Gutierrez: «Zerbitzuak gainezka egin zuen orain hamar urte»

2020-03-21
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Ainhoa Gutierrez, zeladoreaBINKE / 2020ko martxoa «Zerbitzuak gainezka egin zuen orain hamar urte» Ez al dizu beldurrik ematen gaixoak hain hurbil izatea? Ez, ohituta gaude. Gainera hori da pazienteek behar dutena: hurbiltasuna. Infekzio asko izaten ditugu muturren aurrean egunero, hau etorri baino lehen ere. Oraingo hau beraz, nahiz eta oso kutsakorra izan, beste infekzio bat gehiago da guretzat. Egunotan zein izaten dabil zuen lan nagusia? Jende asko iristen dabil egunotan, eta urduri. Horregatik gure lan nagusia,

Haizea Cerrada: «Deiak hirukoiztu egin zaizkigu, pazientzia mesedez»

2020-03-20
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Haizea Cerrada, telefonistaBINKE / 2020ko martxoa «Deiak hirukoiztu egin zaizkigu, pazientzia mesedez» Telefonoz ezin bada kutsatu, non dago zuen arriskua? Bostehun lankide inguru ari gara hainbat eta hainbat enpresarentzako herritarren deiak egunero jasotzen —asko Koronabirusaren zalantzak argitzen— eta denok erabiltzen ditugu igogailu, eskilara eta komun berberak. Gainera, 30 zentrimetora baino ez gaude bata bestearen ondoan eta txanda batetik bestera ez dira ordenagailuen arratoi eta teklatuak garbitzen. Garbitasun neurririk ez duzue? Baldintzak oso eskasak dira. Mahai bakoitzean
1 99 100 101 102 103 122

situs togel

situs toto