Jon Gomez Garai

Hamaika urteren ostean, Usansoloren segregazio prozesua martxan da

2020-02-21
UsansoloBINKE / 2020ko otsaila Hamaika urteren ostean, Usansoloren segregazio prozesua martxan da Usansolok herri izaera duela ezin da ukatu, baina urte eta erdiko epean udalerri izatea ere ezin izango zaio ukatu —usansolotarrek hala erabakitzen badute behintzat—, Galdakaoko Udalak Usansoloren segregazio prozesuari argi berdea eman baitzion urtarrilaren 29ko ohiko udalbatzan. Urtarrileko ohiko udalbatzean puntu bakarrak hartu zuen indarra udaletxeko areto nagusia lepo bete zuten herritarrentzat: Usansoloren segregazio prozesuari hasiera emango zion mozioa bozkatu behar zuten Udalean ordezkatutako alderdiek. Bozketa horretan PSE-EEko bi zinegotziak izan ziren kontra bozkatu zuten bakarrak. Gainontzeko alderdi guztiek, oposizioko EAJk barne, aldeko botoa eman zioten Usansoloren segregazio

Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin

2020-02-20
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko martxoa Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIAK: Edu Madinaren artxiboa Galdakao bidaiari asko izan dituen elizatea da eta izan da. Bilbo eta Donostia batzen zituen errege-bide zaharra igarotzen zen guretik; Urgoititik Arabara bide desberdina hartzen zen, eta Erletxetako bidegurutzetik Txorierri eta kostarekin. Garai hartako gurdi eta zelabereekin bidaiari asko hemendik igarotzeak zaldiak aldatu, jan-edatekoez hornitu edota gaua igarotzeak zekarren. Horregatik Galdakao ondo hornituta zegoen «salmenta etxe» eta tabernekin. Bizkaiko jaurerriek, 1635. urtean, Bisita Orokorra deitu zitzaion ikuskaritza jaso zuten —Galdakaok tartean—, herriko taberna, mesoi, okindegi, errota eta harategiek arau guztiak jarraitzen

Kepa Otaegi: «Jasotakoak iraun dezan, transmititzeko beharra dugu»

2020-02-01
Kepa Otaegi, antropologoaBINKE / 2020ko otsaila «Jasotakoak iraun dezan, transmititzeko beharra dugu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteri ezaguna berreskuratu zuen orain 42 urte, eta inauteri hau ulertzeko zein berreskuratze hori azaltzeko ere hitzaldia eskaini zuen Torrezabalen, otsailaren 14an. Inauteriak bertan ditugula baliatuz eta Andra Marik aurten 65. urteurrena ospatu behar duela aprobetxatuta, elkarte galdakoztarrak argitara eman du orain arte gutxik jakin duena: Altsasuko inauteri ezaguna Andra Marik berak berreskuratu zuen. Kepa Otaegi antropologoa dago tartean. Zerk eraman zaitue, hainbeste urteren ostean, berri hau mahai-gainean jartzera? Nik bi arrazoi aipatuko nituzke: batetik taldean datozen

Larraitz Lezameta: «Euskara gatxa? Ba alemana ez da atzean geratzen!»

2020-02-01
Larraitz Lezameta, Frankfurten irakasleBINKE / 2020ko otsaila «Euskara gatxa? Ba alemana ez da atzean geratzen!» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Etxepare Institutuaren bitartez, Frankfurteko «Goethe-Universität Frankfurt am Main» unibertsitatean dabil Larraitz Lezameta Moragues galdakoztarra irakasle, «euskara irakurle» lanetan. Enbaxadoreak izeneko atalaren barruan «sartu» daiteke duda barik Larraitz Lezameta (1994, Galdakao). Baina bere egoera ez da edozelangoa, nahiz eta bera ere Euskal Herritik kanpo bizi. Joseba Sarrionandiari begiratu ohi diogu sarri, Habanan euskara eta euskal kultura irakasle dabilela-eta. Bada, Lezameta galdakoztarra Frankfurten dabil antzera. Zelan amaitu dezake batek Alemanian irakasle? Galdera ona! Nondik etorri zitzaizun alemana ikasteko ideia ba? Itzulpengintza

Berdez Bizi: «Bizitzeko modu bat da ekologismoa»

2020-01-31
Berdez Bizi, ekologista taldeaBINKE / 2020ko urtarrila «Bizitzeko modu bat da ekologismoa» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Gure planetaren zaintzaz arduratuta dauden mugimenduak aspalditik dira ezagunak munduan, baina azken aldian sona handia hartzen ari da ekologismoa. Galdakao ere ez da salbuespena, eta Berdez Bizi talde ekologista berria aurkeztu da herrian. Gure herrietako ekimenik gehienak lagunartetik jaio ohi dira. Elkarren interesak eta ardurak partekatuta, horien inguruan eztabaidatzetik berotu ohi garelako maiz. Ariketa sanoa da hori: eztabaidatuz «berotzea». Ordea, bizi garen planetaren berotzea ez omen da hain sanoa, eta kezka horretatik sortu du lagun talde batek Berdez Bizi ekologista talde berria.

«Ariketa terapeutikoak», Iera Garcia

2020-01-17
Iera Garcia GonzalezBINKE / 2020ko urtarrila Ariketa terapeutikoak Azken ikerketek diote minaren aurrean ariketa fisikoa ona dela. Hala ere, errezetatzat hartu beharko genuke eta kasu bakoitzari egokitutako denbora, frekuentzia, intentsitate eta maiztasuna eman; norberaren osasun egoerara egokitu, aurrekariak, momentuko egoera funtzionala eta finkatutako helburuak kontuan izanik. Horren arabera eta norberaren zaletasunak kontuan izanik ariketa programa diseinatu beharko da. Horregatik jakintza eta esperientzia duten profesionalen esku jartzea da egokiena, beharrezkoak diren patologia eta mugimenduaren kontzeptuak dominatzen dituztelako. Legediak dio, fisioterapeuta izan behar dela eta ez osasun arlokoa den beste inor. Honek gaitasuna du historia kliniko egoki bat egiteko, ondorengo pronostiko eta

Egonkortu nahi dugun hauspoa

2020-01-17
Binke proiektuaBINKE / 2020ko urtarrila Egonkortu nahi dugun hauspoa TESTUA: Binkeren Batzorde OrokorraARGAZKIA: Jabi Rojo Bosgarren urtean sartu berri da Binke aldizkaria, 2015ean hainbat herritar euskaltzale batu eta urte luzetan egon den hutsune bat 2016ko urtarriletik aurrera egia bilakatu zuten hartatik. Urteurren horren aurrean, orain arteko errepasoa egin eta hemendik aurrerako aldaketen berri eman gura izan du Binkeren batzorde orokorrak orrialde hauen bitartez. Zerbait kritikatzen dugunean, «zerbait» horren atzean norbait egon ohi da. Politika kritikatzen dugunean, politikariak daude horren atzetik. Futbola kritikatzen dugunean, futbolariak eta kirol hau negozio bilakatzen dituztenak daude atzetik. Jarrera edo ekintza bat kritikatzen dugunean, pertsona edo

Goizean goizetik etorten zan «El lechero»

2020-01-17
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko urtarrila Goizean goizetik etorten zan «El lechero» TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa Egunero, edo ia egunero, goizeko zazpiretan, etorten zan. Goiztiarra zalako hasi ziren «El lechero» (euskeraz «esneduna») geitzen, haren moduan goizean goizetik agertzen zalako. Condor Legioko azterketa edo miaketa abioia zan, seguruenik Heinkel He 46 edo 70 bat izango zan. «El lechero» ikuskapen hegazkinaren beharretako bat erretratu honen modukoak egitea zan; izan be, arerioen tropak non egozan, aterpeen barri jaso, eta azken baten, espioitza lana egitea zan bere helburua. Irudian, ezkerretik eskoira, Plazakoetxe, Tximelarre eta Zugutzu ikusten dira. Abioia Usargoiti

Kulturaren ardatz izateko zabaldu dute Kroko Dak berriz | AGINKE!

2020-01-17
Aginke!BINKE / 2020ko urtarrila Kulturaren ardatz izateko zabaldu dute Kroko Dak berriz Galdakoztarron bihotzean hain kuttuna den Kroko Dak bueltan da! Hilaren 18tik asteburuetako gautxoriek badute topagunea, baina lokaleko zuzendaritzak jarrera berria eman nahi dio diskotekari. Horrela, nagusienentzako Julepe txapelketak antolatzeaz gain, Euskal Kulturari buruzko mahai-inguruak, makrame tailerrak eta eleberrien irakurketak izango dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Gabonetako txu-txu trena urte osoko eskaintza izango da | AGINKE!

2020-01-17
Aginke!BINKE / 2019ko urtarrila Gabonetako txu-txu trena urte osoko eskaintza izango da Gabonetan izaten duen arrakasta ikusirik, Udalak txu-txu trenaren eskaintza urte guztirako luzatuko du. Udaleko Kultura Sailak Binkeri ibilbide turistiko berria zein izango den konfirmatu dio eta bertan ez dira faltako gure herriko Alde Zaharra, Kirol Portua, bidegorria eta Antenna eraikina, besteak beste. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

«Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera!», Estibaliz Apellaniz

2020-01-17
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2020ko urtarrila Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera! Aspaldion sarri-sarri entzuten da komunikabideetan «planeta salbatu beharrean gaudela» eta antzeko esaldi arduratsuak. Ai, kokoloak! Salbatzekotan ere, geu gara geure burua salbatu beharko dugunak. Lur planeta, Eguzki Sistema osatzen duten beste gorputz planetarioekin batera orain 4.570 milioi urte eratu zen. Harrezkero gertaera ugari jasan ditu, ohiko aldaketa txikiak zein eraldaketa ikaragarriak. Izatez, Lurraren historia luzea lantzen duen antzerkian, planeta bera «eszenatokia» besterik ez da izan, «aktoreak» izaki bizidunok izan gara, eta agertokia aldatzeko ahalmen izugarria izan dugu. Denboran zeharreko aldaketa horien aurrean «aktore» batzuek, egoera berrira

«Galdakaokoak ziren auzoak», Aitzol Altuna

2020-01-17
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2020ko urtarrila Galdakaokoak ziren auzoak Nafarroako lur zati hau 1200. urtean konkistatu eta gero, Bizkaiko Jauna zen Didako V.a Lopitz Haro gaztelarrak, Galdakaori Artxanda eta Arbolantxako ia lur guztiak kendu zizkion Gudubikolandara arte, 1300. urtean sortu berria zuen Bilbo hiribilduari emateko, ordura arte Begoñako portu txiki eta ziztrin bat. Konkistak eta horrelako erabakiek, Bando Gerren hastapenak dira Bizkaian. Etxebarrin, 1508. urtean San Esteban parrokia eraiki zen, Galdakaotik banatzeko prozesua hasiz. Bertako Legizamon, Arbolantxa eta Etxebarri handiki familiek, zer esan handia izango zuten horretan, ordurako euren oin-etxeak Bilbora jaitsiak baitzuten, Bilbo hiribilduko lehen familia inportanteenak bihurtuz. Bedia

situs togel

situs toto