Jon Gomez Garai

Bego Sagardui: «Gure lana ez da itsasoko narkoen atzetik ibiltzea, gu ez baikara polizia»

2019-12-01
Bego Sagardui, Itsasoko Laguntzako kontrolatzaileaBINKE / 2019ko abendua «Gure lana ez da itsasoko narkoen atzetik ibiltzea, gu ez baikara polizia» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Getxoko Galea lurmuturrean izan dugu urteko azken protagonista nagusiarekin hitzordua, Itsasoko Laguntza zerbitzuko dorrean hain zuzen, kontrolatzaile dabilelako bertan galdakoztarra. Eta hau ere, azaroko emakume arbitroaren antzera, historia egin duen emakumea da: esparru honetan kontrolatzaile lanetan ari den lehenengo emakumea izan delako. Itsasoari so harrapatu dugu. BlueHealth proiekturako lanean ibili ziren neurozientzialariek esan berri dute itsasoa begiratzeak zoriontasuna dakarrela. Zu bai zoriontsua beraz! Bai! (barreka) Itsasora begira beti! Txikitatik izan dut itsasoa gustuko, eta

«Etorkizunerako tresna», Martin Amarika

2019-11-15
Martin Amarika LagoBINKE / 2019ko azaroa Etorkizunerako tresna Kirolaren munduan, gizartean modan ditugun balioak agerian agertzen zaizkigu. Beraien artean, errendimendua. Lehiaketan eta emaitzetan eragiten du honek eta, gezurra badirudi ere, eskola kirolean askotan patroi berberak erabiltzen dira. Ordea, eskola kirolak beste helburu batzuk ditu. Kontuan hartu behar dugu haur batek kirola egiten duenean ikasten ari dela, eta ez bakarrik kirola bera, bere etorkizunean erabiliko dituen zenbait alderdi, balioak, batez ere. Eskola kirolean haur guztiek daukate lekua, eta haur guztiei egokituta egon beharko luke. Helburu horiek bereganatzeko eskola kirolean parte hartzen dugun estamentu guztiok —klubek, gurasoek, begiraleek..— jakin beharko genuke helburu

«Begizkoa»

2019-11-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko azaroa Zemendia edo azaroaren lehen eguna Domu Santu da eta bigarrena Arimen Eguna. Arimen inguruan mito eta esaunda ugari sortu dira, mundutik zerurako bidean. Heriotzaren azalpena, mito, historia eta zientziaren esku egon da. Gizakia beti ahalegindu da heriotzaren zergaitia aurkitzen eta zientziak argitu arte, mito edo esaunda etimologikoak sortu izan dauz. Euretariko bat, begizkoarena. Lehenago, haur asko hilten ziran eta jazoera horren errua, baten baten begizkoari botaten jakon. Siniskera hutsa zan, zientziaz kanpokoa. Siniskera hori, Babilonian, Asirian, Sumerian eta Euskal Herrian be izan dogu ia gaur arte. Baina, nortzuk botaten eben begizkoa? Ba, aiko, herrian

«Langabezian zaude», Amaia Carregal

2019-11-03
Amaia Carregal AldanondoBINKE / 2019ko azaroa Langabezian zaude Txikitatik entzun izan dugu gustuko dugun hori ikasteak garrantzi berezia daukala, etorkizunean gure lanbide izango den hura maitatuz gero, zoriontsuagoak izango garela. Ba ahal dugu gazteok, baina, hainbeste entzundako hori burutzeko aukera? Urteak aurrera doaz eta ikasten jarraitzen duzu; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu duzu, Batxilergoa ere bukatu duzu dagoeneko, baita gustuko duzun gradua ere. Etorkizunaren eraikitze horretan zure denbora ez ezik, ingurukoen dirua ere gastatu duzu. Irakasle agiria esku artean duzu jada. «Ingeleseko eta euskarako agiriak bazenitu zure curriculuma osatzeko, hobe» bezalakoak etengabe entzun dituzu eta baita lortu ere. Zure esku dagoena

Errefuxiatu turkiarrak: «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu»

2019-11-01
Mustapha eta Oya Ince, errefuxiatu turkiarrak GaldakaonBINKE / 2019ko azaroa «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Mustapha eta Oya Ince familia orain hamar hilabete iritsi zen Galdakaora, Turkiatik ihesi asilo politikoa eskatuta. Bertan bizi gura dute, baina ondo gizarteratzeko herritarrei laguntza eske etorri dira Binkera, bereziki alabak euskara ikas dezan. Euren etxean hartu gaituzte kafearen bueltan. Galdakaoko Boluntarioen Giza Elkarteak (GBGE) bereziki bertako familia behartsuak edo gizarte-bazterkeria sufritzeko arriskuan daudenak laguntzen egiten du lan. Bertakoei. Hemengoei. Baina, zer da bertakoa ala hemengoa izatea? Zenbat denbora egin behar du munduko herritar batek, gure herrian, herrikidetzat hartzeko?

Arantza Gallastegi: «VAR sistemarekin futbola bidezkoagoa egiten da»

2019-11-01
Arantza Gallastegi, futboleko arbitroaBINKE / 2019ko azaroa «VAR sistemarekin futbola bidezkoagoa egiten da» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Besteak errazegi epaitzen ditugu bizitzan, horren beharrik izan barik ere. Baina, batzuentzat, aurrean duena epaitzea beharra da. Lana. Epaileak dira horrek. Ordea, justiziako epaileez gain, badira arin —edo erraz?— epaitzen ditugun beste epaile batzuk: kirol-epaileak. Horietariko batekin batu gara gu, futboleko arbitro batekin. Eta ez edozelango arbitroarekin, historia egin duen batekin baizik. Zelan deitu behar zaitut: Arantza Gallastegi ala Gallastegi Perez? Galdera ona… Ni Arantza Gallastegi Perez naiz, baina epailearen arropa jartzean Gallastegi Perez. Aspaldi epaileei lehen abizenez soilik ezagutzen zitzaien,

«Bizitza tunel barruan», Joana Lasheras

2019-10-18
Joana Lasheras PerezBINKE / 2019ko urria Bizitza tunel barruan Entzun, ikusi eta bizitakoaren ostean hunkituta eta malkoei ezin eutsi atera nintzen bere etxetik. Tristuraz eta inpotentziaz betetako malkoak ziren, zirraraz eta mirespenez beteak ere. Uxoak 27 urte ditu, 9 hilabeteko ume baten ama da, 5 hizkuntza hitz egiteko gai da, eta biolontxeloa eta bateria jotzen badaki. Bidaiatzea gustuko du eta baita postreak egitea ere. Polonian boluntario lanetan ibilitakoa da eta nota bikainekin irakasle titulua atera zuen. Duela gutxi heldu da 300 biztanle besterik ez dituen herri batera bizitzera. Bere bizilagunek ez dute oraindik Uxoa ezagutzen baina laster telebista saio batean

«Bizitza bako munduan», Unai Sertutxa

2019-10-18
Unai Sertutxa IrazolaBINKE / 2019ko urria Bizitza bako munduan Ingurumenaren egoera eta arazo sozialak kezka handiak dira gure gizartean. Gaur egun dugun kontsumo bizitzari «esker» egoera larri eta hein handian bueltaezinean aurkitzen gara: plastikoak nonahi, gurekin bizi diren espezieak desagertzen, baliabide naturalak agortzen, pobrezia areagotzen… Bizitza desagertzen ari da orokorrean. Bizimodu berekoiak ditugu iparraldeko gehienok. Gainontzeko espezieek eta gure artean pobreek jasaten dituzte guk sorturiko kalteak, batez ere, hegoaldeko herrialdeetakoek eta maiz ahaztu egiten ditugu edo errua botatzen diegu. Dena ekonomiaren eta gure bizitzen «mesedetan»! Arrazoi horiengatik eta gehiagorengatik esaten da gure bizimodua ez dela jasangarria, are gehiago, ez dela

Etorkizuna eraikitzeko etorkin

2019-10-18
EtorkinakBINKE / 2019ko urria Etorkizuna eraikitzeko etorkin TESTUAK: Irati Bediaga RementeriaARGAZKIA: Gotzon Almaraz Aniztasuna eta dibertsitatea nabariak diren gizarte batean bizi garela ebidentzia bat da. Gure kaleetan kultur aniztasuna gero eta zabalagoa da, gero eta gehiago dira arrazoi ezberdinak direla medio beraien aberria atzean utzi eta Euskal Herriko txoko ezberdinetan oraina eta etorkizuna eraikitzen hasten direnak. Guk sarriegi gurera etorri diren horien eskaparatea ikusten dugu: etorkin bat. Baina zer du «etorkin» eskaparateak bere ganbaran? Zein beldur? Zein ilusio? Zein istorio? Eta zer kontatzeko? Galdakaon eta Usansolon ere baditugu munduko hainbat txokotatik etorri diren herritarrak. Beraien «etorkin» eskaparatea gainditu eta bakoitzaren

«Orbel»

2019-10-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urria Udagoienean, orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak korolez aldatzen doaz eta zimeldu ahala jausten, orbel mantuz jantziz gure basoak. Orbel hitza, konposatua da: orri+bel. Jatorrira bagoaz, (h)orri hitza da zaharra, gaurko araudian, h-a galduta. Hosto, hitzaren jatorria hauxe: horsto —horri+sto atzizki diminutiboa— eta hortik, hosto. Bigarren hitza, bel, erro zaharrak ilun kolorea adierazten deusku, gazteleraz «negro» itzuli arren. Jatorrizko bel horretatik bilakatzen da, belz > beltz / balz > baltz mendebaldean. Berba biak alkartuz: orri+bel > orbel bilakatu da eta zentzuari begira, gure udagoieneko orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak orbel bihurtzen dira euren kolore ilun

situs togel

situs toto