Errefuxiatu turkiarrak: «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu»
Mustapha eta Oya Ince, errefuxiatu turkiarrak GaldakaonBINKE / 2019ko azaroa «Galdakaon ondo gizarteratu nahi dugu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Mustapha eta Oya Ince familia orain hamar hilabete iritsi zen Galdakaora, Turkiatik ihesi asilo politikoa eskatuta. Bertan bizi gura dute, baina ondo gizarteratzeko herritarrei laguntza eske etorri dira Binkera, bereziki alabak euskara ikas dezan. Euren etxean hartu gaituzte kafearen bueltan. Galdakaoko Boluntarioen Giza Elkarteak (GBGE) bereziki bertako familia behartsuak edo gizarte-bazterkeria sufritzeko arriskuan daudenak laguntzen egiten du lan. Bertakoei. Hemengoei. Baina, zer da bertakoa ala hemengoa izatea? Zenbat denbora egin behar du munduko herritar batek, gure herrian, herrikidetzat hartzeko?