Miren Hernando: «Egin barik gelditu jatana oraintxe egin dot: lekukoa emon»
Miren Hernando, Ganguren Mendi Taldeko presidente ohiaBINKE / 2020ko urtarrila «Egin barik gelditu jatana oraintxe egin dot: lekukoa emon» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Urte berriak bizitza berria dakarrela dio esaera batek. Baina horixe baino ez da: esaera hutsala. Edo ez. Urte berriko Binkeren lehenengo protagonista nagusiari bizitza berriz planteatzeko tenorea etorri zaiolako, eta zenbaki potolo biren aurrean etorri ere: Ganguren Mendi Taldeko presidente 20 urte eta Eguzkibegiko irakasle 35 urte eginda hartu duelako erretiroa, bai batetik zein bestetik. Hogei urteren ostean Ganguren Mendi Taldeko presidente izateari utzi diozu, hain justu elkarteak 75. urteurrena ospatu behar duen urtean. Datorrenari