Galdakao Boleibol Taldea: «Boleibolaren osasuna goraka doanaren seinale izan gaitezke»
Galdakao Boleibol TaldeaBINKE / 2019ko urria «Boleibolaren osasuna goraka doanaren seinale izan gaitezke» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Boleibol Taldea Lehenengo Maila Nazionalera igotzea lortu zuten; eta hori gutxi balitz, oraintsu Euskadiko txapeldunak izatea ere. Sakrifizioaren eta talde-lanaren adierazgarri garbiena dira, mutilen boleibola ikusezin izatetik goi-mailara eramatea lortu dutelarik. Zorionak! Ezer baino lehen: zorionak! Gustura egindakoarekin? Eskerrik asko! Lehen kontaktua izan da lehiaketekin, oraindik aurredenboraldian baigaude. Hala ere, horrelako garaipen batek satisfazio handia ematen du, bai emaitzagatik baita denboraldirako bide onean gaudenaren seinale delako ere. Pasa den denboraldian, zein izan duzue egoerarik gogorrena? Oso ondo hasi genuen denboraldia