«Intxaurra»
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko iraila Irailean, udagoienean sartzen gara eta, besteak beste, gure intxaurrondoetako intxaurrak heldu eta batuteko tertzioan gengokez. Fruitu hau «intxaur» izenez arautu eta darabilgu gaurko euskeran. Baina, historia apur bat eginik, toponimia eta euskal autore zeharretan era askotara agertzen jaku. Esaterako, 1596ko R.S. —Refranes y Sentencias— errefrau bilduma interesgarrian, hiru bider agertzen da berba hori: Ynsaur / Ynsaurra / Ynsaurrac. Hortik, Insausti etab. Beraz, -S->-TX- bilakaera arautu da. Intxaur fruituari bagagokoz, intxaur-garauak mintz berdea dauka ganetik eta udagoienean mintz hori arrankaldu egiten jako, garua agirian itxiaz eta, apurka-apurka garauak jausten hasiko dira edo fartika bategaz eratsi