Jon Gomez Garai

Arrain handiak txikia jaten duenean

2019-01-18
Saltoki txikien lehiaBINKE / 2019ko urtarrila Arrain handiak txikia jaten duenean TESTUA: Ixone Muñiz Arana Aspaldi ez dela berri gizarte kontsumista eta lehiakor batean bizi garela: zenbat eta gehiago izan, hobe, eta daukagun hori zenbat eta errazago lortu, askoz hobeto. Hori da saltzen digutena, eta hori guk, itsuki, erosten duguna. Nahiz eta kontsumitzaileok kate arriskutsu honetan asko dugun galtzeko, merkatuko sektore babesgabetuenetako bat izaten da kaltetuen irteten dena; komertzio txikia, alegia. Urteek aurrera egin ahala, gure ohiturak aldatuz doaz, eta gizarteak egotzitako kanonetara moldatzen gara, dela garai berrietara egokitzeko nahiagatik, dela aldaketa horiek dakarkiguten erosotasungatik. Aldakuntza nabarmen horietako bat da,

Alaitz Arruti: «Artea mundua aldatzeko erreminta bat bezala ulertzen dut nik»

2019-01-18
Alaitz Arruti, idazleaBINKE / 2019ko urtarrila «Artea mundua aldatzeko erreminta bat bezala ulertzen dut nik» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Binkeren lehenengo urtean eman zuen aldizkari honek lehenengoz Alaitz Arruti idazle galdakoztarraren berri, «La Castañera» liburua aurkeztera etorri zenean Veronatik —Italiatik, bere egungo bizitokitik— Galdakaora. Arrutiren lehenengo liburua zen hura, eta komunikabide honek hiru urte baino ez dituen honetan, Arrutik ere bere hirugarren liburua aurkeztu berri digu. Kasualitate polita. Baina are politagoa pare-parean zabalik dagoen liburu handiena bera dela deskubritzea. Zerk eraman zintuen idaztera? Zentzua dudanetik idazten dut. Hogeita hamar urte izan arte poesia idazten nuen bereziki. Hasieran, gaztetxoagoa

Txus Martin askatu plataforma: «Askatasuna da Txus Martinen bizitzaren berme bakarra»

2019-01-18
Txus Martin askatu plataformaBINKE / 2019ko urtarrila «Askatasuna da Txus Martinen bizitzaren berme bakarra» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Aspalditik dira arduratzekoak preso diren pertsonen giza eskubideak, preso egote hutsagatik ezin daitezkelako euren oinarrizko eskubideak urratu. Esparru horretan ari da lanean Txus Martinen askatasunaren aldeko plataforma herritarra. Espainiako eskuineko politikari ohi bat espetxean larriki gaixo dagoenetik, egungo Espainiako Gobernuak «bide berriak» zabalduko dituela iragarri du, oso gaixorik diren presoak etxeratzeko. Ordea, Euskal Herrian aspalditik dira oso gaixo dauden presoak, besteak beste, galdakoztartzat dugun Txus Martin basauritarra. Nor da Txus Martin? Jesus Maria Martin Hernando, «Txus», Galdakaoko 54 urteko auzokidea

«Urkiolako harritzarra»

2019-01-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urtarrila Urkiola, Abadiño dogu herriz eta paraje mitiko horretan erromes kutsuko santutegi ospetsu bat daukagu, San Antonio bien zaindaritzapean —Paduakoa, bagilaren 13an eta Abad, urtarrilaren 17an—. Erromesen artean, osasun eskariak, ondorengo exbotoak eta, besteak beste, neskak, nobioa eskatzeko erritualak egozan, sakristiako mihise edo ehun batean, buru baltz edo zuridun orratzak sartuaz. Azken ohitura hau, aldatuz etorri da. Aiko, 1929an, Benito de Vizcarra, orduko erretore edo abadeak, harritzar biribil berezi bat aurkitu eban Urkiola inguruan eta bere meteorito itxura ikustean, santutegi aurrealdera ekarri eban geologo edo adituek aztertzeko. Urteak joan ahala, Urkiolara doazen erromesak eta gainetiko

«Heziketaren bilakaera», Jon Salcedo

2019-01-18
Jon Salcedo CapetilloBINKE / 2019ko urtarrila Heziketaren bilakaera Azken urteetan gizarteak aldaketa izugarriak jasan ditu. Argi dago teknologia berriak indar handiz sartu direla gure gizartean, eta, nola ez, gure nerabeen egunerokoan. Horregatik, hezitzeko orduan ere, aldaketak egiteko momentua heldu dela esan dezakegu, guztiok horretan daukagun erantzukizuna gure gain hartuz.Badakigu gazteek bideo-jokoak eta sare sozialak ordu gehiegi erabiltzen dituztela. Horregatik, teknologia horien denbora mugatzea komenigarria izango litzateke, horren ordez, familia arteko kideen erlazioak sendotuz. Hezkuntza sistemak ere aldaketak egin beharko lituzke. Nerabeak hezitzeko garaian, teknologia berrien laguntza ezinbestekoa bihurtu da gaur egun. Laguntza, baina ez beti erabili beharreko erreminta, gazteen estimulu

«Nobedaderik ez», Saioa Altuna

2019-01-18
Saioa Altuna ZugazagaBINKE / 2019ko urtarrila Nobedaderik ez Jarri naiz ordenagailuaren aurrean, Binkerako zer edo zer idatzi nahi, baina, zer? Lagun batek sarritan animatu nau «Saio, idatzi zerbait!». Ez dakit, ba, euskal filologo eta irakaslea… bai ala bai izan beharko! Kar, kar, kar! Ikaragarri estimatzen diot nigan duen konfiantza, eh? Baina, hemen nabil, ez atzera eta ez aurrera… Beno, otorrinolaringoloarekin Galdakaoko ospitalean dudan hitzordua aldatu nahi dut, eta segundotxo batean, hau utzi, eta telefonoz deitu behar dut, ea bueltan «idazle inspirazioa» etortzen zaidan! Segundo luze samarra; izan ere, euskaraz artatuko ninduen langile baten zain hamar bat minutu eman ditut telefonoan.

Mihi bako arrana, ugerrak jan

2018-12-21
Asier Bidart eta Manu Etxebarria, euskaltzainakBINKE / 2018ko abendua Mihi bako arrana ugerrak jan TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIAK: Binke Amaitzear dagoen urtea zinez esanguratsua izan da bizirik dirauen Europako hizkuntzarik zaharrena izan daitekeen gure euskararentzat: Euskaltzaindiaren mendeurrena, Euskara Batuaren berrogeita hamar urteak eta orain arte Euskal Herri mailan egin den hizkuntza-ariketa sozialik handiena. Urte borobila. Nahikoa arrazoi izan dira hurbilen ditugun euskaltzain urgazleetako bi batu eta eurekin solasaldi atsegina izateko. Urtemugak bizirik jarraitzen dugun seinale izaten dira eta, zorionez, euskara ez dabil txiro horretan. Berri pozgarria da oso, eta are gehiago normalizazioaren bidean jarraitzen duen hizkuntza dela jakinda. Halere, ezin

Asisko Urmeneta: «Herri kolonizatu honetan Agosti Xahoren diskurtsoak emantzipazioa dakar»

2018-12-21
Asisko Urmeneta, ilustratzaileaBINKE / 2018ko abendua «Herri kolonizatu honetan Agosti Xahoren diskurtsoak emantzipazioa dakar» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Asisko Urmeneta (1965, Iruñea) ilustratzailearen Aztihitza liburu berriaren eta Agosti Xaho «heroi nazionalaren» pasarteak entzuten orduak emango lituzkete azaroaren 22an Gandasegiko areto nagusira hurbildu zirenek. Eta ez da gutxiagorako, istorioak marraztu eta kontatzeko duen grinak harrapatu egiten duelako edonor. Orreaga Iritzi Taldeak bere hitzaldi zikloaren baitan gonbidatuta etorri zen Galdakaora, eta ostean Binkerekin izandako berbaldi luzearen laburpena da hurrengoa. Nor zen Agosti Xaho? Xaho 1811. urtean sortu zen zuberotar bat zen, heroi nazional bat euskaldunontzako. Politikaria izan zen, euskaltzale amorratua,

Oibar Artetxe: «Zure bizitza ordenatzeko balio dau boxeoak»

2018-12-21
Oibar Artetxe, boxeolariaBINKE / 2018ko abendua «Zure bizitza ordenatzeko balio dau boxeoak» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Kuxkuxean eta hara-honaka ibili behar izaten da batzutan norbere lekua aurkitu arte. Kirolean ere antzeko zerbait gertatu omen zitzaion Oibar Artetxe boxeolariari, bizitzaren gora-beherei aurre egin eta norberaren ongizatea jaso ahal izateko kirol esparru honetatik. Ordea, ez ei da «emakumeen kirola», eta bere kide profesionalei zor zaien aintzatespena eskatu gura du bere debutetik hilabete gutxira. San Inazioko kiroldegira gerturatu da Binke, bere entramendu bat gertutik jarraitzeko. Boxeoa «makarren» kontua ez al da ba? (barreka) Bai, izan leiteke! Eta itxurea emoten dau bai!

«Ohiturak aldatu», Amaia Rodrigo

2018-12-21
Amaia Rodrigo AurtenetxeBINKE / 2018ko abendua Ohiturak aldatu Zergatik hitz egiten diozu euskeraz, ama?». Hori izan zen, duela urte bi gutxi gora behera, seme txikiak egin zidan galdera erosketak ordaintzerako orduan, kutxan zegoen neskari euskaraz zuzendu nintzaionean. «Euskaldunak garelako eta Euskal Herrian bizi garelako», erantzun nion. Etxerako bidean elkarrizketarekin jarraitu genuen; harrituta zegoen, eta ni are gehiago berak galdera hori egiteaz. Nahiz eta semeekin euskaraz bizi, berari atentzioa deitu zion kalean ezezagun batekin euskaraz hitz egitea. Oheratzerakoan, gertatutakoa hausnartzen, euskararen inguruan jaso nuen ikastaro batean irakasleak esandakoa etorri zitzaidan burura: «Euskaldunok konplexuz beteta gaude, normalean lehen hitza euskaraz esatearen beldur

«Euskararen etorkizuna», Aniceto Ajuriagogeaskoa

2018-12-21
Aniceto Ajuriagogeaskoa AurreBINKE / 2018ko abendua Euskararen etorkizuna Espainiar eta frantziar estatuen etengabeko eraso kalkulatuen eraginez gure hizkuntza asko ahuldu da historian zehar, azken sastada bortitza frankismoak eman diolarik, hil zorian uzteraino. Eraso horien aurrean euskal herritarrok ondo jakin dugu geure hizkuntzari eusten. Esaterako aipagarria da ikastolek eta euskalduntze-alfabetatzeak irekitako bideetatik egindako itzelezko lana frankismoaren azken urteetan. Jabetu gara baita ere euskara jakitea eta ikastea ez dela nahikoa; erabilera funtsekoa dela, hizkuntzak bizirik jarraitu dezan; eta hori lortzea herritar guztion kontua dela. Konbentzimendu horrek eraginda burutu da Euskaraldia, Euskal Herri osoan arrakastatsua izan den ekimen soziala: 400 herritan sortu dira

Bizkaia Isilik: «Etorkinen egoeraren aurrean ezin genuen beste alde batera begiratu»

2018-12-21
Galdakaoko Bizkaia Isilik elkarteaBINKE / 2018ko abendua «Etorkinen egoeraren aurrean ezin genuen beste alde batera begiratu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Ixone Muñiz Arana Errefuxiatu eta etorkinen auziari konponbidea eman, elkartasuna adierazi eta hauen eskubideen alde borrokatzeko jaio zen «Bizkaia Isilik» eginkizuna. Bizkaiko zenbait herrik emandako pausuei jarraituz, Galdakaon ere sortu dute aurten taldea. Nortzuk osatzen duzue Galdakaoko «Bizkaia isilik» taldea? Emigranteen eta emigrazio prozesuan egiten ari diren akatsak azaleratu nahi ditugunok. Izan ere, pertsonak daude aurretik, sexua, azalaren kolorea edota jatorria kontuan izan barik. Zeharo xumea da taldea, eta guztion borondatearekin egiten dugu aurrera. Bileretan zortzi bat pertsona elkartzen gara eta

situs togel

situs toto