Elkarlaguntza Sarea: «Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua»
Elkarlaguntza sareaBINKE / 2019ko otsaila «Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Supermerkatuan erosi ala hurbilekoa? Kanpoko produktuak ala bertakoak? Esplotazioa sustatu ala elikadura duina bermatu? Jokabide horien artean erabakitzea ez da erraza, eta bide hori erraztea du helburu otsailaren 21ean aurkeztuko den proiektuak. Gero eta kontsumistagoa den gizarteari buelta eman eta norbere elikaduraren burujabe izateko ardura gero eta hedatuagoa da jendartean, baita gurean ere. Galdakaon Elkarlaguntza sarea sortu berri da, eta taldearen aurkezpena baino lehen elkartu da Binke eurekin, proiektuaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Zer da proposatzen duzuena? Elkarlaguntzan oinarritutako sare bat