Jon Gomez Garai

Kepa Artetxe: «Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza»

2018-06-15
Kepa Artetxe, dantzariaBINKE / 2018ko ekaina «Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Folklore euskaldunean Euskal Herri osoan da ezagun Kepa Artetxe dantzaria. Betiko dantza maisua izanik, ehunka dira bere irakaspenetatik pasa diren dantzazaleak. Transmisio hutsaren eredu da, eta berak jasotako modu berean irakasteko gogoz hartu gaitu bere Elexaldeko baserrian. Berak hartu du lekua, eta gu eseri zein grabatzen hasi aurretik hasi da kontu kontari. Zabalik dagoen liburua da Artetxe, eta inoiz ez zaizkio herri-aberastasunez betetako orriak amaituko. Zergatik dantzatu behar du Herri honek? Lehenengo norberaren gorputza alaitzen dozulako. Baina, dantza, gure Herria

Oskar Arantzabal: «Euskal Herri independente bat noski dela ekonomikoki bideragarria»

2018-06-15
Oskar Arantzabal, ekonomialariaBINKE / 2018ko ekaina «Euskal Herri independente bat noski dela ekonomikoki bideragarria» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Oskar Arantzabal Orreaga Iritzi Taldeak urtero antolatzen dituen hitzaldi zikloen barnean gonbidatu zuten Galdakaora Oskar Arantzabal (Eibar, 1967) ekonomialaria. «Ikasketa sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik» liburua aurkeztera etorri zen, eta liburuaren harira hitz egin dugu berarekin. Eskozia eta Kataluniako egoera sozioekonomikoak ekarri dituzu. Ba al dugu antzekotasunik horiekin? Nabarmenena hiruotan industriak duen pisua da, egitura ekonomikoan, horrek soziologikoki abertzaletasuna indartzen baitu. Historiari erreparatuz, hiruok jasan dugu indarkeria gure eskubideen zapalkuntzarako. Hizkuntza bereiztuak ditugu eta oro har Erresuma Batua eta Espainiako Erresuma baino

«Zer gara?», Ana Mezo

2018-05-18
Ana Mezo BasarasBINKE / 2018ko maiatza Zer gara? Galdakaoko ikastolan urte asko eman ondoren ezagutzen nauten batzuek pentsatuko dute hezkuntzaren gainean hitz egingo dudala. Hezkuntzak beti kezkatu nau eta nire kezka gero eta handiagoa da baina, kulturaz hitz egin nahiko nuke. Kultura modu zabalean ulertuta. Sarritan teknologian egin diren aurrerapenei erreparatzen diegu, beste ezeri baino gehiago, eta aurrerapenak handiak eta interesgarriak izan dira. Baina bitartekoak baino ez dira. Kultura da gu egiten gaituena. Ez naiz ari unibertsitatera joan eta fakultatean zientzia zehatz baten gainean hartzen dugun kulturaz. Ikuspegi antropologikoago batetik ulertu gura izan dut beti kultura. Zer gara? Zerk egiten

«Ereduak», Oscar Schwarz

2018-05-18
Oscar Schwarz RamosBINKE / 2018ko maiatza Ereduak Hizkuntza ereduak aipatzen diranean alfabetoaz gomutatzen gara, zalantza barik. A, B eta D ereduak. Nik gaur beste eredu batez berba egin gura neuke. Ez dot nik asmatu, jakina, herrialde askotan dagoaneko erabiltzen baita. Eredua zein dan azaldu baino lehen nire lagun Alextxuk kontatu eustan anekdota bitxia kontatuko deutsuet. Alex urte askotan enpresa handi baterako lanean ibili da iberiar penintsulan. Egonaldi batean hortik nonbait, Alex egoten ohi zan hoteleko harreran egoan neskak berba egiteko era bitxia eukola esan eustan Alexek. Marlon Brandonek «El Padrino» filmean egiten eban modura-edo, nolabait azaltzeko. Arraroa egiten jakon Alexi

Begoña Artetxe eta Tiburtze Elezkano: «Dispertsioaren kondenara ohitzea ezinezkoa da»

2018-05-18
Begoña Artetxe eta Tiburtze Elezkano, euskal presoen amakBINKE / 2018ko maiatza «Dispertsioaren kondenara ohitzea ezinezkoa da» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz «Motxiladun haurrak» ekimena abian jarri zuen modu berean, adineko pertsonak eta dispertsioaren inguruko ekimena lantzen ari da orain Etxerat elkartea, «Dispertsioaren hegiak» kanpainaren barne. Euskal gatazkaren preso gurasoak gero eta nagusiagoak dira eta beraz, euren seme-alabak ikusteko zailtasun handiak dituzte. Jon Bienzobas eta Iñaki Krutxagaren amek, esaterako, zelan egiten diote aurre beraien semeak etxetik ehunka kilometrora egoteari? Zein da zuen semeen egoera? Begoña Arretxe (BA): Nire semea, Jon, 1990etik dago etxetik kanpo. 10 urte erbestean egin ebazan eta

Leire Arnal: «Ez da ikusmen perfektua existitzen»

2018-05-18
Leire Arnal, eskiatzaileaBINKE / 2018ko maiatza «Ez da ikusmen perfektua existitzen» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Jon Santacana Donostiako eskiatzailea da eta aurtengo Joko Paralinpikoetan bigarren izan da. Hilabeteko protagonistak bera du eredu kirol arloan, eta bere ikasketetan aldiz, txikitan Unkinako eskolan izan zituen hainbat irakasle miresten ditu. Bere apaltasun, goxotasun eta bizitzeko grinak aldiz, Leire Arnal bera bihurtu dezake askoren eredu. Dominetatik harago, benetako txapelduna. Baina, nola egiten dio txapeldun batek aurre bere arazoari egunerokotasunean? Lezio polita eman digu usansolotarrak. Meritu bikoitza duzula esango du askok, eta ez da gutxiagorako izango! Egia da horrela esaten duela askok. Baina

«Buru-bihotza»

2018-05-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko maiatza Gure gorputza, anatomikoa izanik, sinismen eta kultura ezbardinen eraginez, sinbologiaz beterik etorri jaku historian zehar. Atal bi aipatuko doguz: burua eta bihotza. Aristotelesentzat, gizakiaren adimen eta sentimentuak bihotzean egozan eta osteko askok be holan pentsatu izan dau. Hizkuntza, bizitzaren ispilua danez, berba bakoitzaren azterketa diakronikoak, jatorrira eroango gaitu. Kasurako, latineko, «cor + dare (dar el corazón) > cordere > cerdere > credere > creer» bilakatu da gazteleraz. Gazteleraz, berba asko daukaguz bihotzagaz lotuta, esaterako: «corazonada, descorazonado, manos al corazón», etab. Dirudienez, sentimentuak bihotzean dagoz. Kultura honek eragina izan dau euskal munduan be, eta badaukaguz

«Pilotazale bila», Andoni Beroiz

2018-04-20
Andoni Beroiz ZubizarretaBINKE / 2018ko apirila Pilotazale bila Patua apetatsu samarra dela jakina da, gaur hemen eta bihar han. Galdakoztar jaio eta hazi bai, baina egun lemoztar. Belaunaldi lartxo gara Galdakaoko mugetatik at habia egitera behartu gaituztenak —etxebizitza salneurri lotsagarriak tarteko—,herriko seme alabak galtzea garrantzirik ez balu bezala… hainbestean pozik badaude bejondeiela, zuei milesker «kanpotarrekin» akordatzeagatik! Han-hemen beti pozik, frontoietan zahartzen diren piloten antzera. Eta Pilota aipatzen dudala, zaletasuna baino, grina niretzat. Pilota jokora beti eta leku guztietan jokatu da. Batzuentzat efektuarekin jotako lehen «dejadatxoa» Evak Adani jaurtitako lehen sagar harekin iritsi zen. Joko honek euskal kulturan eta gure herrian

«Virginia Imaz», Miren Bikandi

2018-04-20
Miren Bikandi BelandiaBINKE / 2018ko apirila Virginia Imaz Gure herritik dabil 2017ko Emakunde Saria jaso dauan emakumea. Bai, Bardintasun Arloak antolatutako ikastaro bi emon dauz aurton Virginia Imaz pailazo eta hizlariak, eta hainbeste ikasi dodanez bertan, hemen idaztea erabaki dot. Clown lanetan 25 urte inguru izango dira Virginia ezagutzen dodala: bere «Modelo Clowntraproducitaria»-rekin hasi eta gero clown ikastaroak egin izan dodaz beragaz, UEUn be beragaz egon naz eta geroago ipuin kontalari. Sudurragaz eta sudur barik, beti liluratu nau. Bere berbetan: «Galarazita dagoena haustearekin hertsiki lotuta dago umorea. Pailazo «inozo», «ergel». «sinple» edo «ero» batek adierazi ezin dena adierazten duenean, aurrezarritako

Endika Zinkunegi: «Jolas, joko eta kirolek ume eta gazteen garapenean duten eragina aztertu gura dugu»

2018-04-20
Endika Zinkunegi, hezitzaileaBINKE / 2018ko apirila «Jolas, joko eta kirolek ume eta gazteen garapenean duten eragina aztertu gura dugu» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Endika Zinkunegi Eguzkibegi Ikastolak, «Nolako jolasa, halako gizartea» izenburupean, tailer bibentzial doako eta irekia antolatu du maiatzaren 5erako. Endika Zinkunegi (Usurbil, 1977) izango da gidaria, Ikastolen Elkarteko Bizijolas egitasmoko kidea eta gorputz hezkuntza zein aisialdiko formazio saioak eskaintzen ditu. Zenbateko garrantzia du haurraren aisialdiak bere garapenean? Erabatekoa. Haurren garapenean denak du eragina, ez bakarrik eskola barruan gertatzen denak. Gainera, aisialdia denbora libretik egiten dugun aukeraketa propioa dela uste dugu, baina benetan subiranoak al gara gure aisialdia programatzerako

Jon Ander Ortuondo: «Euskaldunok ez dakigu gure lana ondo saltzen»

2018-04-20
Jon Ander Ortuondo, ekintzaileaBINKE / 2018ko apirila «Euskaldunok ez dakigu gure lana ondo saltzen» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Krisiak adimena zorrozten duela zioen Albert Einstenek. Krisiagatik izan edo ez, badira adimena zorrotz duten lagunak eta euren barneko hobetzeko nahiak proiektu berriak asmatzera eramaten dituztenak. Ekintzaileak dira horiek, eta euretariko bat etxean dugu, Usansolon. Ordea, Boroan hartu gaitu, bere estudioan, erreminta «arraroz» inguraturik. Euskaldunak, kulturalki, beti ibili izan gara asko bizikletan. Baina ondo ibiltzen badakigu? Italiara ikastera eta lanera joan nintzanean bizikleta bizitzeko beste era asko ezagutu nebazan eta kritiko bihurtu nintzan hemengo ikuspuntu orokorragaz. Han bizikleta bizitzeko modu

«Artoa»

2018-04-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko apirila Artoa izenez ezagutzen dogun jakia XVII. mendean Ameriketatik ekarritakoa dogu. Guk bageunkan aurretik, «artatxiki» (gazt. mijo) deritxaguna, baina Ameriketakoa emankorragoa suertatu zan eta gure soloak artaduiz bete ziran pertsona zein ganaduen elikagai legez. Artoaren ereitza azaltzeko esaera pare batera joko dogu. Aiko: «San Jurgi, artoak ereiteko goizegi» (apirilaren 23a); «San Marcos, artoak ereinda balegoz» (apirilaren 25a); beraz, hazeguna, apirilaren 24a. On Jose Miguel Barandiaranek, Martin Txikiren mito baten esaeran, besteak beste, hauxe dakar: «Orri irtete arto ereite». Artoaren kultura garrantzitsua izan da gurean eta gariagaz batera biak elikagai oinarrizkoak. Gariak bere maila izan dau

situs togel

situs toto