Jon Gomez Garai

EGITARAUA | Udaberriko Sormene maiatzaren 12an hasiko da

2022-05-03
KulturaBINKE / 2022ko maiatza Udaberriko Sormene maiatzaren 12an hasiko da TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: Artisten sareetatik Aurtengo udaberriko Sormene datorren astean hasiko da Galdakaon, maiatzaren 12an. Hemen batu ditu Binkek jaialdiaren nondik norakoak, helburuak, edukiak eta egitarau osoa egunez egun. Sormene jaialdiaren zutabeak «sormena, plazak, komunikazioa eta transmisioa» izanik eta oinarri izanda lau lan-ildo hauetatik kezka gehien sortzen duena Euskal Herrian transmisioa dela, udaberri honetako saiorako bi helburu zehatz jarri dituzte antolatzaileek: «Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzeko oinarriak jartzea eta emakume sortzaileen lana erdigunera ekartzea». Euskaraz sortzeko grina sustatu nahi dute, eta hori irakatsi eta transmititzeko, euskaraz sortzen diren hainbat eduki

Hirugarren gradura igaro da berriz Jon Crespo preso galdakoztarra

2022-05-02
Euskal gatazkaBINKE / 2022ko maiatza Hirugarren gradura igaro da berriz Jon Crespo preso galdakoztarra TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Senideen artxibotik Iazko urrian Jon Crespo preso galdakoztarrari hirugarren gradua eman bazioten ere, otsailean espetxera itzuli behar izan zuen bigarren graduan, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala erabakita. Orain, Espainiako erabakiari aurre eginez, hirugarren gradura itzuli da Crespo Eusko Jaurlaritzaren erabakiz. Euskal Herriko bigarren presoa izan zen Jon Crespo galdakoztarra, hirugarren graduan egotetik bigarrenera itzularazi zutena. Ondorioz, espetxera itzuli behar izan zuen berriz otsailean, Espainiako Auzitegi Gorenak erabakita eta fiskaltzak jarritako helegiteari arrazoi emanez. Orain aldiz, bigarrenez hirugarren gradura igaro da, Etxerat euskal presoen senideen elkarteak

Juan Karlos Irizarri omenaldia egingo dio Galdakaok maiatzaren 15ean

2022-05-02
KulturaBINKE / 2022ko maiatza Juan Karlos Irizarri omenaldia egingo dio Galdakaok maiatzaren 15ean TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Goiena.eus Maiatzaren 15ean, 13:30ean Kurtzeko plazan, Juan Karlos Irizar musikari eta konpositore zenari omenaldia egingo dio Galdakaok. Kontzertu horretan izango dira Da Capo musika banda, Ad Libitum txistu banda eta Maximo Moreno musika eskolako abesbatza. Iazko apirilaren 22an zendu zen Galdakaori estuki lotuta bizi izan den Juan Karlos Irizar musikari eta konpositore oñatiarra. Urteurren hori pasa berritan iragarri du Galdakaoko Udalak omenaldi bat egingo diola herriak maiatzaren 15ean. Omenaldi hori, «beti Galdakaoko plaza eta auzoak bete dituen musikaren funtsa jasotzen dauan kontzertu-omenaldia» izango dela iragarri
1 44 45 46 47 48 121

situs togel

situs toto