
Urik gabe dago Plazakoetxe, hodi bat hautsi izanagatik
Lanak
BINKE / 2022ko maiatza
Urik gabe dago Plazakoetxe, hodi bat hautsi izanagatik
TESTUA: Erredakzioa eta Udala
ARGAZKIA: Google Maps
Plazakoetxe uraren horniketa barik dago une honetan, Lapurdi kaleko 11. zenbakiaren parean hodi bat hautsi izanagatik. Udaletik adierazi dute ezbeharra konpontzen ari direla.
Gaur martitzena, maiatzak 10 dituela, Plazakoetxe inguruan hodi bat hautsi egin dena iragarri du Galdakaoko Udalak ohar honen bidez:
«Lapurdi kalearen 11. zenbakiko hodi batean izan den hausturaren ondorioz, ur emaria eten behar izan da Plazakoetxe inguruan.
Matxuraren berri eman du Udalak, eta konpontze lanetan ari dira. Arazoa konpondu bitartean urik gabe egongo da Plazakoetxeko ingurua, eta etena ahalik eta denbora txikienekoa izan dadin ahaleginean ari da Udala».