Jon Gomez Garai

BIDEOA | Sormeneren udaberriko ekintzak Elexalde ikastetxean aurkeztu zituzten

2022-04-08
KulturaBINKE / 2022ko apirila Sormeneren udaberriko ekintzak Elexalde ikastetxean aurkeztu zituzten TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Binke Apirilaren 6an Sormenek Galdakaoko Elexalde BHI ikastetxean udaberriko edizioan eskainiko diren eduki eta emanaldien aurkezpena egin zuen. Bertan, Gotzon Barandiaranekin batera, ikasle, irakasle, zinegotzi eta Formol Laborategia konpainiako kideak ere izan ziren. Sormeneko zuzendari artistikoa den Gotzon Barandiaranek hasieratik aipatu nahi izan zuen zeintzuk diren Sormeneren zutabeak: «Sormena-plazak-komunikazioa-transmisioa». Lan ildo hauetatik Euskal Herri mailan gehien kezkatzen duena transmisioa dela iragarri zuen, «etena gertatu baita euskarazko kulturgintzaren transmisioan, besteak beste, hezkuntza arautuan». Ardura hori dela eta, ekintzen aurkezpena ikastetxe batean egitea erabaki zuten, «euskarazko kulturgintzaren

Udalak errolda eskubidea ukatu egiten duela salatu dute gaur Gizarte Ekintzan

2022-04-07
GizarteaBINKE / 2022ko apirila Udalak errolda eskubidea ukatu egiten duela salatu dute gaur Gizarte Ekintzan TESTUA: ErredakzioaIRUDIAK: Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua Ayyoub eta Noureddine galdakoztarrei Galdakaoko Udaletik errolda eskubidea ukatzen dietela salatzen denbora darama Etxebizitza Sindikatuak, eta gaur salaketa hori Gizarte Ekintzaren bulegoetara eraman dute. Hemen batu ditu Binkek bizi izan den egoera, lortu dutena eta sindikatuak argitaratutako bideoa. Galdakaora etorri zirenetik hilabeteak igaro badira ere, «Ayyoub eta Noureddine sindikatukideei Udaleko gizarte zerbitzuek behin eta berriz errolda soziala ukatu» egiten dietela salatu dute gaur Elkarlaguntza Sarearen barne kokatuta dagoen Etxebizitza Sindikatuko kideek. Erroldarekin batera, «osasunerako, herriko zerbitzuetarako zein laguntza ekonomikoetarako oinarrizko

Trafikoan eragingo du gaur guretik igaroko den Itzuliak, Urgoiti eta Labea inguruan bereziki

2022-04-07
KirolaBINKE / 2022ko apirila Trafikoan eragingo du gaur guretik igaroko den Itzuliak, Urgoiti eta Labea inguruan bereziki TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Euskal Herriko Itzulia Gaur, eguerdiko 13:00etik aurrera, trafikoan eragina izango du guretik igaroko den Euskal Herriko itzuliak. Lehenengo ospitalearen inguruko errepideetan, 15:00 arte, eta ostean Urgoiti eta Elorritxueta aldean. Euskal Herriko itzulia Galdakaotik eta Usansolotik igaroko zenaren berri eman zuen Binkek otsailaren 29an. Apirilaren 7a iragarri genuen, eta hala gertatuko da gaur. Horrek trafikoan ere eragina izango du, eguerdiko ordu batetik aurrera, bereziki ospitalearen inguruan: ospitalerako sarbideak —AP-8 eta N-634 errepidea, Igorre-Gasteiz noranzkoan— itxi egingo direlako, 13:00etik 15:00etara bitarte. Gainera, otsailean

Zelenskik gaur Maxamek Errusiarekin negozioa egiteari uzteko eskatu du

2022-04-05
GerraBINKE / 2022ko apirila Zelenskik gaur Maxamek Errusiarekin negozioa egiteari uzteko eskatu du TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Espainiako Kongresua Herrialde askoren kongresuei ari zaie zuzentzen Volodímir Zelenski Ukrainako presidentea, eta gaur Espainiakoaren txanda izan da. Arratsaldean ordu erdiz egin duen bideo-konferentzian Euskal Herriari bi erreferentzia egin dizkio: bata Gernikari eta bestea Galdakaon ere kokatuta dagoen Maxam enpresari. Espainiako Kongresuan ordu erdiko zuzeneko adierazpenak egin ditu Ukrainako presidente Volodímir Zelenskik gaur, martitzena. Espainiar estatuari eta bertako herritar guztiei zuzendu zaio Zelenski arratsaldeko bostetan hasitako bideo-konferentzian, eta Euskal Herriarekin lotutako keinu bi izan ditu bere hitzartean: bata Gernika aipatuz eta bestea Maxam lehergaien enpresa.

Lanzadera Etxebarrira iristea eskatuko du berriz Galdakaok

2022-04-05
MetroaBINKE / 2022ko apirila Lanzadera Etxebarrira iristea eskatuko du berriz Galdakaok TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Jesús J. Hernández Galdakaoko Udalaren martxoko osoko bilkurak askorako eman zuen. Gai asko adostu ziren. Baina albiste honetan aspaldiko gai polemiko bati eutsi gura dio Binkek, Metroaren «lanzadera» zerbitzua Etxebarrira joatea eskatzeko mozioa egin baitzuen atxiki gabeko Miguel Ángel Martin zinegotziak, eta udalbatzak onartu. Otsailaren 21ean Metroa Galdakaora iritsiko zela iragarri zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin egindako prentsaurrean, Lehendakaria buru zela. Garraioaren bultzada berri honetan aukera ikusi du Miguel Ángel Martin Galdakaoko Udaleko atxiki gabeko zinegotziak, herria Metroarekin konektatzen duen «lanzadera» Etxebarrira joatea berriz

Elkartasun Pintxoaren bidez 950€ eman dizkio Peña Santa Cruzek Elkarlaguntza Sareari

2022-04-05
DohaintzaBINKE / 2022ko apirila TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Jardunaldi Mikologikoen baitan urtero Peña Santa Cruz elkarte gastronomikoak antolatzen duen Elkartasun Pintxotik jasotako dirua, 950€, Elkarlaguntza Sareari eskaini zaio aurten. Pandemiak geratu osteko lehenengo Jardunaldi Mikologikoak antolatu zituen iaz Peña Santa Cruz elkarte galdakoztarrak. Jardunaldi hauek Bizkaiko zaharrenak dira, eta bertan, onddo zein perretxiko txapelketa antolatu ohi du elkarte gastronomiko ezagunak. Baina horrekin, azken urteetan indar handia hartzen ari den Elkartasun Pintxoa ere antolatu ohi du Santa Cruzek. Bertan batutako dirua elkartasuna lantzen duen elkarteren bati eskaintzen zaio. Aurten, elkarte hori Elkarlaguntza Sarea izan da, Galdakaoko Udalak Peña Santa Cruzi proposatu

Zabalik da liburu eta diskak Sormenen eta Ahotsenean aurkezteko epea

2022-04-05
KulturaBINKE / 2022ko apirila Zabalik da liburu eta diskak Sormenen eta Ahotsenean aurkezteko epea TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Binkeren artxibotik Durangoko Azokaren Ahotseneak «plaza berriak eskaintzeko asmoz» elkarlana hasi du Zarauzko Literaturiarekin eta Galdakaoko Sormenerekin. Bada, astelehenaz geroztik zabalik dago hiru ekimen hauetan euskarazko liburu eta diskoen aurkezpenak egiteko epea. Durangoko Azokaren baitan kokatzen den Ahotseneak euskarazko liburu eta diskoei plaza berriak eskaintzeko bere ahaleginean, elkarlana abiatu zuen 2018an Zarauzko Literaturiarekin eta 2020an sorkuntzen Galdakaoko plaza den Sormenerekin. Ahotseneak, ohi duen legez, euskarazko liburu eta disko berrien aurkezpenak ekartzen ditu abenduro-abenduro Euskal Herriko azokarik ezagunenera, Durangora. Baina aurkezpen horiek euskararen herrian barrena

ARGAZKIAK | Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak

2022-04-04
EuskaraBINKE / 2022ko apirila Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022 Binkek publikatu zuen bezala, aurtengo Korrika ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dira asteburuan zehar Galdakaon eta Usansolon. Hona hemen egun hauetako argazkiak! Aurtengo Korrika Galdakaotik pasatu zen eguenetik bariku arteko goizaldean, eta eguaztenean igaroko da Usansolotik, baina horrez gain, Korrika Kulturalean beste ekintza asko antolatu ziren aurreko astean gure herrietan. Eguenean, martxoak 31, Someran herria girotzeko triki-poteoa antolatu zuen Zizpak gauean zehar, eta Gangureneko kideek mendi irteera antolatu zuten Korrika heldu aurretik. Barikuan, apirilak 1, Gurasolagunek prestatutako tailerra egin zen Gandasegiko arkupeetan eta

Zabalea kalea norabide bakarrekoa bihurtzen ari dira, aparkalekuak sortzeko

2022-04-04
LanakBINKE / 2022ko apirila Zabalea kalea norabide bakarrekoa bihurtzen ari dira, aparkalekuak sortzeko TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Ertzain-etxearen aurretik igaro den errepidea norabide bakarrekoa izango da behin astelehenean hasitako lanak amaituta, eta beraz, Zabalganeko biribilgunera ezin izango da kale honetatik sartu. Lan hauekin, Udalak 30 aparkaleku berri sortzea aurreikusten du. Santa Maria parrokiaren albotik eta ertzain-etxearen aurretik igaro den errepidea norabide bakarrekoa bilakatzen ari dira egunotan, Zabalea kalean astelehen honetan hasitako lanekin. Modu honetan, Galdakaoko Udalak ibilgailuentzako 30 aparkaleku berri sortzea aurreikusten du Zabalea kaleko 3 eta 15 zenbakien artean, gaur egun bi norabidekoa den zati hori norabide bakarreko bihurtuta.

Ainhoa Cantalapiedrak Telecincoren Supervivientes reality-an hartuko du parte

2022-04-04
TelebistaBINKE / 2022ko apirila Ainhoa Cantalapiedrak Telecincoren Supervivientes reality-an hartuko du parte TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: David de Haro Operación Triunfo Espainiako telebistako lehiaketa 2002an irabazi zuen abeslari galdakoztarra, Ainhoa Cantalapiedra, Telecinco kateko Supervivientes saioan arituko da lehiakide. Baina, zer dakigu azken boladan bere inguruan? Ainhoa Cantalapiedra abeslari galdakoztarrak Espainiako Supervivientes saioan parte hartuko duela konfirmatu zuen domekan, apirilak 3, Telecinco telebista-kateak. Honduraseko irla batean hainbat famaturen elkarbizitzatik ateratako irudiekin, probekin eta elkarrizketekin osatutako telebista-saioa da Supervivientes, reality edo lehiaketa formatukoa. Supervivientes saioaren denboraldi berria laster hasiko da, eta denboraldi berriko hirugarren lehiakidea nor izango den iragan domekan eman zuen jakitera Telecinco

Bizkaiko uraren pribatizazioari buruzko dokumentala eskainiko da Torrezabalen

2022-04-04
EkologismoaBINKE / 2022ko apirila Bizkaiko uraren pribatizazioari buruzko dokumentala eskainiko da Torrezabalen TESTUA: Leire Regadas CallejoARGAZKIA: Ricardo Gamazaren sareetatik Erakunde publikoak, enpresak eta multinazionalen arteko «sare antolatua» azaleratzen du Ricardo Gamaza ikerketa kazetariaren Monopolia dokumentalak. Bihar ikusgai izango da, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean. Ondoren, eztabaidarako tartea izango da dokumentalaren egileekin. Sarrera librea da. Lurralde osoan kontrol politiko eta ekonomikoa izateko ahaleginean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak enpresa pribatuekin «uraren monopolioa sortzeko» prozesua salatzen du Monopolia dokumentalak. Ricardo Gamaza kazetariak zuzendu eta Ecoperiodismo talde independienteak ekoitzi du lana. Besteak beste, Iratxe Arriola Eako alkatea eta Busturialdeko Ur Partzuergoko lehendakari ohiak, David Hoyos

Iñaki Ibargarairen omenezko pilota partidak antolatu ditu Adiskidek

2022-04-04
KirolaBINKE / 2022ko apirila Iñaki Ibargarairen omenezko pilota partidak antolatu ditu Adiskidek TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Baiko Pilotako sareak Iñaki Ibargarai, Adiskide Pilota Elkarteko kide garrantzitsua izan zena, otsailean zendu zen. Omenaldia egiteko, pilota partidak antolatu dituzte elkartekoek Galdakaon, Oinatz Bengoetxea protagonista nagusia dela. Maiatzaren 20an, barikua, 19:00etan Adiskidek pilota partidak antolatu ditu Iñaki Ibargarai zenaren omenez, non Bengoetxea VI.a profesional ohia izango den protagonista nagusi. Aurretik, 17:30ean, umeen partida bat eta gaztetxoen beste bat egongo dira eta ekitaldian zehar zozketa ezberdinak egingo dira. Nagusien bi partida antolatu dira 19:00etan, lehenengoa Gorostiaga galdakoztarra eta Arroita Adiskideko kidea, Ariznabarreta eta Sainz
1 49 50 51 52 53 122

situs togel

situs toto