Zabalik da liburu eta diskak Sormenen eta Ahotsenean aurkezteko epea
KulturaBINKE / 2022ko apirila Zabalik da liburu eta diskak Sormenen eta Ahotsenean aurkezteko epea TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Binkeren artxibotik Durangoko Azokaren Ahotseneak «plaza berriak eskaintzeko asmoz» elkarlana hasi du Zarauzko Literaturiarekin eta Galdakaoko Sormenerekin. Bada, astelehenaz geroztik zabalik dago hiru ekimen hauetan euskarazko liburu eta diskoen aurkezpenak egiteko epea. Durangoko Azokaren baitan kokatzen den Ahotseneak euskarazko liburu eta diskoei plaza berriak eskaintzeko bere ahaleginean, elkarlana abiatu zuen 2018an Zarauzko Literaturiarekin eta 2020an sorkuntzen Galdakaoko plaza den Sormenerekin. Ahotseneak, ohi duen legez, euskarazko liburu eta disko berrien aurkezpenak ekartzen ditu abenduro-abenduro Euskal Herriko azokarik ezagunenera, Durangora. Baina aurkezpen horiek euskararen herrian barrena