Jon Gomez Garai

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek errepideak moztu zituzten

2022-03-18
OsakidetzaBINKE / 2022ko martxoa Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek errepideak moztu zituzten TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: TGEEZ-ko langileak Atzo goizeko zazpirak aldera ospitale azpiko errepideren batetik ibilgailuarekin ibili bazinen, akaso sufrituko zenuen trafiko arazorik. Labeako ospitalean dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileak izan ziren errepide nagusia moztu zutenak. Hemen kontatu dizugu zergatik. Iazko otsailean iragarri zuen Binkek Labeako ospitalean dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileek mobilizazioak hasi behar zituztela, abenduan berriz, mobilizazio horiek greba egunetan bilakatu ziren. Eta oraindik euren aldarrikapenarekin jarraitzen dute. Atzo, esaterako, iaz egin zuten antzera, errepidea ebagi zuten. TGEEZ-ko

Greba mugagabea bertan behera utzi dute Maxameko langileek

2022-03-17
Langile borrokaBINKE / 2022ko martxoa Greba mugagabea bertan behera utzi dute Maxameko langileek TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Maxameko langileek greba mugagabeari amaiera ematea erabaki dute gaur bertan, aldeko %70eko botoekin. Horrela, 30 eguneko lanuztea amaitu eta bihar 06:00etako lehenengo txandarekin itzuliko dira lantegira. Zuzendaritzak egindako azken proposamena —langileek onartutakoa— batu du Binkek ondoko albistean. Bigarren bozketa egin gura izan dute sindikatu nagusiko kideek —UGT-koek— gaur goizean egindako langileen arteko asanblada informatiboan. Horrela ba, Asanblada Orokorrik ez egitea adostu eta bigarren bozketa antolatu dute arratsalde bererako. Greba mugagabean jarraitu ala ez bigarrenez bozkatu ahal izan dute Maxameko langileek, eta

Barikuan mobilizazioa egingo dute Osakidetzako langileek Labeako ospitalean

2022-03-16
OsasungintzaBINKE / 2022ko martxoa Barikuan mobilizazioa egingo dute Osakidetzako langileek Labeako ospitalean TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Martxoaren 18rako, barikua, Osakidetzako bost sindikatu nagusiek mobilizazioak deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bina osasun zentrotan. Bizkaikoetariko bat Labeako ospitalean izango da, 11:00etan. Joan den hilaren amaieran, Osakidetzako langileek bi greba egun egin zituzten, kontzentrazio eta mobilizazioak tarteko. Greba eta mobilizazio horien helburua «negoziaziorik ezaren eta Osakidetzak ezarri duen akordioen ez betetzeen egoera desblokeatzea», sindikatu deitzaileen arabera, «hamar urte baino gehiago diralako negoziazio ezaren ondorioz osasun publikoa oso egoera ahulean dagoala». SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, lehen mailako

Ertzaintzak Maxameko langile bat identifikatu du, polizia bideoz grabatzeagatik

2022-03-16
Lan-gatazkaBINKE / 2022ko martxoa Ertzaintzak Maxameko langile bat identifikatu du, polizia bideoz grabatzeagatik TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Atzo eta gaur artean, greba mugagabean dauden Maxameko langileen inguruan ertzainen presentzia nabarmen igo da berriz. Horixe «modu umoretsuan» salatzeko bideoa grabatu zuen atzo langileetariko batek, eta gaur horrexegatik identifikatu dute ertzainek. Langilearekin hitz egin dugu, baita berak grabatutako bideoa argitaratu ere. Maxameko langile grebalariek lanuztearen 29. eguna bete duten honetan, gaur martxoak 16, Ertzaintzak langile bat identifikatu du. Identifikazioaren arrazoia, langile honek Binkeri aitortutakoaren arabera, atzo poliziak hedatzen eta kokatzen ari direla bideoz grabatu eta haurren musika jarri izana omen

BIDEOA | Gaur 50 ukrainar iritsi dira Bilbondora, gerratik ihesi

2022-03-16
GerraBINKE / 2022ko martxoa Gaur 50 ukrainar iritsi dira Bilbondora, gerratik ihesi TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai Beraien herrialdetik ihesi, 50 ukrainar goizeko 08:00 pasatxo iritsi dira gaur Bilbondo merkataritza-gunera. Denek dute harrera-etxea hemen, baina ez dira iritsiko diren bakarrak. Horren aurrean, Galdakaoko Udalak, GBGEk eta CEARek etxe hutsak dituztenei dei egin diete, ukrainar errefuxiatuak hartu ditzaten. Erakundeek jakinarazi dutenari kasu eginez gero, martxoaren 10ean iritsi zen Galdakaora gerratik ihesi zetorren lehenengo familia ukrainarra. Hala adierazi zuen Udalak eta horrela kontatu zuen Binkek beheko albistean. Gaur aldiz, martxoak 16, berrogeita hamar ukrainar iritsi dira Bilbondo merkataritza-gunera. Goizeko zortziretan ziren

DHL paketeria zerbitzuko konpainiak lantegi berria inauguratu du Galdakaon

2022-03-14
EkonomiaBINKE / 2022ko martxoa DHL paketeria zerbitzuko konpainiak lantegi berria inauguratu du Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: DHL Express DHL Express paketeria eta mezularitza zerbitzuko konpainiak martxoaren 10ean Galdakaon inauguratu zuen 6.684 metro karratuko lantegi berria, orduko 2.500 pakete kudeatu ditzakena eta EAEko zein Gaztela eta Leongo zutabe nagusi izango duena. Paketeria eta mezularitza zerbitzuko DHL Express enpresak Galdakaon inauguratu du bere instalazio berria. Hala, inguru honetan duen posizioa indartu du, Euskadiko eta Gaztela eta Leongo merkataritza-jarduerarako funtsezko lotune gisa. Azpiegitura honek 3.606.000 euroko zuzeneko inbertsioa dakarrela adierazi zuten martxoaren 10ean egindako inaugurazioan. Itzaga industrialdean dago kokatuta instalazio berria. Gune

Arantza Gallastegik arbitratu zuen Bartzelonari ligako titulua eman dion partida

2022-03-14
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Arantza Gallastegik arbitratu zuen Bartzelonari ligako titulua eman dion partida TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Bartzelonari ligako zazpigarren titulua matematikoki eman zion norgehiagoka Arantza Gallastegi galdakoztarrak arbitratu zuen atzo, txartelik gabeko baina polemika bateko partidan: Bartzelona, 5 – Real Madril, 0. Atzo jokatu zen, domekaz, Primera Iberdrola ligako Bartzelona-Real Madril norgehiagoka Kataluniako Johan Cruyff estadioan. Emakumezkoen futbolaren lehenengo mailako norgehiagoka hau Arantza Gallastegi epaile galdakoztarrak arbitratu zuen. Aise gailendu zitzaion Bartzelona taldea Real Madrili, 5.430 ikusleren aurrean, 5 eta 0 irabazi ostean. Garaipen honekin Bartzelonak matematikoki ligako titulua irabazteko txartela eskuratu zuen. Ligako hirugarren titulua

Oinarin Dantzari Taldeak 25. urteurrena ospatuko du maiatzean

2022-03-13
KulturaBINKE / 2022ko martxoa Oinarin Dantzari Taldeak 25. urteurrena ospatuko du maiatzean TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Oinarin Dantzari Taldea Usansoloko Oinarin Dantzari Taldeak 25 urte beteko ditu ikasturte honetan eta ospatzeko ekitaldi berezia antolatzen ari da maiatzaren 21eko astebururako. Horretarako deialdia zabaldu dute. Urteurrena ospatzeko jaia antolatzen ari dira Oinarin Dantzari Taldeko kideak, eta oraindik maiatzaren 21eko programa itxita ez dagoen arren, helburu printzipala dantzari ohiak eta oraingo dantzariak elkartzea da, eta denok batera dantza ikuskizun bat eskaintzea. Horretarako, deialdia zabaldu dute, dantzari ohiak animatu daitezen eta ospakizun honetan parte hartu dezaten. Apirilaren 8ra arte zehaztu da izena emateko epea,

Gaur iritsiko da Galdakaora Ukrainatik ihesi doan lehenengo familia

2022-03-10
GerraBINKE / 2022ko martxoa Gaur iritsiko da Galdakaora Ukrainatik ihesi doan lehenengo familia TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Reuters agentzia Errusiak Ukrainaren aurkako gerra hasi zuenetik, milioika ukrainar beraien herrialdetik ihesi dabiltza. Horietariko lehenengo familia gaur arratsaldean iritsiko da Galdakaora. Udalak egingo dio harrera. Migrazio zinegotziak etxebizitza hutsak dituzten herritarrei dei egin die, ukrainar errefuxiatuak hartzera animatzeko. Errusia Ukraina bonbardatzen hasi zenetik, milioika batzuk ukrainar dabiltza euren herrialdetik ihesi. Bigarren Mundu Gerratik eman den exodorik handiena bizitzen ari da Europa, eta gehienak Poloniako mugetatik ari da Ukrainatik ihesi; bertatik Europan barrena errefuxiatzeko. Ihes egiten ari diren gehienak emakumeak, haurrak eta adineko

Maxameko langileek greban jarraituko dute %53,9aren babesarekin

2022-03-10
Langile borrokaBINKE / 2022ko martxoa Maxameko langileek greban jarraituko dute %53,9aren babesarekin TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Martxoaren 8an lehergaien lantegiko langileek bozketa egin zuten, grebarekin jarraitu ala ez erabakitzeko, eta langileen %53,9 greban jarraitzearen alde agertu zen. Lantegiko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari bidalitako azken barne-dokumentura sarbidea izan du Binkek, langileei egindako azken proposamena ezagutzeko. Maxam lehergaien enpresako langileen gehiengo nagusiak otsailaren 16an hasi zuen greba mugagabea, kirol-kartutxo eta polboraren atala —Outdoor izenez ezaguna— ixteko proposamena egin baitu lantegiko zuzendaritzak. Atzo, martxoak 8, hogeita bat egun egin zituzten lantegira sartu gabe, eta lehenengo bozketa egin zuten: lanera itzuli ala ez.

Unkinako igerilekurako sarreran berogailuak jartzen hasi dira

2022-03-09
LanakBINKE / 2022ko martxoa Unkinako igerilekurako sarreran berogailuak jartzen hasi dira TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Euskadi.eus Asteon hasi dira, iazko aurrekontu parte-hartzaileetan zenbait herritarrek eskatu bezala, Unkina kiroldegiko eskailerak berotzeko lanak. Zortzi astez iraungo dutela aurreikusten da eta albiste honetan kontatu dugu zenbateko aurrekontua izango duten eta zenbat fasetan egingo diren. Unkina kiroldegi usansolotarreko igerilekuaren sarrera hotza dela aitortu zuten iazko aurrekontu parte-hartzaileetan zenbait herritarrek. Igerilekura —eta honen aldageletara— sartzeko kiroldegiko sarrera dauden eskaileretan korrontea sortu eta tenperaturaren kontraste handia sortzen dela salatu izan dute erabiltzaileek. Horregatik, Galdakaoko Udalak berogailuak jarriko ditu. Asteon hasi dira Unkinako eskailerak berotzeko lanak eta
1 52 53 54 55 56 121

situs togel

situs toto