ARGAZKIAK | Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur ARGAZKIAK: Unai MoránTESTUA: Jon Gomez Garai Goiz eguzkitsua lagun, 215 kirolarik hartu dute parte gaur Duatloi Txikiaren seigarren edizioan, inoizko partaide kopururik handiena. Bertan izan da Unai Morán argazkilaria, eta 12 argazki hauek utzi dizkigu. Iazko egun euritsuaren eta partaide mugaren parean, aurtengo Duatloi Txikiak bestelako aurpegia izan du gaur: goiz eguzkitsua eta gaztetxo andana, partaide muga barik. Horrela ba, 215 kirolari batu ditu Galdakaoko Duatloi Txikiaren seigarren edizioak gaur. Kopuru historikoa, inoiz ez baita hainbeste kirolari batu izan aurreko bost edizioetan. Bizkai kalearen ingurumariak eten egin