Aitor Ibarrondo: «Gazte askok Gazte Eguna zer den ere ez daki»
Aitor Ibarrondo, Zizpa Gazte KonpartsaBINKE / 2022ko martxoa «Gazte askok Gazte Eguna zer den ere ez daki» TESTUA: Xabi Ealo DiazARGAZKIA: Zizpa Gazte Konpartsa Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsa bere 25. urtemuga ospatzen ari da, eta talde honen iraganaz, egungo egoeraz eta datorrenaz berba egin gura izan du Binkek bertako kide den Aitor Ibarrondo gazte galdakoztarrarekin. Urteurrena ospatzen ari da Zizpa Gazte Konpartsa. 25. urteurrena hain zuzen ere, «mende laurden herria astintzen», euren leloak dioen moduan. Hori dela eta, ekintza ezberdinak antolatu dituzte herritik eta herriarentzat. Inauteriak antolatzetik datoz, sagardotegira txangoa ere iragarri dute hilabete honetarako… Aitor Ibarrondo Zizpakideak erantzun ditu